UDAL SCPSA hautagaiak
UDAL SCPSA Andoni

Lana seriotasunez, sindikatu indartsu batekin talde-lanean,
gure lan-baldintzak hobetzeko

MCP-SCPSA 2021/Hauteskunde sindikalak

Aurreko hauteskunde sindikalak egin zirenetik lau urte igaro dira, eta berriz ere Enpresa Batzordea berritzeko prozesua hasi da.

LAB bertan izango da, nola ez. Azken hauteskundeetan zerrendarik bozkatuena izan ginen, langileen gehiengoaren babesari esker. Zuen konfiantzari berriro eusteko helburua-rekin aurkezten gara, eta konpromisoa hartzen dugu gure lan-baldintzak hobetzeko ekimen guztietan borrokatzeko. Horretarako, sindikatuaren baliabide guztiak izango ditugu (abokatu-taldea eta egitura osoa barne), bai eta beste enpresa batzuekin eta administrazioetako lankideekin koordinazioa ere; bide batez, administrazioan Nafarroa osoan boto gehien jaso dituen indarra gara.

Une garrantzitsua da etxe honetako langile guztientzat, hauteskunde hauen emaitzen mende egongo baitira zuri dagozkizun eta eragiten dizuten erabakiak. Beraz, boto bakoitza garrantzitsua da erabaki horiek norabide batean edo bestean joan daitezen.

Trabajo en serio, en equipo con un sindicato fuerte
para mejorar nuestras condiciones laborales

MCP-SCPSA 2021/Elecciones sindicales

Ya han transcurrido cuatro años desde las pasadas elecciones sindicales y de nuevo se inicia el proceso de renovación del Comité de Empresa.

Como no podía ser de otra manera, LAB estará presente en esta cita. En las últimas elecciones fuimos la lista más votada gracias al apoyo mayoritario de las plantillas. Nos presentamos con el objetivo de volver a mantener vuestra confianza y nos comprometemos a pelear en todo aquello que suponga mejoras en nuestras condiciones de trabajo. Para ello contaremos con todos los recursos del sindicato (incluido el equipo de abogadas y toda su estructura) y la coordinación con compañeros y compañeras de otras empresas y de las diferentes administraciones donde, por cierto, también somos la fuerza más votada en todo Nafarroa.

Se trata de un momento importante para el conjunto de trabajadoras y trabajadores de esta casa, pues del resultado de estas elecciones dependerán decisiones que te incumben y afectan. Así pues, cada voto es importante para que estas decisiones vayan en una dirección o en otra.

UDAL SCPSA talde berritua

LABen pertsonen garrantzian sinesten dugu

Zerrendak osatzeko tenorean, pertsonek duten garrantzian sinesten dugu. Pertsona konprometituak, lagunak, begietara begiratzen dutenak. Horiek gogoan hartuta taxutu dugu gure proposamena, eta hautagaitzak aurkeztu ditugu bi hauteslekuetan.

Aurreko legegintzaldietan esperientzia izan duten pertsonak eta beste aurpegi berri batzuk nahastea proposatzen dizuegu. LABek duela 25 urte baino gehiago etxe honetan hasi zuen lana aurrera eramaten jarraitzeko gogoz eta ilusioz daude guztiak.

En LAB creemos en la importancia de las personas

Creemos en la importancia de las personas a la hora de conformar las listas. Personas comprometidas, compañeras, que miran a los ojos. En este sentido, hemos configurado nuestra propuesta, presentando candidaturas en los dos colegios electorales.

Os proponemos una mezcla de personas con experiencia en pasadas legislaturas, con otras caras nuevas. Todas ellas con ganas e ilusión por seguir llevando adelante el trabajo que LAB viene desempeñando desde hace más de 25 años en esta casa.

UDAL SCPSA harkaitz

Beste eredu bat posible da SCPSAn
baldintza duinak eta kalitatezko enplegua

Lehentasunezkoa da lan-baldintzak hobetzea eta langileen interesak defendatzea. Horregatik, Enpresa Batzordean elkar ulertzean oinarrituko den harreman-eredu baten alde egiten dugu. Seriotasunaren aldeko apustua ere egiten dugu.

Egiazko komunikazio kontrastatu baten bidez. Demagogiatik urrun. Hau serioagoa da. Hitzarmenaren negoziazioa izango dugu laster, eta azken urteotako arazoekin jarraitzen dugu: behin-behinekotasun estrukturala, disponibilitatea, plantillaren ezegonkortasuna eta gizarte arloko aurrerapenik eza...

Hitzarmena eta akordioak bilatzea

LAB sindikatuaren zeregina egungo egoera iraultzea izango da, horretarako lehentasuna emanez akordioak bilatzeari eta erabakiak hartzerakoan langileek parte hartzeari. Hitzarmen berri baten negoziazioaren aurrean gaude. Lan egingo dugu aurrekoarekin bezala gerta ez dadin, oso negatiboa izan baitzen langileentzat, eta horregatik LABek ez zuen sinatu. Sinatu zutenek txeke zuri bat eman zioten enpresari, langileak nahierara erabiltzeko. Oraingoan, espero dugu Enpresa Batzordean ekintza-batasuna lortzea eta une oro langile guztien iritzia jasotzea.

Otro modelo es posible en SCPSA
con condiciones dignas y empleo de calidad

La mejora de las condiciones laborales y la defensa de los intereses de la plantilla es prioritaria. Por ello, apostamos por un modelo de relaciones basado en el entendimiento en el seno del Comité de Empresa.

Apostamos, igualmente, por la seriedad. Por una comunicación veraz y contrastada. Alejándonos de la demagogia. Esto es más serio. Se nos viene encima una negociación del Convenio y seguimos con los problemas de los últimos años: la eventualidad estructural, la disponibilidad, inestabilidad de la plantilla, falta de avances en materia social…

Convenio y búsqueda de acuerdos

La labor del sindicato LAB se va a centrar en revertir la situación actual, dando prioridad a la búsqueda de acuerdos y a la participación de la plantilla en la toma de decisiones. Estamos ante la negociación de un nuevo convenio. Vamos a trabajar para que no pase como con el anterior que fue muy negativo para la plantilla y por eso LAB no lo firmó. Quienes sí lo firmaron dieron un cheque en blanco a la empresa para disponer de la plantilla a su antojo. Esperamos conseguir esta vez una unidad de acción dentro del Comité de Empresa y contar en todo momento con la opinión de todos los trabajadores y trabajadoras.

Legegintzaldi berrirako erronkak
Oraindik asko dugu borrokatzeko, asko dugu egiteko

LAB sindikatuaren zeregina izango da egungo egoera iraultzea, eta lehentasuna emango diogu akordioak bilatzeari eta erabakiak hartzerakoan langileek parte hartzeari.

1.- Behin-behinekotasuna % 20 ingurukoa da, eta murriztu egin behar da. Gure ustez, badago nabarmen murrizteko aukera, baita % 6tik behera ere. Horretarako irtenbideak proposatuko ditugu. Madrildik ezarritako birjartze-tasek zaildu egiten dute plantilla egonkortzea. Gainera, enpresak birjarpen-tasa hori erabiltzen du langile finkoekin betetzeko ia erabat eskalafoiko lanpostu altuenak, eta prekarioan geratzen dira gutxien kobratzen duten kategoriak. Beraz, prekarietatea areagotu egiten da eskalaren beheko aldean, eta, aldi berean, goiko aldeko postuak finkatu egiten dira. Egoera honetatik ateratzeko irtenbideak proposatuko ditugu.

2.- Ez da onargarria aparteko orduak egitea horrelako zerbitzu publiko batean, langabezia etengabe gora egiten ari denean. Gainera, enpresak prestutasuna erabiltzen du aparteko orduak kamuflatzeko eta, hala, behar lukeena baino askoz gutxiago ordaintzeko.

3.- Lanean egonkortasuna eta barne-sustapena lortzeko, elementu garrantzitsua da lan-batzordeak langileak hautatzeko prozesuen kontrola eta jarraipena egitea. Era berean, kanpoko hautaketa-prozesuetan, esperientzia-eskakizunak ezabatzearen alde egiten dugu, orain arte egin dugun bezala, baita bide judizialera jo behar bada ere; horrekin batean, elkarrizketa pertsonalak ezabatzea eskatuko dugu berriz, hautaketa prozesuen objektibotasunari kalte egiten dioten alderdi subjektiboak baitaude horietan.

4.- Oso garrantzitsua da behin-behineko langileei lehiaketan SCPSAko lan-esperientzia aitortzea.

5.- LABek gardentasun-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioei lotutako hautaketa-prozesuak eskatuko ditu, lanpostu bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako probak egiteko eta lanpostua ezagutzen dela lehenesteko. Kalitatezko zerbitzu publiko baten alde lan egingo dugu, bertako langileak inplikatuta egongo dira agindutako zereginen pribatizatzeari lekua kentzeko, eta eremu pribatuak ematen dituen zerbitzu guztiak lehengoratu egingo ditugu.

Retos pendientes para la nueva legislatura
Aún nos queda mucho por luchar, mucho por hacer

La labor del sindicato LAB se va a centrar en revertir la situación actual, dando prioridad a la búsqueda de acuerdos y a la participación de la plantilla en la toma de decisiones.

1.- La eventualidad, que ronda el 20%, se tiene que reducir. Entendemos que hay posibilidad de reducirla notablemente, incluso por debajo del 6%. Propondremos soluciones a esta situación. Las tasas de reposición impuestas desde Madrid dificultan la estabilización de la plantilla. Además, la empresa utiliza esta tasa de reposición para cubrir con personal fijo, casi en exclusiva, los puestos más altos del escalafón quedando en precario las categorías peor remuneradas. La precariedad por tanto se acentúa en la parte baja de la escala mientras se afianzan los puestos de la parte alta. Propondremos soluciones a esta situación.

2.- No es de recibo las horas extras por disponibilidad en un servicio público como éste cuando el desempleo no deja de crecer. Además la empresa utiliza la disponibilidad como una manera de camuflar las horas extras y pagarlas muy por debajo de lo que debería hacer.

3.- El control y seguimiento de los procesos de selección de personal a través de su comisión de trabajo es un elemento importante para la estabilidad laboral y promoción interna. De la misma manera, en los procesos de selección externa, apostamos por la eliminación de los requisitos de experiencia, tal y como lo hemos hecho hasta ahora, incluso acudiendo a la vía judicial, y volveremos a reclamar la eliminación de las entrevistas personales, donde entran en juego aspectos subjetivos que van en contra de la objetividad de las selecciones de personal.

4.- Es muy importante que al personal eventual le sea reconocida la experiencia laboral en SCPSA en el concurso.

5.- Desde LAB, vamos a exigir procedimientos selectivos sujetos a los principios de transparencia, igualdad, mérito y capacidad donde se realicen pruebas adaptadas a las características de cada puesto y donde se prime el conocimiento del mismo. Vamos a trabajar por un Servicio Público de calidad, en el que la plantilla esté implicada para restar terreno a la privatización de las tareas que tenemos encomendadas, revertiendo todos los servicios que se prestan desde el ámbito privado.

UDAL SCPSA oihana

LAB zure bide lagun
Sindikatu nagusia Nafarroako zerbitzu publikoetan.
SCPSAn ere, LAB aukeratu

LAB klase sindikatua da eta harro gaude. Nafarroan azken urteotan gehien hazi den sindikatua gara, eta zerbitzu publikoetan lehen indarra, langileen konfiantza irabazi dugulako.

LAB zure bide lagun
Sindicato mayoritario en los Servicios Públicos de Navarra.
Apuesta también por LAB en SCPSA

LAB es un sindicato de clase y estamos orgullosas de serlo. Somos el sindicato que más ha crecido en Navarra en los últimos años y la primera fuerza en los servicios públicos porque nos hemos ganado la confianza de las trabajadoras y trabajadores.

UDAL SCPSA candidatura 2021
UDAL SCPSA marijose