IRAK 27apertura listas

Irakaskuntzan LEP sistema bidezko eta garden baten alde

Irakaskuntza 2022/09/05

Ez da lehen aldia Nafarroa Garaiko LAB Irakaskuntzak LEP sistema anakroniko hau kritikatu eta alda dezaten aldarrikatu egiten duena; tamalez, Nafarroako Gobernuak hezkuntzan lehiaketa-oposizioak deitzen dituen guztietan egin behar izaten dugu. 2021-2022 ikasturtekoak izan dira azkenak, ez lehenak, ordea. 10.600 lagun baino gehiagok izena eman zuten hauetan, aldarriak aurreko prozesuetako berberak izanik ere, LEP sisteman aldaketa edo hobekuntzarik gertatzen ez dela ikusita, salaketa egiten jarraitu behar dugu.

Lehenik eta behin, LABek argi utzi nahi du lehiaketa-oposizioaren helburua lanpostu zehatz batzuetarako onenak aukeratzea dela, eta ez irakaslea izateko edota maisu-maistra izateko pertsonen gaitasuna ebaluatzea. Horietako askok ikasturtez ikasturte argi uzten baitute balio handiko profesionalak direla.

Notak ikusita, argi dago lehiaketa-oposizio sistema honek ez duela funtzionatzen. Oro har, aurkeztutakoen %15ak soilik gainditu ditu oposizioak; honek plaza guztiak ez betetzea ekarri du -Lanbide Heziketan %65, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan %79 baino ez-. Honetaz gain, kontuan hartu behar da oposizioetara ateratzen duten plazen kopurua irakaskuntzan dauden beharrak asetzeko ez-nahikoa dela. LABen ustez, egonkortze prozesu baten atarian gauden honetan, hau guztia ulergaitza eta zentzugabea da.

Bestetik, hautagai askok oraindik ez daki bere notaren arrazoia, horregatik LAB sindikatuaren eskaeretako bat da ebaluazio irizpideak gardenak eta egiaztagarriak izatea, emaitzen objektibotasuna bermatuko dutenak. Eta, nola ez, probak baino lehen aurkeztutakoak, denok jokuaren arauak zeintzuk diren argi izateko, bai aurkeztuko direnek, bai epaimahaikideetan arituko direnek. Izan ere, hainbat epaimahaikidek atsekabea adierazi dute azken oposizioetan errubriketan behin eta berriro egindako aldaketak zirela eta beraien lana asko handitu delako.

Arestian esan bezala, hezkuntza LEP hauek zaharkituak daude guztiz: hasteko, gaitegia desfasatua dago oso, eta dagoeneko existitzen ez diren gaiak eta kontzeptuak ikasi behar dira -Informatikako gaitegia ikustea besterik ez dago hau egiaztatzeko, adibidez-. Hori dela eta, LABek bere eskaera berretsi egiten du: gaitegi berrituak, eta ofizialak, garatuak eta Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan, baita atzerriko hizkuntzetan ere, hala ebaluatu behar diren espezialitateetan.

Jarraitzeko, probak. Egun, baztertzailea da zati teorikoa, programazioaren eta unitate didaktikoaren defentsa egitea eragozten diena aurkeztutako askori; LABen ustez, zailtasun hau gehitzeak ez du zentzurik, helburua hautagai kopurua errotik murriztea ez bada; hau dela eta, baldintza hau kendu beharko litzatekeela deritzogu. Gainera, proben diseinua ere aldatu beharko litzateke, berauen ebaluazioaren objektibotasuna bermatzearren, egun gertatzen ez dena. Honen ondorioz, probak errebisatzera joaten den jendearen asetze maila ere igoko litzateke, ziur asko.

Izan ere, asko izan baitira oposizioen emaitzen kontrako helegiteak aurkeztu dituzten hautagaiak, hau egiteko prozesua zaila eta oso konplexua izan arren: epeak laburrak dira; ebazpenak, maiz, berandu iristen dira; eta, akaso okerrena, helegiteak onartuak izatea ia ezinezkoa izaten da.

Honengatik guztiarengatik, Nafarroa Garaiko LAB Irakaskuntzatik Hezkuntzako LEP sistema anakroniko, ilun eta bidegabeko hau aldatzeko exijitzen dugu, eta gure aldetik sistema hobetuko lukeen eta gure esku dagoen guztia egiteko prest jarraituko dugula berresten dugu.

Por un sistema justo y transparente de OPE en la enseñanza

Irakaskuntza 2022/09/05

No es la primera vez que LAB Irakaskuntza de Nafarroa solicita que se modifique este sistema anacrónico de OPE; lamentablemente, nos vemos obligadas a hacerlo cada vez que el Gobierno de Navarra convoca concurso-oposiciones en Educación. Las del curso 2021-2022 han sido las últimas, no así las primeras. En esta ocasión, se inscribieron más de 10.600 personas y, aunque nuestras reivindicaciones son las mismas que en procesos anteriores, ante la falta de cambios o mejoras en el sistema de OPE, debemos seguir denunciándolas.

En primer lugar, LAB quiere aclarar que el objetivo de los concursos-oposiciones es elegir a los y las mejores personas para determinados puestos, no evaluar su capacidad para ser docentes. La mayoría ya deja clara su valía profesional curso tras curso.

Vistas las notas, es evidente que este sistema de concurso-oposición no funciona. En conjunto, solo el 15% de las personas presentadas ha aprobado las oposiciones, lo que ha supuesto no cubrir todas las plazas -solo el 65% en Formación Profesional y el 79% en Secundaria Obligatoria-. Además, hay que tener en cuenta que el número de plazas que sacan a oposición es insuficiente para cubrir las necesidades de la enseñanza. LAB considera que todo esto es incomprensible y absurdo, más encontrándonos ahora a las puertas de un proceso de estabilización.

Por otra parte, muchos y muchas candidatas desconocen todavía el motivo de su nota, por eso una de las peticiones del sindicato LAB es que los criterios de evaluación sean transparentes y verificables, para garantizar así la objetividad de los resultados. Y, cómo no, que sean presentados antes de las pruebas, para que todos y todas tengamos claro cuáles son las reglas del juego, tanto quienes se van a examinar como los miembros de los tribunales. De hecho, varios de estos últimos han manifestado su queja en las últimas oposiciones por el gran aumento de su trabajo debido a los reiterados cambios en las rúbricas.

Como se ha comentado anteriormente, estas OPEs educativas están totalmente obsoletas: para empezar, el temario está muy desfasado y hay que aprender temas y conceptos que ya no existen -no hay más que ver el temario de Informática, por ejemplo, para corroborarlo-. Por ello, LAB se ratifica en su petición: los temarios deben renovarse, y ser oficiales, desarrollados y en las dos lenguas oficiales de Navarra, así como en las lenguas extranjeras, en las especialidades que así deben ser evaluadas.

Para continuar, las pruebas. En la actualidad, la parte teórica es excluyente, lo que impide a muchos y muchas aspirantes pasar a la fase de defensa de la programación y de la unidad didáctica; LAB considera que no tiene sentido añadir esta dificultad, a no ser que el objetivo sea reducir radicalmente el número de candidatos/as, por lo que consideramos que debería eliminarse este requisito. Además, habría que modificar el diseño de las pruebas para garantizar la objetividad de su evaluación, algo que no se da en la actualidad. Esto haría que el nivel de satisfacción de la gente que acude a revisar las pruebas aumentara, probablemente.

En efecto, han sido muchas las personas presentadas que han recurrido los resultados de las oposiciones, a pesar de la dificultad y complejidad del proceso: los plazos son cortos; las resoluciones, con frecuencia, tardan en llegar; y, quizá lo peor de todo, es prácticamente imposible que sean admitidos.

Por todo ello, desde LAB Irakaskuntza de Nafarroa exigimos un cambio de este sistema anacrónico, oscuro e injusto de OPE de Educación, y seguiremos dispuestos a hacer todo lo que esté en nuestras manos para mejorarlo.