ADM medicamentos

PAGNA
Medikazioa ematea ez da zaintzaileen eginkizuna

Administrazioa 2021/04/16

LAB sindikatutik San Jose zentroko zuzendaritzari planteatu diogu ez gaudela ados zaintzaileek medikazioa administratzeko lanak egitearekin, uste baitugu ez dagoela gure lanpostuari dagozkion zereginen artean. Gure jarrera arrazoitzeko, LABeko zerbitzu juridikoei agindu diegu irizpen bat egin dezatela zaintzailearen lanpostuari eragiten dioten erregelamenduzko xedapenei buruz, pazienteei botikak emateari dagokionez. Hona emaitza.

 

SAN JOSE ZENTROA:

IRIZPENAREN HELBURUA:
Irizpen honen helburua da San Jose zentroko zaintzaileek bete ditzaketen eginkizunak aztertzea, bereziki, legez medikazioa eman dezaketen edo ez erizaintzako profesionalek gainbegiratu gabe.

AURREKARIAK:
Gaur egun, zentroan, protokolo honi jarraituz banatzen da medikazioa:

"MEDIKAZIORAKO PROTOKOLOA:
Mezu elektroniko eta SMS hau bidaltzen dizuet oroitarazteko oso garrantzitsua dela protokoloa segitzea egoiliarrei medikazioa ematen zaienean.
Alderdi OSO GARRANTZITSUAK:
. Medikazioa egoiliarren gelan ematen da.
. Kutxatila eta behar den guztia eramaten da (jogurta, ura, arrautzesneak, eta abar).
. Ordutegiak errespetatu behar dira: 8:00, 14:00, 20:45 (OSO GARRANTZITSUA)
. Bazkaldu eta afaldu ondoren, atsedenaldi bat utzi behar da, eta gero geletara joan behar da ahoa garbitzera eta medikazioa ematera (LOGELAN, EGIAZTATU ARGAZKIA ETA BAZKARIKO EDO AFARIKO MEDIKAZIOA HARTZEKO MOMENTUA).
. Kutxatila gurditxoan utzi eta sinatu.
Jarraibideak ongi betetzea ezinbestekoa da akatsik ez egiteko.
Egoitzetan gertatzen diren arazo larrienak medikazioa banatzearekin loturikoak izaten dira.
LANKIDE GUZTIEI OROITARAZI
Pablo Bretos
San Jose zentroa"

Protokolo horretan ezartzen da medikazioa logelan banatzen dela eta erizaintzako langileek gainbegiratu gabe.

PLANTEATURIKO ZALANTZAK:
Auzi honetan zera planteatzen da: ea zaintzaileen eginkizunen artean (D mailakoak) dagoen medikazioa administratzea egoiliarrei, eta, medikazioa banatu behar izanez gero, zer baldintzatan banatu behar duten.

OINARRI JURIDIKOAK:
Lehena.- Zaintzaileek D mailan kokatutako eginkizunak dituzte. Langileen Estatutuaren testu bateginak hauxe ezartzen du 12. artikuluan:
"Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioak, sartzeko eskatzen zaien titulazioaren eta betetzen dituzten eginkizunen arabera, maila hauetan kokatuko dira:
D maila: maila honetako funtzionarioek eginkizun osagarriak eta antzekoak eginen dituzte, eta Eskola Graduatuaren edo lehen mailako Lanbide Heziketaren titulua eduki beharko dute, edo horien baliokidea den beste bat.”
Bigarrena.- Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 2629/2019 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen San Jose zentrorako zaintzaileen hamalau lanpostu betetzeko. Deialdiaren 2. oinarrian ezartzen da, parte hartzeko, Gizarte erakundeetan mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko lanbide kualifikazioa egiaztatu behar dela.

Hori egiaztatzeko, zenbait prestakuntza titulu aurkeztu daitezke, errege dekretu hauetan arautuak daudenak:

1. 546/1995 Errege Dekretua, apirilaren 7koa, Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari titulua arautzen duena.
2. 777/1998 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, Klinikako teknikari laguntzailearen, Psikiatriako teknikari laguntzailearen eta Erizaintzako teknikari laguntzailearen tituluak arautzen dituena.
3. 1593/2011 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikari titulua arautzen duena.
4. 496/2003 Errege Dekretua, maiatzaren 5ekoa, Arreta Soziosanitarioko teknikari titulua arautzen duena.
5. 1074/2012 Errege Dekretua, uztailaren 13koa, Gizarte integrazioko goi mailako teknikari titulua arautzen duena.

Errege dekretu horietan, eskuratuko diren lanbide gaitasunak ezartzen dira, besteak bveste, honako hauek:

1. Medikazioa administratzea ahotik, uzkitik edo bide topikoa erabiliz.
2. Medikazioa prestatzen laguntzea (unidosien banaketa, parenteralen prestaketa), Erizaintzan diplomadun batek gainbegiratuta.

Hirugarrena.- Jurisprudentzia:

a) Epaitegi Gorenaren 2010eko uztailaren 6ko 127/2009 Epaia, erabiltzaileei intsulina eta heparina administratzeari buruzkoa:
"Kasu hau ez da sendagaiak edo botikak banatzea modu mekaniko batean, non gerokultoreak kolaboratu beharko duen, baizik eta ekintza inbasiboa (txikia bada ere) eskatzen duen praktika mediko bat, ezagutza espezializatua eskatzen duena, eta hori ez dagokio gerokultoreari, nahiz eta horretarako prestakuntza izan...”
b) Kantabriako Auzitegi Nagusiaren urtarrilaren 21eko 26/2021 Epaia, Santanderko Lan arloko 4. Epaitegiaren epaiaren aurkako errekurtsoa dela eta, non epaitza berresten den eta honako hau ezartzen den: "gerokultoreei ez dagozkien eginkizunak esleitzeagatik, non eta bertan ez dagoen erizaintzako langileren bat ganbegiratzeko nola ematen zaizkien botikak egoiliarrei.”
c) Leongo Lan arloko Epaitegiaren 2020ko urriaren 6ko 434/2020 Epaia, epaitzan hauxe deklaratzen duena:
"Zaintzailearen lanbide kategoriaren eginkizunen artean dago erabiltzaileei ematen zaien arreta soziosanitarioan laguntzea, baina, lehen adierazi dugun bezala, eginkizun horiek egin behar dira beti zentroko osasun arloko langileek gainbegiratuta”.
d) Santa Kruz Tenerifekoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2017ko irailaren 19ko 875/2016 Epaia, honako hau ezartzen duena:
"Erizaintzako langile osagarriak botikak ahotik, uzkitik eta bide topikoa erabiliz emateko eta administrazio hori prestatzeko eginkizuna, zeina, errekurtsogileen iritziz, epaiak onartuko bailuke 546/1995 Errege Dekretua oinarri harturik. Baina ezin da ahaztu abiaburuko epaiak onartzen duela behin-behinekotasun hori baldin eta nolabaiteko gainbegiraketa bat baldin badago medikazioa agintzeko eskumena duen langileen aldetik.”
e) Mendekotasuna dutenei arreta emateko eta autonomia pertsonalaren garapena sustatzeko zerbitzuen estatuko esparru-hitzarmena. Gerokultorearen eginkizunak (hau da, zaintzailearen kategoria) finkatzean, hauxe aipatzen da:
1. Osasun arloko langileekin kolaboratzea medikazioa administratzeko lanetan.

ONDORIOAK:
Legediak eta jurisprudentziak ezartzen duten bezala, zaintzaileen kategoria duten pertsonek medikazioa administratzen ahal dute, bai, baina beti erizaintzako langileek gainbegiratuta.

Halaxe ezarrita dago botikak administratzeko hainbat protokolotan, adibidez, Kanaria Handiko Kabildoaren Arreta Sozialaren eta Soziosanitarioaren Erakundearenean, non ezartzen baita erizainak direla medikazioa administratzen dutenak.

Linaresko ospitalearen protokoloak hauxe dio: “Erabiltzaileei medikazioa administratzearen erantzukizuna erizaintzako eta emagintzako taldearena da”.

Edo IMSERSOren Botikak eskuratu, administratu eta kontrolatzeko protokoloa: “Egunero, erizaintzako langileek prestatu eta administratuko dute erabiltzaileei agindutako medikazioa, eta kasu guztietan Norberaren Historia Klinikoan erregistratuko dira emandako dosia, eguna eta ordua, eta, halaber, medikazioa administratu duen erizaintzako langile profesionalaren identifikazio datuak.”

ANADP
Administrar medicación no es función del personal cuidador

Administrazioa 2021/04/16

Desde el sindicato LAB hemos planteado a la dirección del Centro San José nuestra disconformidad con que el personal cuidador realice labores de administración de medicación porque consideramos que no forma parte de las tareas de nuestro puesto de trabajo. Para razonar nuestra posición hemos encargado a los servicios jurídicos de LAB que elaboren un dictamen sobre las disposiciones reglamentarias que afectan al puesto de trabajo de cuidador o cuidadora relativas a la administración de medicamentos a los pacientes. He aquí el resultado.

 

CENTRO SAN JOSÉ:

OBJETO DEL DICTAMEN:
El presente dictamen tiene por objeto analizar las funciones que pueden desarrollar las personas cuidadoras del Centro San José, en particular si legalmente pueden administrar medicación sin supervisión de profesionales de enfermería.

ANTECEDENTES DE HECHO:
Actualmente la medicación en el Centro se está administrando siguiendo el siguiente protocolo:

"PROTOCOLO MEDICACIÓN:

Os envío este correo y sms, para recordaros la importancia de seguir el protocolo de administración de la medicación a los residentes.
Puntos MUY IMPORTANTES:
. Se da la mediación en su habitación.
. Se lleva el cajetín con lo necesario (yogurt, agua, natillas, etc)
. Se respeta los horarios, 8:00, 14:00, 20:45 (IMPORTANTÍSIMO)
. Después de comer y cenar se descansa un poco y se va a las habitaciones al aseo de boca y se da la medicación (EN LA HABITACIÓN, COMPROBAR FOTO Y MOMENTO MEDICACIÓN COMIDA O CENA)
. Se devuelve cajetín a su Carro y se firma.
Seguir las instrucciones es importante para no cometer errores.
Los errores en la administración de medicación son los problemas más graves que se dan en las Residencias.
RECORDAR A TODAS LA COMPAÑERAS
Pablo Bretos
Centro San José"

En el mismo se establece que la medicación se da en habitación y sin supervisión alguna por parte del personal de enfermería.

CUESTIONES PLANTEADAS:
La cuestión que se plantea aquí es si las personas cuidadoras, nivel D, tienen entre sus funciones administrar la medicación a las personas residentes y en caso afirmativo en qué condiciones deben hacerlo.

FUNDAMENTOS JURÍDICOS:
Primero.- Las personas cuidadoras realizan un trabajo encuadrado dentro del nivel D, el artículo 12 del TREP establece:
"Los funcionarios de la Administraciones Públicas de Navarra se integrarán, de acuerdo con la titulación requerida para su ingreso y las funciones que desempeñen, en los siguientes niveles:
Nivel D: Los funcionarios de este nivel desarrollarán tareas auxiliares o análogas y deberán estar en posesión del título de Graduado Escolar, Formación Profesional de primer grado o equivalente."
Segundo.- En la Resolución 2629/2019, de 17 de septiembre, de la Directora General de Función Pública, por la que se aprueba la convocatoria para la provisión de catorce plazas del puesto de trabajo de Cuidador (en Centro San José) en la base 2, requisitos se determina que se debe acreditar la cualificación profesional de Atención Sociosanitaria a Personas Dependientes en Instituciones Sociales.

Entre las formas de acreditación está la posesión de alguno de los títulos formativos regulados por Real Decreto. Entre ellos:

1. Real Decreto 546/1995, de 7 de abril que regula la titulación de Técnico en Cuidados Auxiliares de Enfermería.
2. Real Decreto 777/1998, de 20 de abril que regula la titulación de Técnico Auxiliar de Clínica, Técnico Auxiliar de Psiquiatría y Técnico Auxiliar de Enfermería.
3. Real Decreto 1593/2011, de 4 de noviembre que regula la titulación de Técnico en Atención a Personas en Situación de Dependencia.
4. Real Decreto 496/2003, de 2 de mayo que regula la titulación de Técnico de Atención Sociosanitaria.
5. Real Decreto 1074/2012, de 13 de julio que regula la titulación de Técnico Superior en Integración Social.

En esos Real Decretos se determinan las capacidades profesionales que se adquieren, entre otras:

1. Administración de medicación por vía oral, rectal y tópica.
2. Participación en la preparación de la medicación (dispensación de unidosis, preparación de parenterales) bajo la supervisión de una persona Diplomada en Enfermería.

Tercero.- Jurisprudencia:
a) Sentencia de Casación, Tribunal Supremo, 127/2009 de 6 de julio de 2010 sobre administración de insulina y heparina a las personas usuarias:
"no nos encontramos ante un supuesto de suministro de medicamentos o fármacos, como actividad meramente mecánica, en la que habrá de colaborar el Gerocultor/a, sino ante una práctica médica que comporta una acción invasiva, aunque mínima, que precisa de unos conocimientos especializados, que no corresponden al Gerocultor/a, aunque estuviera preparado para ello..."
b) Tribunal Superior de Justicia de Cantabria en Sentencia número 26/2021, de 21 de enero, ante el recurso contra la Sentencia del Juzgado de lo Social 4 de Santander reafirma el fallo y dice: "por atribuirse a las gerocultoras funciones profesionales que no les corresponde, salvo que esté presente personal de enfermería que supervise cómo se administran los medicamentos a los residentes".
c) Sentencia del Juzgado de lo Social de León de 6 de octubre de 2020, 434/2020 en cuyo fallo declara:
"Que la categoría profesional de cuidador tiene entre sus funciones realizar el apoyo a la atención sanitaria de los usuarios, si bien y como hemos señalado anteriormente, las mismas han de realizarse siempre bajo la supervisión del personal sanitario del centro."
d) Sentencia del Tribunal Superior de Justicia de Santa Cruz de Tenerife, 875/2016 de 19 de septiembre de 2017 establece:
"Personal auxiliar de enfermería para intervenir en la preparación y administración de fármacos por vía oral, rectal y tópica que, a juicio de los recurrentes, la sentencia admitiría en base al Real Decreto 546/1995. Pero no puede olvidarse que la sentencia de instancia admite esa eventualidad sometiéndola a un determinado grado de supervisión que habría de ejercer el personal competente para la prescripción de la medicación."
e) Convenio Marco Estatal de Servicios de Atención a las Personas Dependientes y Desarrollo de la Promoción de la Autonomía Personal, donde al establecer las funciones de Gerocultor/a (la categoría de cuidador/a) se establece entre otras:
1. Colaborar con el personal sanitario en la administración de medicación.

CONCLUSIONES:
Tal y como establece la legislación y la jurisprudencia las personas con categoría de cuidadoras sí pueden administrar la medicación pero siempre bajo supervisión de personal de enfermería.

Así se establece por ejemplo en diferentes protocolos de administración de Medicación como el del Cabildo de Gran Canaria del Instituto de Atención Social y Sociosanitaria que establece que es enfermería quien administra la medicación.

El protocolo del Hospital de Linares afirma: “Es responsabilidad del equipo de enfermería y matronería la administración a los usuarios”.

O el protocolo de Adquisición, administración y control de fármacos del IMSERSO: "Diariamente, el personal de enfermería preparará y administrará la medicación pautada a las personas usuarias en tratamiento, siendo en todos los casos registrada en su Historia Clínica individual (dosis administrada, fecha y hora) e identificándose el profesional de enfermería que la administra."