OSA lizarra

Irailaren 8a:
100 egun etxeko ospitalizazio zerbitzurik gabe Lizarrako osasun barrutian

Osasunbidea 2021/09/08

Lizarrako etxeko ospitalizazio zerbitzua itxita dago oraindik, eta ez dago konponbiderako proposamen argirik. Zerbitzu hori duela hiru hilabete baino gehiago desegin zuten Yolanda Montenegro Lizarrako osasun barrutiko gerenteak eta Santos Indurain kontseilariak. Konponbide eta ekimen falta honek, halaber, Nafarroako herritar guztiei bidezko zaintza emateko interes faltaz ere esaten digu zer edo zer.

Iruñeko barrutian, etxeko ospitaleratzeak arinaldia ekarri die ohiko ospitaleratzeari eta etxean artatu zitezkeen pazienteei eta haien senideei; Lizarrakoan, berriz, senideen eta Garcia Orcoyen Ospitaleko barne-medikuntzako langileen gainean kargatu da presio asistentzial guztia. Gainera, presio horrek eragina izan du Oinarrizko Osasun Laguntzan. LABek eskatzen du berehalako neurriak hartzea eta zerbitzu hori berrezartzea; izan ere, orain 5. olatuak atsedenaldia duela dirudi, kopuruei dagokienez behintzat.

Egutegirik ez dagoenez, eta profesionalei Lizarrako etxeko ospitalizazioaren etorkizunari buruzko erantzunik eman ez zaienez, ez dago berehala irekitzerik; gainera, e
z dago zerbitzua berriz abiatzeko berehalako asmorik. Lizarrako gerentziak eta Osasun Kontseilariak aipatzen duten profesional falta hori konpondu nahi dute barne-medikuntzako 7 fakultatibo espezialistaren oposizio-lehiaketaren bidez; horien destinoa Lizarrako osasun barrutia da (zerbitzu-eginkizunek eta "ezustekoek" ahalbidetzen baldin badute). 7 plaza horiek 2021eko urriaren 23an lehenbiziko oposizio-azterketa izango duten 16 plazen barruan egongo lirateke. Horri gehitu behar dizkiogu ondorengo izapideak (oposizioaldiaren behin-behineko eta behin betiko emaitza, lehiaketaldiaren behin-behineko eta behin betiko emaitza, azken emaitza, lanpostu hutsak aukeratzea, izendapen-proposamena eta plazak esleitzea). Kontuan hartuta aurreko prozesuak eta aldi berean egingo diren hautaketa-prozesuen kopurua, ondoriozta dezakegu ebazpena ez dela osatuko datorren urtearen hasiera baino lehen.

LAB sindikatuko kideok beti salatu izan dugu pribatizazio-estrategia ez dela tamaina handiko zerbitzuak ixtea edo langile gehiegi inplikatzen dituzten zerbitzuak ixtea (horiek ere egiten dira, baina). Aitzitik, osasun publikoaren kalitatea higatzeko estrategia garbi baten bidez egiten da, kalitate-plusa dakarten baliabideak ezabatuz; horrekin batera, larrialdi-zerbitzuak eta ospitaleratze-plantak masifikatu egiten dira, edo Oinarrizko Osasun Laguntzan arreta galdu egiten da.

Eskatzen diegu etxeko ospitalizazioak eragindako herritarrei eta profesionalei ez dezatela onartu "bigarren mailakoak" izatea; aldarrikatzen dugu osasun barruti guztiak hornitzea zerbitzu zein baliabide nahikoz, izan ere, sobera frogatua baitute eraginkorrak direla. Horrez gain, egoera horren erantzule egiten dugu, alde batetik, Yolanda Montenegro Lizarrako gerentea (ez baitie batere garrantzirik eman sindikatuen eta langileen salaketeei) eta, bestetik, Osasun Departamentua, Santos Indurain andrea buru duela (frogatzen ari baitzaigu ez dela gai izan UPNren garaitik ditugun gabeziak konpontzeko).

8 de septiembre:
100 días sin hospitalización a domicilio en el área de salud de Estella

Osasunbidea 2021/09/08

La hospitalización domiciliaria de Estella sigue cerrada y sin ninguna propuesta clara de solución. Un servicio desmantelado hace más de tres meses bajo la mirada impasible de Yolanda Montenegro, gerente del área de salud de Estella, y la consejera Santos Indurain. La falta de soluciones y de iniciativas nos habla también de la falta de interés para dar cuidados equitativos a todos los ciudadanos de Navarra.

Mientras que en el área de Pamplona la hospitalización a domicilio ha supuesto un respiro para la hospitalización convencional y para pacientes y sus familiares que podían ser atendidos en su domicilio, en el área de Estella se ha cargado toda la presión asistencial sobre familiares y la plantilla de medicina interna del Hospital García Orcoyen. Además, dicha presión ha repercutido en la más que tensionada Atención primaria. Desde LAB exigimos medidas inmediatas y restauración de dicho servicio, ahora que la 5º ola parece que da un respiro, por lo menos en cuanto a números.

La falta de calendarios y de respuestas a los profesionales sobre el futuro de la hospitalización a domicilio de Estella hace presagiar que su apertura no solo no es inminente, sino que no existe ninguna intención inmediata de reanudar el servicio. La falta de profesionales a la que aluden la gerencia de Estella y la consejería de salud, pretende ser subsanada con la inclusión mediante concurso oposición de 7 facultativos especialistas en el área de medicina interna cuyo destino (si las comisiones de servicio y otros “imprevistos” lo permiten) es el área de salud de Estella. Estas 7 plazas estarían incluidas en las 16 plazas que tendrán el primer examen de oposición el 23 de octubre de 2021. A ello tenemos que añadir los trámites posteriores (resultado provisional y definitivo de la fase de oposición, resultado provisional y definitivo fase de concurso, resultado final, elección de vacantes, propuesta de nombramiento, nombramiento y adjudicación de plazas). De todo ello podemos deducir, teniendo en cuenta procesos anteriores y la cantidad de procesos selectivos de personal facultativo que se van a realizar a la vez, que la resolución completa no será, ni de cerca, antes principios del año que viene.

Desde el sindicato LAB siempre hemos denunciado que la estrategia de privatización no se realiza con grandes cierres de servicios o que impliquen a demasiado personal (que también), sino con una estrategia de desgaste de la calidad de la sanidad pública a base de eliminar recursos que suponen un plus de calidad, mientras por otra parte se masifican servicios de urgencias, plantas de hospitalización o se elimina atención en los centros de Primaria.

Pedimos a la ciudadanía afectada y a los profesionales que no acepten ser de “segunda”; también exigimos la misma dotación a todas las áreas de salud de los servicios y recursos suficientes, ya que han demostrado sobradamente su eficiencia. Asimismo, hacemos responsables de esta situación a la gerente de Estella Yolanda Montenegro (a la que poco han importado las denuncias de las centrales sindicales y de sus trabajadoras y trabajadores) y la consejería de salud, que encabezada por la señora Santos Indurain nos está demostrando que no ha sido capaz de subsanar la carencias que arrastramos desde los tiempos de UPN.