Nafarroako Hezkuntza Departamentuak Itunpeko eta Ikastoletako langileen egoeraz kezkarik ez

Irakaskuntza 2020/05/08

 LAB, SEPNA eta UGTek Itunpeko eta Ikastoletako langileekiko (irakasleak eta ez irakasleak) Hezkuntza Departamentuaren axolagabekeria salatzen dute.

Datorren ekainaren 30ean Nafarroako Itunpeko eta Ikastolen akordioaren luzapena amaituko da. Gogoratu behar da Hezkuntza Departamentuak berak, 2019ko irailean, luzatutako akordioa dela. Hala eta guztiz ere, bertan dagoen  hainbat puntu oraindik bete gabe dago: 2012ko soldata murrizketen leheneratzea eta funtzionarioen soldata igoera bera onartu bazuen ere, 2020koa  oraindik ez du aplikatu, adibidez.

Gure kezka eta haserrea agertu nahi dugu akordioan eta Departamentuarekin izandako bileretan hartutako konpromisoak airean daudelako eta Nafarroako ikasleriaren ia %40z arduratzen den langileria, berriz ere, bigarren mailakotzat hartzen duelako.

Axolagabekeriaren beste erakusleak Itunpeko Akordioaren Jarraipen Batzordearen bilerarik deitu ez izana edota, are larriagoa dena, azken bi hilabete hauetan jasaten ari garen alarma egoera honetan eta Nafarroan hezkuntza osoari dagozkion erabakiak  hartzen ari denean, erabaki horiek langileen ordezkariekin ez partekatzea, administraziopeko lankideekin egiten duen moduan. Itunpeko Irakaskuntzako langileen ordezkariak garen heinean, ikasturte honen amaiera eta 2020/21 ikasturtearen hasierari buruz hartzea erabakiak hartu aurretik gure iritzia kontuan hartzea gustatuko litzaiguke.

Akordioaren sinatzaileok garen LAB, SEPNA eta UGTek egoeraren ezohikotasuna aintzat harturik ez dugu orain arte Departamentua presionatu. Baina denbora aurrera doa eta jada Hezkuntzako gai batzuk argitu direnean, bilera eskatu dugun arren, erantzuna oraindik are gehiago itxaron behar dugula izan da. Orduz geroztik astebete baino gehiago pasa da eta berririk ez, argi utziz Nafarroako Itunpeko eta Ikastoletako langileekiko Gimeno jaunak eta bere Departamentuak duen utzikeria eta axolagabekeria.

descargas de archivos.orig Dokumentua Word-en