OSA INFANT

Pediatria Nafarroan: ahaztuetan ahaztuena 

Osasunbidea 2022/11/17

Pediatriak Nafarroan gaur egun duen egoera ezin da etsigarriagoa izan. Oinarrizko Osasun Laguntzan ez dago pediatra nahikorik, batez ere landa-eremuetan. Eta laguntza espezializatuan egoera ez da hobea: zerbitzu jakin batzuetan profesional gutxi daude eta azpiegituren eta espazioen egoera oso txarra da arreta pediatriko egokia eman ahal izateko.

Gure politikari eta kudeatzaileek zainketen humanizazioari buruzko kanpainak hitzetik hortzera aipatubitartean, ZIU pediatrikoak kalitatezko arreta emateko behar diren gutxieneko baldintzak ere ez ditu betetzen, nahiz eta azkeneko legealdietan zenbait inbertsio egin diren.

Nafarroak gutxi gorabehera 40 ZIU plaza ditu helduentzat (Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, Tuterako Ospitalean eta Lizarrako García Orcoyen Ospitalean), duela gutxi berritu direnak (10 urte baino gehiago ez). ZIU pediatrikoak, berriz, ez du kokagune iraunkorrik, eta arreta pediatrikoa emateko behar diren gutxieneko baldintza duinak ere ez ditu betetzen.

Hori ikusita, pediatriako arretaren egoera gure politikarien eta osasun-kudeatzaileen agendetako azken orrietan dagoela ematen du. Bestela, ez da ulertzen azpiegiturei dagokienez hain zerbitzu prekarioak izatea, ez bakarrik arlo orokorrean, baita Bideko Ama Birjinaren ospitaleko ama eta haurren arloan ere; ospitale hori zaharkitua dago, ez da eraginkorra eta guztiz eskasa da gaur egungo beharretarako.

Ospitalizazio pediatrikoko unitateak berritze integrala behar du gelak goitik behera berritzeko. Gaur egun, haurrak hiru oheko geletan pilatzen dira, girotze sistemarik gabe. Gelak gehien-gehienetan beteak egoten dira, eta etengabe egiten diren adabakiek ez dute egoera konpontzen.

Haur eta gazteen psikiatriako Unitateak ere azpiegitura zaharkitua eta gaizki dimentsionatua dauka. Lau postu besterik ez du Nafarroako herritar guztiei presako arreta emateko, eta hango langileak, jakina, ez dira nahikoak sortzen diren beharrei erantzuteko.

Jaioberrien zerbitzuan egindako berritze-lanak beste adabaki bat baino ez da. 40.000 euro inbertitu dira, eta ongi etorria izan da inbertsio hori, baina gutxiegi da inolako zalantzarik gabe. Hori ikusita, argi dago, beste behin ere, ez dutela inolako asmorik Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan pediatria arloak duen egoerari modu integral batean ekiteko, plan zuzentzaile egingarri batekin eta kronograma zehatz batekin.

Azaldutako egoeraren ondorioz, profesionalak gogaituak daude, eta haurren familiak haserre, ikusten baitute ezin dutela ezer egin beren haurrek behar bezalako arreta jaso dezaten.

Horrek guztiak ekarri du kasu asko osasun sistema pribatura deribatzea, eta gure osasun-kudeatzaileek normaltzat eta beharrezkotzat jotzen dute hori, lankidetza publiko-pribatuaren aitzakiarekin. Gure sindikatuak, berriz, horrelako deribazioak argi eta garbi salatzen ditu, atzean funtsezko zerbitzuen pribatizazio argia delako.

LABetik, gure kudeatzaileen eta erdi mailako kargudunen jarrera salatu nahi dugu, ez dutelako ezer egiten konponbideak bilatzeko. Bada garaia kudeatzaileek zein politikariek lanari ekin diezaioten, jendaurrean adierazitako hitz eta asmo polit horiek bete ditzaten eta arreta pediatriko integralerako ekintzen kronograma bat ezar dezaten, horretarako behar den finantzaketa bideratuz.

Pediatría en Navarra: la gran olvidada

Osasunbidea 2022/11/17

La situación de la Pediatría en Navarra no puede ser más desalentadora, a la falta de pediatras en Atención Primaria, sobre todo en las zonas rurales, se le suma la mala situación en los servicios Atención Especializada. El escaso número de profesionales en determinados servicios, hay que añadir la pésima situación de las infraestructuras y espacios para poder llevar a cabo una buena atención pediátrica.

Mientras a nuestros políticos y gestores se les llenan la boca con campañas sobre la humanización de los cuidados, unidades como la UCI pediátrica (a pesar de las inversiones realizadas en las últimas legislaturas) carecen de las condiciones suficientes para poder atender con la calidad necesaria.

Navarra tiene aproximadamente 40 puestos de UCI para adultos (HUN, Hospital de Tudela, o el García Orcoyen de Estella), unidades que han sido renovadas  hace escasas fechas o con una antigüedad de menos de 10 años, mientras la UCI pediátrica se encuentra sin ubicación permanente y, por supuesto, sin condiciones no ya adecuadas, sino dignas para la atención pediátrica

Y es que parece que la situación de la atención pediátrica, está en las últimas hojas de las agendas de nuestros políticos y gestores sanitarios. Si no, no se entiende que tengamos unos servicios tan precarizados en cuanto a infraestructuras, constatándose no solo en el área general, sino también en el área maternal y pediátrica de antiguo hospital Virgen del Camino como un hospital obsoleto, ineficiente y totalmente desubicado de las necesidades actuales.

La unidad de hospitalización pediátrica necesita un abordaje integral para la reconstrucción de las habitaciones. Los niños y niñas se encuentran hacinados en habitaciones de tres camas, casi siempre llenas, sin climatización y con continuos parches que no palian la situación.

La unidad de psiquiatría infantojuvenil, es otro ejemplo de infraestructura obsoleta y mal dimensionada, con cuatro puestos para dar atención de urgencia a toda la población de Navarra, por supuesto, sin el personal suficiente para las necesidades que se generan.

La recién acabada reforma del servicio de neonatos, no es más que otro parche que nuestros gestores han realizado (400.000 euros totalmente insuficientes), que, aun siendo bien recibidos, deja muy a las claras, otra vez, las intenciones de estos de no abordar la situación de la pediatría en el HUN de una forma integral y completa mediante un plan director factible y con un cronograma determinado.

Nos encontramos ante una situación general que no solo lleva al hastió a los y las profesionales, sino al cabreo e impotencia generalizada de las familias que ven cómo sus hijas e hijos no pueden ser cuidados como se merecen.

Además, esta situación genera múltiples derivaciones a la sanidad privada, algo que nuestros gestores sanitarios entienden como normal y necesario bajo el mantra de la colaboración público privada y que nuestro sindicato denuncia como una clara privatización de servicios fundamentales.

Desde LAB, denunciamos la actitud de parte de los gestores y mandos intermedios y su nula apuesta por aportar soluciones. Es hora de que, tanto gestores como políticos, se pongan manos a la obra y ejecuten todas esas buenas palabras e intenciones que dicen tener y establezcan un cronograma de acciones para la atención pediátrica de una forma integral, aportando la financiación necesaria.