OSA olatua

SOS Nafarroako osasun publikoa
Osasun publikoa blindatzeko kontsentsu soziala lortu beharra dago

Osasunbidea 2021/07/26

Bosgarren olatuak soken kontra jarri ditu Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileak. Profesionalak falta dira, batez ere erizainak eta fakultatiboak, eta horrek garbi erakusten du gure komunitatea, 600.000 biztanle, bi medikuntza-fakultate eta bi erizaintza-eskola dituena, ez dela gai izaten ari osasun zerbitzu publikoari arreta egokia emateko behar adina profesional erakartzeko.

Azken asteotako presio asistentzialak gure mugak erakutsi dizkigu berriz ere, eta, horren ondorioz, profesional askoren oporrak eta atsedenaldiak kolokan daude, batez ere erizainenak eta, nola ez, pandemiak gehien zigortutako unitateetako langileenak. Urtebetetik gora dirauen pandemiaren ondorioz eta horrek dakarren guztiaren ondorioz (itxaron zerrendak handitzea, prozesu kronikoen segimendu falta, langileen desmotibazioa…), arreta-eskaera handia da, eta handiagoa ere izango da, eta gure sisteman ez dago horri aurre egiteko plangintza edo proiekturik.

Langileen arloan aspaldi hartu behar ziren neurriak hartu ez zirenez, orain, plantillaren egunerokotasunari eragiten dioten hainbat erabaki garrantzitsu nahitaez, presaka eta, kasu askotan, bidegabeki hartu behar izan dira. Horrek guztiak osasun zerbitzu publikoari ospea kendu eta sistema tentsionatu besterik ez du egiten. Gure osasun sistema iraganeko politika neoliberalek ezarritako murrizketak ordaintzen ari da oraindik, eta baliabide publikoen kontura kapital pribatuari mesede egitea bilatzen da uneoro.

Osasunbideko langile gehienek % 200 eman dute pandemiaren garaian, familia kontziliazioari, oporrei eta, askotan, norberaren osasunari ere uko eginez. Oinarrizko laguntzan eta arreta espezializatuan, plantillak, herritarrekin batera, hainbat gabezia jasaten ari dira, Chiviteren gobernuak osasun publikoarekin duen konpromiso faltaren ondorioz, zalantzarik gabe. Gaur den egunean, hiru ordu baino gutxiagoan pertsona gutxi batzuk Madrileraino eramango dituen tren bat eraikitzeko lanak finantzatzen jarraitzen dute, eta, bitartean, herritar gehienek egunak itxaron behar izaten dituzte etxetik metro gutxira daukaten osasun etxean artatuak izateko.

Kasu askotan, bai langileek, bai tarteko burutzek eskuak lotuak dituzte beren eginkizunak eraginkortasunez betetzeko, eta suminduta daude jasaten dituzten bidegabekeria soziolaboralen aurrean. Horregatik, ikusirik langileen lan-baldintzen bilakaera gaiztoa (prekarietatea, lan-gainkarga, gehiegizko ordutegiak) eta haien osasun baldintzen degradazioa (arrisku psikosozialak, atsedenik eza, Covid-aren ondorioak), eta kontuan harturik epe laburrean osasun egoera hobetzeko itxaropenik ez dagoela, ezinbestekoa da Nafarroako osasun politika lehenbailehen aldatzea, egiturazko aldaketak ekarriko dituen estrategia batean oinarrituta.

Hori lortzeko, premiazkoa da oinarri batzuk ezartzea eragile politiko eta sozialak, osasun arloko profesionalak, hezkuntza- eta prestakuntza-zentroak, herritarren kolektiboak eta abar kontsentsu batera iristeko eta, denen artean, osasun publikoa blindatuko duen itun sozial bat lortzeko, osasun arloko profesionalek Nafarroako herritarrei estaldura ezin hobea eman ahal izateko.

LABek arduradun politikoei eta osasun kudeatzaileei exijitzen die berehala erantzun diezaietela profesionalen eta herritarren beharrei, eta gainerako eragile soziopolitikoei, Osasunbideko langileei eta herritarrei eskatzen diegu inplika daitezela osasun publikoaren defentsan, etengabe jasaten dituen erasoen aurrean.

S.O.S. Sanidad pública navarra
Es necesario un consenso social para blindar la sanidad pública

Osasunbidea 2021/07/26

La quinta ola pone de nuevo contra las cuerdas a la plantilla del servicio navarro de salud. La falta de profesionales sobre todo de enfermería y personal facultativo demuestra que una comunidad de 600.000 habitantes con dos facultades de medicina y dos escuelas/facultades, no es capaz de dotar de un número de profesionales suficiente para dar atención al servicio público de salud.

La presión asistencial nos vuelve a demostrar nuestras limitaciones hasta tal punto que peligran las vacaciones y los descansos de muchas profesionales, sobre todo de enfermería, y cómo no, en las unidades más castigadas por la pandemia. La falta de un proyecto que dé cobertura a la creciente demanda de atención generada tras más de un año de pandemia y las consecuencias posteriores que va a tener en aumento de listas de espera, falta de seguimiento de procesos crónicos y desarraigo y desmotivación del personal, son ya una realidad.

Las medidas que deberían haber sido tomadas hace años en materia de personal han dado paso a tener que tomar de forma obligada, precipitada y en muchos casos injusta, decisiones que afectan al día a día de la plantilla. Todo ello no hace sino desprestigiar y tensionar a un servicio publico de salud que sigue pagando recortes pasados fruto de políticas neoliberales que en todo momento pretenden beneficiar al capital privado a costa de los recursos públicos.

La mayor parte de la plantilla de Osasunbidea ha dado el 200% durante la pandemia, renunciando a la conciliación familiar, a vacaciones y dejándose por el camino en muchas ocasiones su propia salud. Tanto en la Atención Primaria como la especializada, las plantillas están sufriendo, junto con la ciudadanía, unas carencias derivadas, sin ninguna duda, de la falta de compromiso del gobierno de Chivite con la sanidad pública. Las obras para construir un tren que lleve a unas pocas personas en menos de tres horas hasta Madrid se siguen financiando, mientras la mayoría de la ciudadanía tiene que esperar días para que le atiendan en el centro de salud situado a escasos metros de su casa.

Por todo ello, en muchos casos, tanto la plantilla como las jefaturas intermedias, tienen las manos atadas para realizar sus funciones de forma eficiente y se muestra indignada ante las injusticias sociolaborales a las que están expuestas. La degradación de las condiciones laborales (precariedad, sobrecarga de trabajo, horarios excesivos) y de salud (riesgos psicosociales, falta de descanso, secuelas del Covid) de la plantilla, y la falta de perspectivas de mejora de la salud requieren un giro inmediato y urgente en la política sanitaria de Navarra, basada en una estrategia con objetivos de cambios estructurales.

Por ello, deben establecerse urgentemente las bases para un consenso común entre agentes políticos y sociales, profesionales sanitarios, centros de educación y formación, colectivos ciudadanos... con el objetivo de lograr un pacto social que blinde a la sanidad pública, de forma que sus profesionales puedan dar cobertura a la ciudadanía navarra de forma óptima.

Desde LAB exigimos a los responsables políticos y gestores sanitarios que atiendan de forma inmediata las necesidades de profesionales y ciudadanía, y demandamos al resto de agentes sociopolíticos, plantilla de Osasunbidea y ciudadanía, su implicación para defender la sanidad pública ante los continuados ataques que padece.