UDALAK 20 2021

Gobernuak toki-erakundeei egonkortzeko LEPak egiteko emandako jarraibideak

Udalak 2022/08/25

Toki Administrazioak Nafarroako toki-erakunde guztiei zirkular bat igorriko die, egonkortzeko LEP bereziari ekiteko jarraibideak jasotzen dituena. Helburua da behin-behinekotasuna murrizteari buruzko 20/2021 Legearen barruko deialdiak homogeneizatzea eta sinplifikatzea. Horretarako, deialdiak arintzeko ereduak eskainiko zaizkie toki-erakundeei.

Eredu horiek justifikatuta daude, denbora gutxi dagoelako eta deialdien tamaina handiari aurre egin behar zaiolako.

LABek zirkular honen analisia egin du eta, interesa duten pertsona guztiek edukia ezagutzeko aukera izan dezaten, sinplifikazio-neurri horietako batzuk erakusten dituzten adibide batzuk azalduko ditugu:

• Epeak eta argitalpenen kopurua murriztea NAOn.
• Lau eredu daude: deialdia onartzeko ebazpena, deialdiaren eredua, deialdiaren ezaugarrien taula eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera.
• Bi eredu komun: bata, merezimendu-lehiaketarako eta, bestea, lehiaketa-oposizioetarako.
• Eredu horiek lan-kontratuko langile finkoen zein funtzionarioen hautaketa-prozesuetan erabiltzeko pentsatuta daude.
• Ebazpen bakarra, deialdi bakarra eta ezaugarri multzo bakarra duten toki-erakundeek NAOn aragitalpen bakar bat eginez antola ditzakete hautaketa prozesu guztiak.
• Prozesuaren puntuazioa kalkulatzeko autobaremazio-eredu bat emango dute, eta epaimahaiek berrikusi beharko dute oposiziogileek egindako lana.
• Oposizio-lehiaketan, oposizio-aldia gainditzen duten hautagaiei merezimenduak eskatuko zaizkie.
• Euskararen ezagutzaren egiaztapena deialdia argitaratu ondoren aurkeztu ahal izango da, egiaztapen-probak geroago egiten badira.
• Puntuazio-irizpideak uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 8. eta 9. artikuluetan jasotakoak dira.

Ereduak datozen egunetan bidaliko zaizkie toki-erakundeei, deialdiak onar ditzaten.

Instrucciones del Gobierno a las entidades locales para realizar las OPEs de Estabilización

Udalak 2022/08/25

Administración Local va a remitir a todas las entidades locales de Navarra una circular con instrucciones para abordar el proceso de la OPE extraordinaria de estabilización. El objetivo es homogeneizar y simplificar las convocatorias enmarcadas en la Ley 20/2021 “de reducción de la temporalidad en las administraciones públicas”. Para ello se les va a ofrecer a las entidades locales unos modelos para agilizar las convocatorias.

Estos modelos se justifican en el escaso tiempo que se tiene y en el gran volumen de convocatorias a las que se va a tener que hacer frente.

Desde LAB, para que todas las personas interesadas puedan conocer el contenido de esta circular, hemos hecho una lectura y a continuación pasamos a exponer unos ejemplos, que enumeran diversas medidas de simplificación previstas:

• Reducción tanto de plazos como en el número de publicaciones en el BON.
• Son cuatro los modelos; resolución de aprobado de la convocatoria, modelo de la convocatoria, cuadro de características de la convocatoria y solicitud de participación en el proceso selectivo.
• Dos modelos comunes, uno para los concursos de méritos y otro para los de concurso-oposición.
• Estos modelos, están pensados para su uso en los procesos selectivos tanto de personal laboral fijo como funcionario.
• Las entidades locales con una única resolución, una única convocatoria y un único cuadro de características pueden articular, con una sola publicación en el BON, todos los procesos selectivos.
• Se va a dar un modelo de autobaremación para calcular la puntuación del proceso, siendo los tribunales los que tendrán que revisar el trabajo realizado por los opositores.
• En el concurso oposición se pedirán los méritos a los aspirantes que superen la fase de oposición.
• La acreditación del conocimiento de euskera se podrá presentar con posterioridad al de la publicación de la convocatoria, en el caso de que las pruebas de acreditación sean posteriores.
• Los criterios de puntuación son los recogidos en los artículos 8 y 9 de la Ley Foral 19/2022, de 1 de julio.

Los modelos van a ser remitidos a las entidades locales en los próximos días para que aprueben sus convocatorias.