IRAinterino

LABek salatu du Euskarabideak eta Ollo kontseilariak men egin diotela PSNren hizkuntza politika euskarafoboari

Irakaskuntza 2021/01/15

Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria Ana Ollok atzo Parlamentuan berretsi zuen aurten ere aurre-matrikulazio garaian Euskarabideak ez duela abiatuko euskarazko D ereduaren aldeko kanpainarik. UPNren gobernuen garaietatik urtero errepikatu izan den D ereduaren aldeko kanpaina ez gauzatzeko erabaki politikoa hartu du Nafarroako Gobernuak.

Iaz, LAB sindikatuak Euskarabideko zuzendaria den Mikel Arregirekin hitz egin ondoren, salatu zuen Nafarroako Gobernuak erabaki politikoa hartua zuela euskarazko D ereduaren aldeko kanpaina ez garatzeko. Ondoren, maltzurki kanpainaren gabeziaren ardura euskara teknikariei egotzi izan nahi zitzaien.

Abenduan LAB sindikatuak e-mailez Euskarabideari galdera luzatu zion aurtengo asmoei buruz baina ez du erantzunik jaso. Atzo Ollo kontseilariak berretsi zuen Euskarabidearen aldetik ez dela ikasle berriak euskaraz matrikulatzeko kanpainarik egonen. Kontseilariak baieztatu zuen halako kanpainak ez direla eraginkorrak eta ardura udal eta mankomunitateen gain utzi du. Bakarrik 20 tokiko administraziok bultzatutako kanpainak finantzatuko dituzte.

LABen iritziz, lotsagarria da kontseilariak baieztatzea kanpaina orokorrak ez direla eraginkorrak eta kanpaina zehatzago, iraunkorrago eta eraginkorragoa diseinatu beharrean, ezer ez egitea erabakitzea. Hau bai eraginkorra! Euskalduntzen duen hezkuntza ereduaren aldeko kanpainarik ez badu Euskarabideak egiten, zertarako balio du Euskarabideak? Hori ez al da euskara sustatzea? LABen ustez ez da bidezkoa ardura hau udalen esku uztea. Bakarrik 20 udalek egindako kanpaina finantzatzen bada, Nafarroa Garaiko biztanle gehiengoarengana ez da kanpainarik helduko, are gutxiago zonalde diskriminatuan.

Pasa zen urtean, LABek zonalde ez euskalduneko D ereduko hainbat eskola eta ikastolaren kexa jaso zuen esanez beraien eremuan Nafarroako Gobernuaren kanpaina egon ezean, D eredua ez dela existitzen dirudiela. Sindikatuak honen berri Euskarabideari eman badio ere, PSNk, Geroa Baik eta Podemosek osatutako gobernuak erabaki politiko kontzientea hartu du euskarazko matrikulazioa eta zonalde ez euskaldunean D ereduko lerro berrien irekiera ez bultzatzeko. Kezkagarria eta deitoragarria da nola Geroa Baiko Ollo kontseilariak men egin dio PSNren euskararen kontrako hizkuntza politikari Euskarabidearen existitzeko zioa baliogabetuz.

Aldi berean, Kontseilariak ontzat jo du zonifikazio linguistikoan A ereduaren papera euskararen balorea transmititzeko. LABen ustez, euskara balore hutsa baino askoz gehiago da: Nafarroa Garaiko bi hizkuntzetako bat. Bere ustez, mezu argiak eman behar dira: A ereduak ez du bermatzen Nafarroako bi hizkuntzak menperatzea, horretarako D eredua da aukerarik eraginkorrena. LABek apustu egiten du hizkuntza ereduak gainditzeko eta euskarazko murgiltze eredu eleanitz integral bakarra ezartzeko. Biderik egokiena litzateke Nafarroako jendartearen kohesio eta elkarbizitza bultzatzeko, egun hainbat zonaldetan ereduen artean dauden segregazioak gaindituz.
Azkenik, LABek gonbit egin nahi die datorren urtean seme-alabak lehenengo aldiz matrikulatuko dituzten familiei euskaran murgiltzeko, Nafarroako bi hizkuntzez gain, atzerriko hizkuntza baten ezagutza ziurtatuko dien D ereduan izena emateko.

LAB Irakaskuntza

LAB denuncia que Euskarabidea y la consejera Ollo han acatado la política lingüística euskaráfoba del PSN

Irakaskuntza 2021/01/15

La consejera de Relaciones Ciudadanas e Institucionales, Ana Ollo, confirmó ayer en el Parlamento que este año Euskarabidea tampoco realizará una campaña a favor del modelo educativo en euskera durante la prematriculación. El Gobierno de Navarra ha tomado la decisión política de no llevar a cabo una campaña a favor del modelo D, hecho que se ha venido repitiendo desde los gobiernos de UPN.

El año pasado, tras ponerse en contacto con el director de Euskarabidea, Mikel Arregi, LAB denunció que el Gobierno de Navarra había tomado la decisión política de no desarrollar una campaña a favor del modelo educativo en euskera (modelo D). Después, maliciosamente se pretendió achacar a los técnicos y técnicas de euskera la responsabilidad de no realizar la campaña.

En diciembre el sindicato LAB hizo llegar una pregunta vía e-mail a Euskarabidea sobre las intenciones para este año, pero no ha recibido respuesta. Ayer la consejera Ollo confirmó que Euskarabidea no llevará a cabo ninguna campaña promoviendo la matriculación en euskara del nuevo alumnado. La consejera afirmó que este tipo de campañas son ineficaces y ha dejado su realización en mano de ayuntamientos y mancomunidades, pero se ha mostrado dispuesta a financiarlas. Solo habrá 20 administraciones locales que impulsarán dichas campañas.

En opinión de LAB, es vergonzoso que la consejera afirme que las campañas tradicionales no son efectivas y que, en lugar de diseñar campañas más específicas, permanentes y eficaces, decida no hacer nada. ¡Eso sí que es eficaz! Si Euskarabidea no hace una campaña a favor del único modelo educativo que euskalduniza, ¿para qué sirve Euskarabidea? ¿Su objetivo no es fomentar el euskera? LAB considera que no procede delegar esta responsabilidad en los ayuntamientos. Si solo se financian las campañas realizadas por 20 ayuntamientos, no llegará ninguna campaña a la mayoría de la población navarra, menos aún en la zona no vascófona.

El año pasado, LAB recibió la queja de varias escuelas e ikastolas del modelo D de la zona discriminada diciendo que, si no hay campaña del Gobierno de Navarra en su zona, parece que el modelo D no existe. A pesar de que el sindicato ha informado de ello a Euskarabidea, el gobierno formado por PSN, Geroa Bai y Podemos ha tomado la decisión política consciente de no impulsar la matriculación en euskera y la apertura de nuevas líneas del modelo D en la zona no vascófona. Es preocupante y deplorable cómo la consejera Ollo de Geroa Bai ha acatado la política lingüística contraria al euskera del PSN difuminando la razón de ser de Euskarabidea.

Al mismo tiempo, la consejera ha valorado el papel del modelo A en una situación de zonificación lingüística para transmitir el valor del euskera. LAB considera que el euskera es mucho más que un mero valor: es una de las dos lenguas propias de Navarra y parte de su identidad. En opinión de LAB, hay que lanzar mensajes claros: el modelo A no garantiza el dominio de las dos lenguas navarras, para ello el modelo D es la opción más efectiva. LAB apuesta por superar los modelos lingüísticos e implantar un único modelo de inmersión en euskera plurilingüe integral. Sería el mejor modo de impulsar la cohesión y la convivencia de la sociedad navarra, superando las segregaciones existentes actualmente entre modelos en varias zonas.

Por último, LAB quiere invitar a las familias que matricularán por primera vez a sus hijos e hijas para el próximo curso a sumergirse en el euskera, a apuntarse al modelo D que, además de las dos lenguas navarras, les garantiza el conocimiento de una lengua extranjera.

LAB Educación