OSA enfermeria

Langile faltak udaldia zailtzen du

Osasunbidea 2021/06/01

LAB sindikatuak salatu du langile falta larria dela langileen udako oporrei aurre egiteko, eta, bereziki, erizainei eragiten die, bai Ospitalegunean, bai Tuterako Ospitalean, baita itunpeko ospitaleetan ere, hala nola San Juán de Dios ospitalean.

Kezkatuta gaude Nafarroako osasun arloko hainbat arduradunen diskurtso biktimistarekin, ez dagoelako profesionalik ordezkapenak egiteko, arreta postuak betetzeko eta udako oporrak ziurtatzeko; hori aspaldiko arazoa da eta Osasunbideko langileen antolaketaren eta kudeaketaren arduradunek aurreikusi egin behar zuten.

Pandemiaren aurreko garaietan ere nozitzen zuten langileek arazo hori, eta orain modu esponentzialean areagotu da. Kontrol faltaren ondorioz, batzuetan ez da oporrik ematen; aldi berean, langile batzuk lanaldi luzeegiak egitera behartuta daude, ordezkapenak eginez; hainbatetan, zerbitzuetan lana beren kabuz egiten uzten dira eta antolaketa txarraren ondorioak nozitzen dituzte.

Egoera ezin etsigarriagoa zen pandemiaren aurretik, baina okerrera egin du; ondorioz, profesional askok egutegirik gabeko kontratuak onartu behar izan dituzte, lanpostu finkorik gabekoak, eta beren kontratutik gorako orduak egin behar izan dituzte, askotan konpentsatu gabe edo ordaindu gabe gelditu direnak.

Langile fakultatiboen faltaren arazoari –lanaldiak onartezinak egitera behartu baititu egoerak – erizaintzako langileena gehitu zaio; izan ere, erizain finkoek zein behin-behinekoek ikusten baitute pandemian egindako lanaren ondoren gutxieneko atsedena ziurtatzeko zailtasun larriak izaten ari direla.

Osasun arloko krisiak profesionalak kontratatzeko premia larria ekarri digu. Osasunbideak hala egin zuen hasiera-hasieratik, baina ez zen gai izan modu egokian antolatzeko, ezta giza baliabideen plan estrategiko bat ezartzeko ere. Ondorioz, etengabe aldatzen ari ziren txandak etorri ziren egun batetik bestera, eta hainbat zerbitzuk eragindako txandakatzeak eta etengabeko mugikortasunak profesionalak babesgabe sentiarazi dituzte, anabasa horren aurrean.

Profesionalen zuzendaritza ez da gai izan bitarteko kargudunei irizpide argiak emateko. Alarma egoeran sortutako araudian babestu dira, eta horrek aukera eman die langileak nahieran maneiatzeko, inolako segurtasunik eta egonkortasunik eman gabe, eta zer esanik ez familia-kontziliazioari buruz.

Aipatu dugun bezala, arazoak ez die kontratatutako langileei bakarrik eragiten, horiek lehen ere gutxietsiak zeuden; langile finkoei ere tratu txarrak ematen zaizkie antolaketa-mailan eta horrek desegonkortasun emozionala sortzen du profesionalengan, baita lan-giro itogarria sortzen ere "neke pandemikoa" dagoen garai hauetan. Egoera honek guztioi eragiten digu, modu batean edo bestean.

Pandemiak eragina du medikuen eta erizainen artean, eta gainerako kategorietara hedatzen ari da. Ez dago proiektu argirik langileen arlorako, eta ez dira plantillak dimentsionatu; bien bitartean, behin-behinekotasunak sekula izan duen kopururik altuena du une honetan.

Uda iristear da, eta harekin batera oporrak. Oporrak? Bai, baina baldintzatuak. Langile falta dela-eta, egoera horren aurrean, langile askok ezin ditu jasan edo ez ditu jasan nahi ezartzen ari zaizkien lan-baldintzak.

LABek beste aukera batzuk proposatu ditu, esaterako ratioen lege bat garatzea (LOREA). Lege horretan jada aipatzen genuen langile falta zegoela eta premiazko neurriak hartzea ezinbestekoa zela.

Egungo osasun-krisiak sistemaren ahuleziak agerian utzi besterik ez du egin. Erakutsi du ez dagoela osasun publikoa sustatzeko borondaterik, eta agerian utzi du baldintza ez-duinetan lan egitera behartuta dauden profesionalekiko mespretxua.

La falta de personal complica el verano

Osasunbidea 2021/06/01

El sindicato LAB denuncia la grave situación de falta de personal para hacer frente a las vacaciones de la plantilla para este verano, que afecta muy especialmente al personal de enfermería, tanto en el Complejo Hospitalario, como en el Hospital de Tudela y hasta en Hospitales concertados como San Juán de Dios.

Asistimos con preocupación al discurso victimista de diferentes responsables de la sanidad navarra por la falta de profesionales para la realización de sustituciones, cobertura de puestos de atención y para asegurar las vacaciones de verano. Un problema que arrastramos desde hace tiempo y que debería haber sido previsto por quienes están al frente de la organización y gestión de personal de Osasunbidea.

En periodos anteriores a la pandemia, las plantillas ya venían sufriendo este problema, que ahora se ha agudizado de forma exponencial. Este descontrol está suponiendo que en ocasiones no se concedan vacaciones. Al mismo tiempo, parte de la plantilla se ve abocada a trabajar jornadas maratonianas haciendo sustituciones y, a veces, realizando su labor abandonadas a su suerte en los servicios y pagando los efectos de la mala organización.

La situación, que no podía ser más desalentadora antes de la pandemia, ha empeorado, de manera que numerosas profesionales han tenido que aceptar unos contratos sin calendario laboral, sin puesto fijo de trabajo y teniendo que realizar horas por encima de su contrato, que en muchas ocasiones no han sido ni compensadas ni abonadas.

Al problema de la falta de personal facultativo, que les ha obligado a realizar jornadas inasumibles, se une ahora el personal de enfermería, tanto fijo como eventual, que ve cómo están teniendo graves dificultades para asegurarse un mínimo de descanso después del trabajo realizado en la pandemia.

La crisis sanitaria nos ha traído una necesidad imperiosa de contratación de profesionales. Osasunbidea así lo hizo desde el primer momento, pero no fue capaz de organizar de manera adecuada, ni establecer un plan estratégico de recursos humanos. Como consecuencia, vinieron los turnos constantemente modificados de un día para otro, la rotación por múltiples servicios y la continua movilidad, que ha hecho que las y los profesionales se sientan indefensas ante tal caos organizativo.

La dirección de profesionales ha sido incapaz de trasmitir a los cuadros intermedios criterios claros. Se han amparado en la normativa creada durante el estado de alarma que ha dado manga ancha para manejar a su libre albedrio al personal sin dar ninguna seguridad, ni estabilidad y, ni hablamos ya de la conciliación familiar.

El problema, como hemos apuntado, no solo afecta al personal contratado, ya de por si denostado, sino que personal fijo es objeto del mismo maltrato a nivel organizativo, creando inestabilidad emocional en los y las profesionales, así como generando un clima de trabajo irrespirable en estos tiempos de “fatiga pandémica” que nos afecta de manera trasversal a todas y todos.

La falta de profesionales afecta desde el personal facultativo al de enfermería, y se va extendiendo al resto de las categorías. No existe un proyecto claro en materia de personal, ni se han dimensionado las plantillas mientras la eventualidad alcanza máximos históricos.

Y por fin llega el verano y con él las esperadas vacaciones. ¿Vacaciones? Sí, pero con condiciones. Las condiciones vienen marcadas por la falta de personal y porque, ante esta situación, hay personas que, o no pueden, o no quieren aguantar las condiciones laborales que se les imponen.

Desde LAB se han planteado alternativas en materia de personal, como el desarrollo de una ley de ratios (LOREA), en la que ya nos hacíamos eco de la situación de falta de personal y de que eran imprescindibles medias urgentes y de calado.

La crisis sanitaria actual no ha hecho más que sacar la luz las debilidades del sistema. Ha demostrado que no hay voluntad de potenciar la sanidad pública y ha visibilizado el desprecio hacia los y las profesionales que se ven obligadas a trabajar en unas condiciones indignas.