LOGO mahai orokorra

PAGNAko mahai sektorialaren laburpena

PAGNA 2022/05/26

Atzo izan zen PAGNAko Mahai Sektorialaren bilera, eta honako gai hauek jorratu ziren: Haur Eskolak Hezkuntza Departamentura eskualdatzea; San José zentroko zaintzaileen maila aldatzea; plantillako lanpostuen egitura aldatzea, amortizazioa eta sorrera; eta, azkenik, Lur Gorrin ordutegi-arau berria ezartzea.

Haur Eskolak Hezkuntza Departamentura eskualdatzea

Mahai Sektorialera joan dira Javier Lacarra eta Juan Miguel Vicente (Hezkuntza Departamentua). Transferentzia abuztuaren 1ean egingo da. Langile ez irakasleen ordezkaritza Nukleoko Mahai Sektorialera igaroko da hurrengo hausteskunde sindikalen ondoren.

22/23 ikasturtean, eskola guztiek egutegi bera izango dute, bik izan ezik: Correllakoa, egutegi propioa baitu; eta Burlatako Hilarión Eslava, Corellako eskolako egutegi bera baitu. Bien bitartean, Erripagainan eskola berria eraikitzen ari dira, Egunsenti ordezkatuko duena. Aurreikusita dago 24/25 ikasturtean irekita egotea. Esan digute Egunsentiko plantilla bat datorrela proposatu dieten egutegiarekin.

Ez da aldaketarik egingo haur-eskolen kudeaketan; besterik gabe, Hezkuntza Departamentuaren mende geratuko dira.

San José zentroko zaintzaileen maila aldatzea

PAGNAko Gerentziak eta Funtzio Publikoko ordezkariak adierazi dute epe laburrean ezinezkoa dela maila igotzea. Estatuaren baimena eta dirua behar dira. Gainera, inplikazioak ditu beste zentro batzuetan, ez baitzaie bidezkoa iruditzen San Jose zentroko zaintzaileak igotzea, baina ez igotzea Vergel eta Santo Domingoko zaintzaile gerontologikoak. Horren guztiaren ondorioz, ezin da lekualdaketarik egin San Jose zentroko zaintzaileentzat.

Horregatik guztiagatik, irtenbide bat proposatu digute zaintzaileek lekualdatzeko aukeraren bat izan dezaten. Proposamena da lanpostuen izenak bakar batean bateratzea, hau da, zaintzaile gerontologikoek zein desgaitasunen bat duten zaintzaileek "zaintzaile" izena hartzea. Horrela, aukera izango da PAGNAko zentroen artean lekualdatzeko eta EZLT titulazioa dutenek Osasunbidera lekualdatzeko. Modu horretan, LEPak bateratu, ikastetxe guztietarako gai-zerrenda bera jarri eta orain arteko titulu berberak eskatuko lirateke.

Ziurtatu digute horrek guztiak ez duela baldintzatuko maila igotzea, ulertzen eta babesten duten igoera.

LABek proposamena babestu du, eta eskatu du aktan jasota gera dadila ez duela baldintzatuko maila-igoera, hala izango baita.

Plantilla. Egitura aldatzea. Plazak amortizatzea eta sortzea

Jakinarazi dute PAGNAko egiturazko 19 plazetatik 5 lanpostu huts egonkortu direla eta beste 8 lanpotuak luzatzea eskatu dela.

Santo Domingon zaintzaileen unitateko burutza sortu da.

El Vergelen sukaldari bat kontratatuko da.

San Joseko zerbitzu orokorretako plaza bat amortizatu da eta asteburuetako zaintzaileentzako plaza bat sortu da.

Puntu honetan eztabaida izan dugu; izan ere, lanaldi partzialeko plazak sortzeko lanaldi osoko plazak amortizatzea prekarietatea dela uste dugu. Plaza guztiak lanaldi osora aldatzea proposatu digute, astelehenetik igandera bitarteko txanden bidez. Pixkanakako aldaketa izan daitekeela ere proposatu dute.

LABek erantzun du ez duela proposamen horri buruzko iritzirik emango langile gehienen iritzia jakin arte.

Erabaki da egonkortze-prozesua amaitzen denean, langileei kontsulta egingo dietela, astelehenetik igandera bitarteko txanda egiteko prest nor egongo litzatekeen jakiteko.

Lur Gorri: ordu-arau berria

Mahai Sektorialeko guztioi iruditu zaigu proposamenik onena dela lanaldi osoko 4 gizarte-hezitzaileena. Oraingoz, lanaldi osoko 3 gizarte-hezitzaile eta lanaldi partzialeko beste bat proposatzen hasiko gara, aurrekontuetan partida izan eta egonkortze-prozesua amaitu arte. Zuhurra eta egokia iruditu zaigu.

Galdera eta eskarien tenorean, LABek galdetu du El Vergeleko zerbitzu orokorretako langileen antolamenduaz, egoitzara itzuli eta obra berriak egin ondorengo egoera zertan den. Esan digute zuzendaritzarekin harremanetan jarriko direla eta informazioa eskatuko dutela.

Resumen de la mesa sectorial de la ANADP

ANADP 2022/05/26

Ayer se celebró la mesa sectorial de la ANADP en la que se ha tratado el traspaso de las Escuelas Infantiles al Departamento de Educación, el cambio de nivel del personal cuidador del Centro San José, la modificación de la estructura , amortización y creación de plazas de la plantilla o la nueva regla horaria en Lur Gorri.

Traspaso de las Escuelas Infantiles al Departamento de Educación

Acuden a la Mesa Sectorial Javier Lacarra y Juan Miguel Vicente (Departamento de Educación). La transferencia se producirá el 1 de agosto. El paso de la representación de las y los trabajadores a la Mesa Sectorial de Núcleo del personal no docente no se producirá hasta las próximas elecciones sindicales.

Durante el curso 22/23 todas las escuelas tendrán el mismo calendario, excepto la de Corella que tiene el suyo propio y la de Burlada que mientras esté ubicada en la escuela Hilarión Eslava tendrá el mismo calendario que esta. Mientras tanto, se está construyendo una nueva escuela infantil en Erripagaina que será la que sustituya a la antigua Egunsenti. Está previsto que en el curso 24/25 la nueva escuela de Erripagaina esté abierta.

Nos dicen que la plantilla de Egunsenti está de acuerdo con el calendario que les han propuesto.

No se va a dar ningún cambio en la forma de la gestión de las Escuelas Infantiles, simplemente pasan a depender del Departamento de Educación.

Cambio de nivel del personal cuidador del Centro San José

La Gerencia de la ANADP y la representante de Función Pública transmiten que a corto plazo no es posible subir de nivel. Se necesita autorización y dinero estatal. Además tiene implicaciones en otros centros, ya que no les parece justo que suba el personal cuidador del Centro San José pero no suba el personal cuidador gerontológico de Vergel y Santo Domingo. Todo esto hace además que no sea posible un traslado para el personal cuidador del Centro San José.

Por todo ello nos proponen una solución para que el personal cuidador tenga alguna posibilidad de traslado. Lo que proponen es que se unifiquen las diferentes denominaciones de los distintos puestos en uno solo, es decir, que tanto el personal cuidador gerontológico como el personal cuidador de discapacidad, pasen a denominarse “personal cuidador”, así se posibilita el traslado entre los centros de la ANADP y para quienes tengan la titulación de TCAE puedan hacerlo al SNS. Además se unificarían las OPEs, se harían con el mismo temario para todos los centros y se pedirían los mismos títulos que hasta ahora.

Nos han asegurado que todo esto no va a condicionar la futura subida de nivel que entienden y apoyan.

LAB ha apoyado la propuesta exigiendo que constara en acta que no va a condicionar la futura subida de nivel, como así va a ser.

Plantilla. Modificación estructura. Amortización y creación de plazas

Informan que de las 19 plazas estructurales de la ANADP, 5 se han consolidado a vacantes y 8 se ha solicitado su prórroga.

En Santo Domingo se ha creado la jefatura de unidad de cuidadoras.

En Vergel se va a contratar una persona de cocinero/a.

Se ha amortizado una plaza de SSGG de San José y se crea una plaza de personal cuidador de fines de semana.

En este punto hemos entrado en debate al considerar que amortizar plazas de jornada completa para crear otras de parcial es precarizar. Nos proponen convertir todas las plazas a jornada completa mediante la implantación del turno rotatorio de lunes a domingo. También proponen que puede ser un cambio progresivo, poco a poco.

LAB contesta que no va a opinar sobre esta propuesta sin saber el parecer de la mayoría de la plantilla.

Se acuerda que cuando finalice el proceso de estabilización van a hacer la consulta a la plantilla para saber quién estaría dispuesta a hacer turno rotatorio de lunes a domingo.

Lur Gorri: nueva regla horaria

A toda la Mesa Sectorial nos parece la mejor propuesta la de los 4 educadores sociales a tiempo completo. De momento se va a empezar con la propuesta de 3 educadores sociales a tiempo completo más uno a tiempo parcial hasta que haya dotación presupuestaria y acabe el proceso de estabilización. Nos ha parecido prudente y adecuado.

En ruegos y preguntas, LAB ha preguntado sobre la falta de organización del personal de SSGG en el Vergel tras la vuelta a la Residencia y las nuevas obras. Nos dicen que se pondrán en contacto con la dirección y que solicitarán información.