UDAL bilera

LABek ezinbestekotzat jo du plantillak egonkortzeko irizpideak adostea

Udalak 2022/01/12

LABen ekimenez, Nafarroako toki administrazioak ordezkatzen dituzten sindikatuek bilera bat eskatu diote Toki Administrazioko Departamentuari, toki-entitate bakoitzaren behin-behinekotasunari buruzko datuak ezagutu eta plantillak egonkortzeari ekiteko irizpideak negoziatu ahal izateko.

Toki administrazio bakoitzak bere lan-eskaintza publikoak egiteko ahalmena badu ere, LABen ustez, irizpideak bateratu egin behar dira: ezin da ulertu udal bakoitzak, adibidez, merezimenduen baremo bat aukeratu ahal izatea bere gustura, ezagutzen duen aldi baterako langile baten mesedetan edo Nafarroako beste udal edo administrazio batzuetako langileen kaltetan.

Kezka handia sortzen dio LAB sindikatuari hautapen prozesurako epaimaihaien konfigurazioak: ez da onargarria politikariak epaimahaiburu edo epaimaihaikide izatea, ezta bitarteko edo aldi baterako langileak ere, Nafarroan ohikoa eta onartua dagoen arren. Jakina da praktika horrek ez duela inpartzialtasuna bermatzen eta ez duela lekurik erabat objektiboa izan behar duen prozesu batean, zaindu egin behar baitira langileen hautaketa egin behar dutenen independentzia eta diskrezionalitate teknikoa.

Datuak

LABentzat ezibesteko datuak dira behin-behinekotasunaren indizea, langileen kontratazioetan izandako iruzurrezko abusuen kopurua eta Nafarroako toki-administrazioetan langile horiek hautatzeko modua; horrela, errealitatea nolakoa den ezagututa, ahalik eta irizpide bidezkoenak eta homogeneoenak negoziatu ahal izango dira, bitarteko eta aldi baterako langileak finkatzeko eta toki administrazio bakoitzeko plantillak egonkortzeko.

Lehentasunezkoa da LAB sindikatuarentzat aldi baterako langileen eta Nafarroako toki administrazioetako plantillen egokortzeari buruzko negoziazio kolektiboa. Kasu bakoitza judizializatzeko bideak diru-kopuru handiak ordaintzen jarraitzea dakar, dela kalte-ordainetan, dela behar diren berronarpen eta soldatetan. Diru hori beti herritarron poltsikotik ateratzen da, eta ez egoera hori eragin dutenen poltsikotik edo “udalak ordaindu dezala” bidea jarraitzea erabaki duten politikarien edo udal-kudeatzaileen poltsikotik.

LAB ve imprescindible acordar los criterios para la estabilización de las plantillas

Udalak 2022/01/12

A iniciativa de LAB, los sindicatos representativos de las administraciones locales de Navarra han solicitado al Departamento de Administración Local una reunión para poder conocer los datos de temporalidad de cada entidad local y negociar los criterios con que se pretende abordar la estabilización de las plantillas.

Si bien cada administración local tiene potestad para hacer su propias ofertas públicas de empleo, a juicio de LAB los criterios tienen que ser unificados: no se podría entender que cada ayuntamiento pudiera elegir, por ejemplo, un baremo de méritos a su gusto, en beneficio de un personal temporal que ya conoce, o en perjuicio de trabajadores y trabajadoras de otros ayuntamientos o administraciones navarras.

La configuración de los tribunales de selección es otro tema que preocupa seriamente a LAB: no es admisible que el personal político pueda ser el presidente del tribunal, ni siquiera parte del mismo, como tampoco el personal interino o temporal, algo habitual y admitido en la práctica en Navarra. Es bien sabido que esta práctica no garantiza la imparcialidad ni tiene cabida en un proceso que ha de ser completamente objetivo, velando por la independencia y discrecionalidad técnica de quienes han de hacer la selección del personal.

Los datos

El índice de temporalidad, el número de caso de abuso fraudulento en las contrataciones de personal y la forma de selección de ese personal en las administración locales navarras son datos imprescindibles para LAB, de forma que, conocida la realidad, se puedan negociar unos criterios lo más justos y homogéneos posibles para consolidar al personal interino y temporal, y para estabilizar las plantillas de cada administración local.

La negociación colectiva sobre la estabilización del personal temporal y de las plantillas de las administraciones locales de Navarra es una prioridad para LAB, seguir por el camino de la judicialización de cada caso supone seguir pagando grandes sumas de dinero, sea en indemnizaciones o por readmisiones y salarios debidos, dinero que siempre sale del bolsillo de la ciudadanía y no del bolsillo de los políticos o gestores municipales que han causado esta situación y que deciden seguir la vía de "que se pague de las arcas municipales".