Behin-behinekotasunaren abusua Administrazioan

Abuso de la temporalidad en la Administración

ADM 10000 OPE

10.000 lanpostuko LEPa da irtenbidea, lanpostura egokitutako probez osatua

Administrazioa 2021/03/12

Pandemiaren ondorioz bizi dugun salbuespen-egoerak agerian utzi du, beste behin ere, zerbitzu publiko indartsu eta eraginkorrak behar ditugula, gizartearen zerbitzura egongo direnak eta herritarren eguneroko beharrei erantzungo dietenak.

Azken urteotan izandako murrizketen ondorioz, administrazio publikoek okerrera egin dute, eta okertze hori askotan zerbitzuak pribatizatzeko eta langileen lan-baldintzak prekarizatzeko prozesuei lotuta dago. Madrilek erreposizio-tasa mugatzea ezartzen duenez, aldi baterako langileek betetzen dituzten plazen kopurua izugarri handitu da, langile finkoen bidez bete beharrean.

Edozein ikuspuntutatik begiratuta, egoera hori onartezina da, eta Europak ere ohartarazi du zuzendu beharrekoa dela. Horretarako, irtenbide bakarra da birjarpen-tasa baliogabetzea eta gutxienez 10.000 lanpostuko eskaintza publikoa deitzea, lanpostu horiek guztiak langile finkoek bete ditzaten. Lanpostu horietan finkotasuna lortzeko ez dago bidezidorrik, ezta beste modurik ere, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioa betetzen duen hautaketa prozesu garden bat egitea baino. Deialdi masibo hori egin aurretik, gainera, ezinbestekoa da egiturazkotzat jotzen diren plaza guztiak argitara ateratzea eta plantillako plaza bihurtzea, hala, funtzionarioek bete ditzaten.

LEP masibo hori lanpostuen beharretara egokitutako irizpideekin egin beharko da. Hau da, probak lanpostuaren eginkizunetara egokitu behar dira, eta ez dute lana garatzeko beharko ez diren ezagutza teorikorik eskatu behar. Gaur egun zentzugabea da eskatzea buruz jakitea lanpostuarekin zerikusirik ez duten ezagutza teorikoak, inork inoiz jakin behar izan ez dituenak; behar izatekotan, Interneten klik bakarrean eskuragarri baitaude. Tamalgarria da deialdiak ahalik eta jende gehien eta ahalik eta denbora laburrenean baztertzeko antolatzea; probek balio beharko lukete herritarren zerbitzura lanean ari nahi duen jendea antolatzeko eta hautatzeko, beti ere gaitasun eta ezagutza egokien arabera neurtuta. Enplegu publikora batu nahi duten pertsonak hautatu eta ordenatzeko tenorean, honako alderdi hauek izan beharko lukete erabakigarriak: zerbitzu publikorako bokazioa, zerbitzurik onena eskaintzeko prestutasuna, lana garatzeko behar den edozein ezagutzatan eta gaitasun teknikotan eguneratua egoteko ekimena, herritarrekiko enpatia eta asertibitatea, taldean lan egiteko gaitasuna eta gaur egun baloratzen ez diren bestelako gaitasun batzuk.

Adibide bat: XXI mendean inori ez litzaioke eskatuko telefonista izateko telefono-gida zaharretako zenbaki guztiak buruz jakitea, baizik eta zenbaki bat aurkitzeko adina trebetasun eta baliabide izatea bai eta herritarrek eska diezaioketen informazioa transmititzeko behar den gaitasuna ere.

Buka dezagun behingoz gaitegia buruz ikastea lehenesten duten hautaketa-prozesuekin. Lanpostu bakoitzaren errealitatera egokitutako probak eskatzen ditugu, lanpostuaren ezagutza eta langileek beren lana behar bezala egiteko duten gaitasuna baloratuko duten probak.

La solución pasa por una OPE masiva de 10.000 plazas con pruebas adaptadas al puesto

Administrazioa 2021/03/12

La situación de excepción que estamos viviendo a causa de la pandemia ha puesto de manifiesto, una vez más, la necesidad de contar con unos servicios públicos fuertes y eficaces que estén al servicio de la sociedad y den respuesta a las necesidades diarias de la ciudadanía.

Sin embargo, los diferentes recortes sufridos en los últimos años nos han llevado a una situación de deterioro de las administraciones públicas, muchas veces ligados a procesos de privatización de servicios y precarización de las condiciones de trabajo de sus trabajadores y trabajadoras. La imposición de Madrid de limitación de la tasa de reposición ha llevado a un aumento exponencial de las plazas que son cubiertas por personal contratado temporal en lugar de ser ocupadas por personal fijo.

Esta es una situación inadmisible desde cualquier punto de vista e incluso ha llevado a las instancias europeas a llamar la atención y exigir que se corrija. Para ello, no existe más solución que la anulación de la tasa de reposición y la convocatoria de una Oferta Pública de Empleo de al menos 10.000 plazas para que todos esos puestos de trabajo pasen a ser ocupados por personal fijo. No existen atajos ni otra manera de conseguir la fijeza en esas plazas que realizar un proceso selectivo transparente donde se imponga el principio de igualdad, mérito y capacidad. Antes de hacer esa convocatoria masiva es necesario, además, sacar a la luz todas las plazas camufladas como estructurales y que pasen a ser plazas de plantilla para que puedan también ser cubiertas por personal funcionario.

Esta OPE masiva deberá ser realizada con criterios adecuados a las necesidades de los puestos a cubrir. Es decir, que las pruebas deben estar adaptadas al puesto, y no exigir conocimientos teóricos que jamás van a necesitarse para el desarrollo del trabajo. Es absurdo a día de hoy exigir de manera memorística conocimientos que nunca se han necesitado en los puestos de trabajo, que nadie ha necesitado saber nunca y que, si hiciera falta, están a disposición con sólo una tecla en internet. Es lamentable que las convocatorias se organicen para eliminar la mayor cantidad de personas en el menor tiempo posible, en vez de servir para ordenar y seleccionar a las personas en función de una serie de conocimientos y capacidades idóneas a día de hoy para el buen servicio a la ciudadanía. La vocación de servicio público, la disposición para ofrecer el mejor servicio , la iniciativa para estar al día en cualquier conocimiento y/o técnica necesaria para el desarrollo del trabajo, la empatía y asertividad con la ciudadanía o la capacidad de trabajo en equipo y otro tipo de aptitudes que hoy en día no se valoran, deberían ser determinantes a la hora de ordenar a las personas que quieren acceder al empleo público.

Como ejemplo: En el siglo XXI a nadie se le pasaría por la cabeza exigir que una telefonista supiera de memoria los números de teléfono de las antiguas guías, sino tener conocimientos y recursos suficientes como para saber y encontrar un número cuando lo necesite, así como tener las cualidades necesarias para transmitir la información que la ciudadanía le pueda solicitar.

Basta ya de procesos selectivos donde prima la memorización del temario. Exigimos pruebas adaptadas a la realidad de cada puesto, donde se valore el conocimiento del puesto y la capacidad del personal para realizar adecuadamente su tarea.