JUS Interinidad

Horrela ezinezko izango da % 8ko behin betikotasun tasara iristea Justizia administrazioan

Justizia 2022/10/11

Begien bistakoa da Justizia Administrazioan ezinezkoa izanen dela behin-behinekotasun tasa %8ra murriztea; are gutxiago, indize mitiko hori ateratzeko, datu zaharretan oinarritzen bagara eta deitzen diren lanpostu guztiak betetzea ezinezkoa egiten duten arauak aldatzen ez badira.

Irailaren 15ean, azkeneko deialdiko langile titular guztiak lanean hasi ondoren, 561 langile ari ginen Justizia Administrazioan, eta behin-behineko langileen tasa %36koa da. Beste garai batzuetan tasa hori %50ekoa zen. Ez dago gaizki. Baina gauzak asko aldatu behar dira %8ra iristeko.

Behin-behineko langileen tasa %8ra murrizteko asmoz, bi deialdi onartu behar dira. Lehenbiziko deialdia urrian argitaratuko omen da, eta 68 lanpostu eskainiko dira, honela banatuak:

 

Kudeaketa

Tramitazioa

Laguntza

Guztira

Oposizioa

18

25

25

68


Bigarren deialdia enplegua egonkortzeko LEP bereziari dagokio, eta bertan 89 lanpostu eskainiko dira, batzuk merezimendu lehiaketa bidez betetzeko eta beste batzuk oposizio-lehiaketa bidez, honela banatuak:

 

Kudeaketa

Tramitazioa

Laguntza

Guztira

Merezimendu lehiaketa

10

22

40

72

Oposizio-lehiaketa

4

3

10

17


Datu horiek guztiak hartuz eta kalkulagailua maisuki erabiliz, esan dezakegu ezen, aurreikuspen horiek guztiak aurten gauzatuko balira, %8ko behin-behinekotasun tasa lortuko genukeela. Zoragarria!

Baina ez da hala izanen. Zergatik? Aurreikuspen horiek egiten direnetik lanpostuak benetan betetzen diren arte bi urte igarotzen direlako gutxienez. Lehenengo kasuan, oposizio bidez betetzen diren lanpostuetan, dena ongi badoa, lanpostuak 2023ko bukaeran beteko dira. Bigarren kasuan, ordea, aurreikusten da merezimendu lehiaketa eta oposizio-lehiaketa 2024an bukatzea. Horrek esan nahi du 2024an, eskaintzen diren lanpostu guztiak adjudikatzen direnerako, beste hainbat lanpostu geldituko direla hutsik eta horiek ere bete beharko direla behin-behineko langileekin. Eta horrek ekarriko du behar horiek betetzeko lan eskaintza publiko arrunt gehiago egin behar izatea 2023an eta 2024an lanpostu horiek betetzeko. Eta horrela berdin jarraituko dugu urtero-urtero.

Bestalde, horri guztiari beste alderdi garrantzitsu bat gehitu behar diogu: langileen adina. Izan ere, Justizia Administrazioko langileen %47 inguru 55 urtetik gorakoa da. Hau da: plantilla zaharkitua dugu eta hurrengo hamar urteetan plantillaren erdia berritu beharko da. Horrek berekin dakar urtero lanpostu asko bete behar izatea jubilazioak direla eta.

Hortaz, faktore horiek guztiak kontuan harturik, eta gauzak aldatzen ez badira,ezinezkoa izanen da aurreikusitako %8ko behin-behinekotasun tasa mitiko horretara iristea. Edo denbora-faktorea aldatzen da, edo aurreikuspenak egiteko modua aldatzen da, baina matematikak ez du huts egiten. Horrela bada, honek guztiak pentsatzera garamatza Administrazioa bera dela ahots goraz honakoa aldarrikatzen duena: luzaz bizi bedi aldi baterako lana!

Así se hace imposible llegar al mítico 8% de interinidad en la administración de Justicia

Justicia 2022/10/11

Hacer previsiones hoy, con datos del pasado para que se cumplan en el futuro y además tener unas normas que impiden que se cubran todas las plazas convocadas hace imposible llegar al mítico 8% de interinidad al que aspira la administración de Justicia.

A fecha 15 de septiembre, después de la incorporación de todo el personal titular de la última convocatoria y con una plantilla de 561 personas, la interinidad de la administración de Justicia ha llegado al 36%. En otros tiempos rozamos el 50% de interinidad, no está mal, pero mucho tienen que cambiar las cosas para alcanzar el 8% de interinidad.

Para alcanzar ese 8% hay planteadas dos convocatorias. La primera, una convocatoria que se prevé se publique este octubre, en las que van salir 68 plazas distribuidas de la siguiente forma:

 

Gestión

Tramitación

Auxilio

Total

Oposición

18

25

25

68


La segunda es una OPE de estabilización que está acordado que salgan entre concurso de méritos y concurso-oposición 89 plazas repartidas de la siguiente manera:

 

Gestión

Tramitación

Auxilio

Total

Concurso méritos

10

22

40

72

Concurso-oposición

4

3

10

17


Con todos estos datos y calculadora en mano podemos decir que, si todas estas previsiones fueran efectivas este mismo año, alcanzaríamos el objetivo del 8% de interinidad. ¡Magnífico! ¡Objetivo cumplido!

Pero no va a ser así, ¿por qué? Porque desde que se hacen las previsiones hasta que se cubren pasan como mínimo dos años. En el primer caso, las plazas de oposición, si todo va bien, se cubrirán a finales del año 2023. En el segundo caso, en cambio, se espera que el concurso de méritos y el concurso-oposición finalicen su recorrido en el año 2024. Eso significa que, para cuando lleguemos al 2024 y se adjudiquen todas las plazas ofertadas, habrán surgido nuevas plazas que cubrir. Y eso, a su vez, traería consigo unas OPEs ordinarias en 2023 y 2024 para cubrir esas nuevas necesidades y así sucesivamente.

Por otro lado, a esto hay que sumarle otro aspecto muy significativo a día de hoy que debemos tener en cuenta. Se trata de la edad de la plantilla: el 47% de la plantilla de la administración de Justicia es mayor de 55 años. Es decir, existe una plantilla envejecida y en los próximos diez años será necesario renovar a la mitad del personal. Esto trae consigo que, año tras año haya un gran número de plazas vacantes por jubilaciones.

Así pues, tras la suma de estos factores, el resultado nos muestra que, de seguir así, llegar al mítico 8% de interinidad al que aspiran es una quimera. O se cambia el factor tiempo o se cambia la forma de hacer previsiones… y es que las matemáticas no fallan. Por lo que todo apunta a que es la propia Administración la que proclama a los cuatro vientos eso de: ¡larga vida a la interinidad!