LOGO mahai orokorra

 Mahai Orokorra, laburpena

3.589 plaza baino ez egonkortzeko eskaintza publikoan

2022-05-13

Nafarroako Gobernuak gaurko Mahai Orokorrean aurkeztu ditu egonkortzeko ezohiko lan-eskaintza publikoan sartuko diren plazak zein diren. Guztira 3.589 dira, honela banatuta: 1.406 Nukleo, 1.383 Osasunbidea, 34 NOPLOI eta 766 unibertsitatez kanpoko irakasleak. Plaza-kopuru horretan sartzen dira joan den abenduaren amaieran argitaratutako LEPetako plazak. Zerrenda osoa ikus daiteke erantsitako PDFan LOTURA, baina kontuan izan behar da ez dela plazaren zenbakia zehazten. Datu hori maiatzaren 31 baino lehen argitaratuko da.

LABek Mahai Orokorrean adierazi du ez gaudela ados LEP honekin, gure ustez ez baita nahikoa aterako diren plazen kopurua, batez ere onartutako helburua behin-behinekotasuna % 8tik behera jaistea bada. Datu horiekin ezinezkoa da helburu hori lortzea. Beste alderdi batzuk baloratu gabe, nabarmendu behar dugu irakasle ldagokien atalean, eskainitako plazen ia erdia berriki onartu diren PAI plazei dagokiela: 352 PAI plaza eta 414 gainerakoak.

Mahai Orokor honetan bertan aurkeztu da Foru Lege Dekretuaren zirriborroa, ezohiko prozesu honi estaldura emango diona. Aurkeztutako agirietan zehazten da zein plaza beteko diren oposizio-lehiaketa bidez eta zein merezimendu-lehiaketa bidez. Oraindik ere badago epea aldaketak egiteko, baina aurkeztu digutenaren arabera, alderdi negatibo batzuk nabarmendu ditzakegu, hala nola, aldez aurretik lekualdatzeko prozesua egongo den arren, erabat baztertzen dela lanpostuz igotzeko txanda, eta, beraz, funtzionario finkoek kalte nabarmena jasango dutela. LABek uste du, halaber, ez dela nahikoa euskararen ezagutzagatik lehiaketan lortutako puntuazioa eta ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzaren balorazioa gehiegizkoa dela. Harrigarria da lehiaketan alemanaren ezagutza gehiago baloratzea oposizio bat gainditu izana baino.

Informazio guztia LOTURA zabalduko dugu lantokietan egiten ari garen batzarretan.

 

Resumen Mesa General

Solo 3.589 plazas en la OPE de estabilización

2022-05-13

El Gobierno de Navarra ha presentado hoy en Mesa General las plazas que van a entrar en la OPE extraordinaria de estabilización. En total suman 3.589 divididas en 1.406 del ámbito de Núcleo, 1.383 de Osasunbidea, 34 del ISPLN y 766 de personal docente no universitario. En este número de plazas se incluyen las plazas de las OPEs publicadas a finales del pasado mes de diciembre. Se puede consultar el listado completo en el pdf adjunto ENLACE aunque hay que tener en cuenta que no se especifica el número concreto de plaza. Este dato se hará público antes del 31 de mayo.

Desde LAB hemos expresado en la Mesa General nuestra disconformidad con esta OPE ya que consideramos totalmente insuficiente el número de plazas que se van a sacar, sobre todo si el objetivo reconocido es bajar la eventualidad por debajo del 8%. Con estos datos es imposible conseguir ese objetivo. Sin entrar a valorar otros aspectos tenemos que destacar que en la parte que corresponde al personal docente, prácticamente la mitad de las plazas ofertadas corresponden a las plazas PAI recientemente aprobadas: 352 plazas PAI por 414 del resto.

En esta misma Mesa General se ha presentado el borrador del Decreto Ley Foral que va a dar cobertura a este proceso de OPE extraordinaria. En la documentación presentada se especifica qué plazas serán cubiertas por concurso oposición y cuáles por concurso de méritos. Todavía hay plazo para hacer modificaciones pero según lo que nos han presentado, podemos destacar algunos aspectos negativos como que, aunque sí va a haber proceso de traslados previo, se descarta absolutamente el turno de promoción, con lo que el personal funcionario fijo va a sufrir un perjuicio evidente. También desde LAB consideramos insuficiente la puntuación en el concurso por conocimiento del euskara y la sobrevaloración del conocimiento de inglés, francés y alemán. Es sorprendente que en el concurso se valore más el conocimiento de alemán que el hecho de haber aprobado una oposición.

Ampliaremos toda esta información en las asambleas ENLACE que estamos celebrando en los centros de trabajo.

     
 LOGO LAB NA
LAB Administrazioa Nafarroa Tfno 848 427 106 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Lizarra kalea, 3-1. IRUÑEA