Irak Haur eskolak

Euskararen kontrako Iruñeko Udalaren enegarren erasoa, haur eskolen bitartez

Irakaskuntza 2021/01/27

Bidegabekeria berriro Iruñeko Udal Haur Eskoletan, Iruñetik kanpo eredu diren eskoletan, bertako agintariek behin eta berriro erasotzen dituzten horietan. Azken Mayakeria, Udalak hurrengo ikasturterako egin duen proposamena, ezagutu genuen atzo. Planifikaziorik gabe, adostasunik gabe eta inongo hausnarketa pedagogikorik egin gabeko proposamena, ohi legez. Eta honek guztiak orain arte eskola hauen filosofia eta egiteko era suntsitzea ekarriko du ondorioz.

Gu hizkuntzen alde gaude: ingelesaren alde, gaztelaniaren alde, euskararen alde, jakina. Baina hizkuntza horiek ikasteko beharrezkoak diren kalitatezko ereduak bultzatuz eta ez beraiek proposatzen dituzten eredu txapuzeroak, benetako hizkuntzen ezagutza sustatu beharrean beste helburu batzuk bilatzen dituztenak.

Azken honetan bururatu zaien ideia euskara ingelesarekin nahastea da, bi eredu mistoko eskolak bultzatuz (gaztelania ingelesezko ekintzekin eta euskara ingelesezko ekintzekin eskola berean). Zer da hori?! Hizkuntzalaritzak berak irizpide hauek ez lituzke onartuko. Benetan modelo horrekin ingelesezko hezkuntza bultzatu nahi dute ala helburua beste bat da? Ingelesa sartzen badugu, iada kaltetua dagoen hizkuntza bat are gehiago kaltetuko da. Gutxituta dagoena bi hizkuntza poteretsuen ondoan jartzen badugu, zein da nagusituko dena? 

Gainera, diseinu horri jarraiki, Iruñean dauden 16 haur eskoletatik, bakar bat geratuko da euskarazko murgiltze ereduan -Haur Eskolak Euskaraz plataformak helarazitako proposamenari -eremu bakoitzean gutxienez bat jartzekoari- muzin eginez.

EZ DUTE INOLAKO HIZKUNTZA-OINARRIRIK, EUREN OINARRI BAKARRA IDEOLOGIKOA DA: EUSKARA “RESIDUALKI” UZTEA, EZABATZEA.

Instituzioetan, argi gelditu da norberak hartu duen posizioa. PSN Na+ren ondoan lerrokatu da, eta Geroa Baik, posibilismoarekin jokatuz, I-Ek eta Podemos-Ahal Duguk, Haur Eskolak Euskaraz plataformak mahai gainean jarri zuen gutxiengo proposamena publikoki babesteko ausardia falta erakutsi dute. Beraz, BIDEGABEKERIA honen eragile batzuen EUSKARAFOBIA eta besteen KONPLIZITATEA dira.

INBOLUZIO kezkagarria bizitzen ari garena. PSNren duela 30 urteko euskara bultzatzeko politika aurrerakoiagoa zen oraingoarekin alderatuta. Na+ren helburua euskara ezabatzea da? Eta honen aurrean, zein da besteen hautua? Beste alde batera begiratzea?

Espainiar ultra nazionalismo linguistikoa gizartean sartuta dago, normaltzat hartzen dena komunikabideetan agertzen delako, pertsona ospetsu askoren diskurtsoetan entzuten dugulako.

Supremazismo lingüistikoaz ari gara. Gaztelania euskara baino gehiago dela sinestarazi digute. Euskara hizkuntz ilegitimoa, alferrikakoa, baztertzailea, eta hizkuntza komuna (gaztelania) menderatu nahi duen hizkuntza bezala aurkezten digute. Eta GEZURRETAN ari dira. Maila bereko hizkuntza dela sinetsi behar dugu, ahaldundu behar gara euskaldunak bezala, ezarri dizkiguten konplexuak baztertu eta aurreiritzietatik aldendu. Euskara gure superpoterea delako, gure altxorra, babestu eta zaindu behar duguna.

IRTENBIDEA behar dugu, gizartearen ENPATIA lortu nahi dugu. Gure seme-alaben hizkuntza eskubideak bermatzea eskatzen ari gara, besterik ez. Langile euskaldunok gure hizkuntzan lan egin nahi dugulako. Euskaraz bizi nahi dugulako.

Horregatik guztiarengatik ostiral honetan, arratsaldeko 18:00etan, Hezkuntza Departamentutik abiatuko den mobilizazioan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Egoera benetan larrian gaudelako, euskarak behar gaituelako.

Nuevo ataque al euskera por parte del Ayuntamiento de Pamplona, a través de las escuelas infantiles

Irakaskuntza 2021/01/27

Una vez más nos topamos con una decisión injusta que afecta de lleno a las Escuelas Infantiles Municipales de Pamplona, escuelas que son ejemplo fuera de Pamplona y a las que las autoridades locales atacan constantemente. Ayer conocimos la última ocurrencia de Maya, la propuesta de su ayuntamiento para el próximo curso. Con ella han vuelto a poner de manifiesto su costumbre de hacer las cosas sin planificación, sin consenso y sin ninguna reflexión pedagógica. Y todo ello va a suponer el desmantelamiento de estas escuelas, de su filosofía y forma de hacer que han llevado a cabo con tanto mimo y cuidado durante 40 años.

Apoyamos todas las lenguas: el inglés, el castellano y el euskera, por supuesto. Pero creemos en una pedagogía de calidad y no en los modelos chapuceros que ellxs proponen que, lejos de fomentar el conocimiento real de las lenguas, persiguen otros objetivos.

La idea que se les ha ocurrido ahora es mezclar el castellano y el euskera con el inglés, impulsando la fórmula de dos modelos mixtos convivientes en la misma escuela (castellano con actividades en inglés y euskera con actividades en inglés). ¡¿Qué es eso?! Los propios lingüistas no aceptarían estos parámetros. ¿Realmente con este modelo quieren impulsar la educación en inglés o su objetivo es otro? Si introducimos el inglés a la vez que un idioma que, de por sí, ya está dañado, este último todavía se dañará más. Si colocamos al que está disminuido junto a dos lenguas poderosas, ¿cuál será la que prevalezca?

Además, siguiendo esta línea de diseño y haciendo caso omiso a la propuesta que les hizo llegar la plataforma Haur Eskolak Euskaraz -que solicitaba implantar la inmersión lingüística en euskera en, al menos, una escuela por distrito-, dejarán solo una de las 16 escuelas que hay en Pamplona en el modelo de inmersión en euskera, ¡1 de 16!

NO TIENEN NINGUNA BASE LINGÜÍSTICA, TAN SOLO TIENEN UNA BASE IDEOLÓGICA: CONVERTIR EL EUSKERA EN UNA LENGUA RESIDUAL, ERRADICARLO.

En las instituciones ha quedado clara la posición que cada uno ha tomado. PSN se ha alineado junto a Na+, y Geroa Bai, actuando con posibilismo, I-E y Podemos, incapaces de apoyar públicamente la propuesta de mínimos que puso sobre la mesa la Plataforma Haur Eskolak Euskaraz, mostrando una falta de valentía política. Por tanto, consideramos que son dos los causantes de esta INJUSTICIA: la EUSKARAFOBIA de unxs y la COMPLICIDAD de otrxs.

Una INVOLUCIÓN preocupante la que estamos viviendo. La política del PSN para impulsar el euskera hace 30 años era más progresista que la actual. ¿Es el objetivo de Na+ eliminar el euskera? Y, ante esto, ¿cuál es la elección de los demás? ¿Mirar para otro lado?

El ultranacionalismo lingüístico español está socialmente integrado, se considera normal ya que aparece en los medios de comunicación y lo escuchamos en los discursos de muchas personalidades. Hablamos del supremacismo lingüístico. Nos han hecho creer que el castellano es más que el euskera. Nos presentan el euskera como una lengua que se quiere imponer al lenguaje común (el castellano). Y MIENTEN. Tenemos que convencernos de que es una lengua del mismo nivel, tenemos que empoderarnos como euskaldunes, olvidar los complejos que nos han impuesto y alejarnos de los prejuicios. Porque el euskera es nuestro superpoder, nuestro tesoro, que debemos proteger y cuidar.

Necesitamos una SOLUCIÓN, queremos conseguir la EMPATÍA de la sociedad. Tan solo estamos pidiendo garantizar los derechos lingüísticos de nuestros hijas e hijos. Porque las educadoras euskaldunes queremos trabajar en nuestra lengua. Porque queremos vivir en euskara.

Por todo ello os animamos a participar en la movilización que se celebrará este viernes a las 18:00 desde el Departamento de Educación. Porque estamos en una situación realmente grave, porque el euskera nos necesita.