twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

SZK EHS lortu dugu

Nafarroako Esku-hartze Sozialeko langileek eta LAB sindikatuak akordio historikoa lortu dute sektoreko lehenbiziko hitzarmen probintziala ezar dadin

EHS 2020/12/28

Joan den abenduaren 22an, ANEISek, Nafarroako Esku-hartze Sozialeko patronalak, eta LAB sindikatuko ordezkariek aurreakordioa lortu zuten sektoreko Nafarroako lehen hitzarmena ezartzeko; zalantzarik gabe langileen lan-baldintzak duinduko dituena. Hurrengo egunean berean, Nafarroako Gobernuak, ANEISek eta LAB eta UGT sindikatuek aurreakordio hori sinatu dute Iruñean. LAB sindikatuak oso positibotzat jo du 2016an hasitako borroka honen bidez lorturiko emaitza.

LABek, ezer baino lehen, Esku-hartze Sozialeko langileen borroka, gogoa, ahalduntzea eta determinazioa nabarmendu nahi ditu, ekimen eta mobilizazio ugariren bidez — sektoreko lehenbiziko lanuzteak eta greba barne— ez dutela amore eman Nafarroan sektoreko lehen hitzarmena lortzeko helburu historikoa lortu arte. Erakutsi digute merezi duela antolatzea, mobilizatzea, borrokatzea eta grebara joatea. Erakutsi digute aldarrikapenak kalera aterata soilik hartzen dutela lekua agenda politiko eta instituzionalean. Gainera, haren borroka klase-elkartasunaren erakusgarri argia izan da, izaera orokorra baitu, eta ez soilik sektoriala, zeren eta, bere lan-baldintzak babesteaz gain, pertsona guztientzako gizarte-zerbitzu duinak defendatzen baititu.

Esku-hartze Sozialean, adingabeei laguntzeko zentro eta zerbitzu publikoak daude, familia programena, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeenak, egoera ahulean eta gizartetik baztertuta dauden pertsonenak, migratzaileenak, langabezian dauden pertsonenak... Nafarroan, Esku-hartze Sozialeko zerbitzuetako 2.000 langile inguru daude, diru publikoaren bidez finantzatzen diren hainbat elkarte, fundazio eta enpresa pribaturen lan zentro anitzetan banatuta. Bada, langile horiek 10 urte baino gehiago daramatzate beren soldatak eguneratu gabe, berez prekarioak baitira. Urte hauetan KPIaren %12ko igoerak eta soldaten izozteak langile bakoitzari 15.000€ baino gehiago galtzea ekarri diote erosteko ahalmenean.

LAB sindikatuak, sektoreko ordezkaritza sindikalaren %70 izanik, Nafarroako hitzarmen bat lortzeko bideari ekin zion 2016. urtean. Hitzarmen horrek lan-harremanen esparru propioa sortuko zuen, Foru Komunitatearen errealitatearekin bat zetorrena, ordu arte sektorea arautzen zuen estatuko hitzarmenak jasotzen duena baino gehiago. Aitzitik, ez da bide erraza izan.

Ez da erraza izan hain sakabanatuta dauden eta hain lanpostu desberdinak dituzten langileak borroka berean aktibatzea eta batzea. Ez da erraza izan sektorea definitzea eta zehaztea. Ez da erraza izan patronalak patronal gisa dagozkion betebeharrak bere gain hartzea. Ez da erraza izan negoziazio-mahaia sortzea eta martxan jartzea. Ez da erraza izan Nafarroako Gobernuak lan baldintza benetan duinak finkatuko dituen hitzarmena gauzatzeko behar den finantzaketa jartzea. Ez da erraza izan, behin finantzaketa ziurtatuta, patronalak tokiz kanpo zeuden eskakizun batzuei uko egitea. Baina azkenean lortu da.

Elkarretaratzeak; manifestazioak; kalejirak; auto-karabanak; sinadura-bilketak; batzarrak; bilerak sindikatuekin, alderdi politikoekin, Gobernuarekin eta patronalarekin; iritzi-artikuluak, prentsa-oharrak eta informazio-buletinak; lanuzteak, greba... Lau urte hauetan dozenaka ekimen egin dituzte LABeko delegatuek eta afiliatuek, eta haiekin batera ehunka langilek, iritzi publikoa zentzu batean mugitzeko eta edozein erabaki hartu behar zuen edozein pertsona erabaki hori hartzera bideratzeko. Eta hori guztia langileendako, bereziki, baina, oinarrizko zerbitzu sozialez hizketan ari garen heinean, gizartearendako hain garrantzitsua den hitzarmen bat lortzeko. Ez gara nekatuko eta berriz erranen dugu langileek erakutsi duten bultzada, konpromisoa eta duintasuna funtsezkoak izan direla azkenean helburu egokira ailegatzeko.

Esku-hartze Sozialeko borrokak eta erdietsitako lorpenek bide eman beharko lukete Gizarte Zerbitzuen bertze hitzarmen sektorial batzuk lortzeko, hala nola adinekoen egoitzena.

Abenduaren 23an sinatutako aurreakordioaren eduki nagusiak:

Indarraldia: 4 urte 2021-2024
Ultraaktibitate mugagabea.
Borondatezko arbitrajea.
Eduki ekonomikoak, 2021eko uztailetik aurrera. Zailtasunak dituzten enpresentzako behin-behineko akordioa, 2022ko ekainera arte.
Lanaldia: 20 ordu gutxiago urtean, 2024an 1.620 ordura iritsi arte.
Oporrak: gero eta gehiago, 2024an 32 lanegun edo 44 egun natural izateraino.
Plusen aitortza: asteburuak eta jaiegunak, txandakako lana, gaueko lana, antzinatasuna, guardiak eta erantzukizuna.
• 2021eko oinarrizko soldatak:
◦ 1. taldea: 24.381,12 €
◦ 2. taldea: 22.896,00 €
◦ 3. taldea: 20.698,56 €
◦ 4. taldea: 18.912,00 €
%13ko soldata igoera hitzarmenaren indarraldian.
Bajak:
◦ Kontingentzia profesionala: % 100 lehen egunetik hasita
◦ Kontingentzia arruntak:% 100, 3. egunetik hasita. Banakako poltsa, urtean 6 egunekoa,% 100ean
Subrogazioa.

Trabajadores y trabajadoras de Intervención Social en Navarra y el sindicato LAB logran un acuerdo histórico para establecer el primer convenio provincial del sector

EHS 2020/12/28

El pasado día 22 de diciembre, ANEIS, la patronal de Intervención Social en Navarra, y los representantes del sindicato LAB lograron un preacuerdo para establecer el primer convenio navarro del sector, que sin duda alguna dignificará la condiciones de trabajo de trabajadores y trabajadoras. Al día siguiente, Gobierno de Navarra, ANEIS y los sindicatos LAB y UGT han firmado en Pamplona ese preacuerdo. El sindicato LAB valora muy positivamente el fruto conseguido a través de una lucha que comenzó en 2016.

LAB quiere destacar, antes que nada, la lucha, ganas, empoderamiento y determinación de trabajadores y trabajadoras de Intervención Social, que mediante infinidad de iniciativas y movilizaciones -que incluyeron los primeros paros y la primera huelga del sector- no han cejado hasta conseguir el objetivo histórico de lograr el primer convenio del sector en Navarra. Nos han demostrado que organizarse, movilizarse, luchar, e ir a la huelga merece la pena. Que sólo sacando las reivindicaciones a la calle éstas tienen su sitio en la agenda política e institucional. Además, su lucha es una clara muestra de solidaridad de clase, ya que tiene un carácter general y no simplemente sectorial, porque más allá de la defensa de su condiciones de trabajo, plantea la defensa de unos servicios sociales dignos para todas las personas.

En Intervención Social se atienden los distintos centros y servicios públicos de atención a menores, familia, mujeres víctimas de violencia machista, personas en situación de vulnerabilidad y exclusión social, personas migrantes, personas en situación de desempleo, etc. En Navarra hay alrededor de 2.000 trabajadoras de los servicios de Intervención Social, repartidas en muy diferentes centros de trabajo de muy diferentes asociaciones, fundaciones y empresas privadas que se financian a través de dinero público. Pues bien, esas trabajadoras llevaban más de 10 años sin ver actualizados sus sueldos, ya de por sí precarios. La subida del 12% del IPC durante estos años y la congelación salarial padecida, han hecho perder a cada trabajadora más de 15.000€ en poder adquisitivo.

El sindicato LAB, que ostenta el 70% de la representación sindical del sector, comenzó en 2016 el camino para conseguir un convenio navarro, que crease un marco propio de relaciones laborales, mucho más acorde a la realidad de la Comunidad Foral que el que recoge el convenio estatal por el que se regía. No ha sido un camino fácil.

No ha sido fácil activar y unir en una misma lucha a tantos trabajadores tan diseminados y de puestos de trabajo tan diversos. No ha sido fácil la definición y concreción del sector. No ha sido fácil que la patronal asumiese las obligaciones que como patronal le corresponde. No ha sido fácil la creación y puesta en marcha de la mesa de negociación. No ha sido fácil conseguir por parte del Gobierno de Navarra la financiaciación necesaria para la materialización de un convenio que asentase unas condiciones laborales realmente dignas. No ha sido fácil que, una vez asegurada la financiación, la patronal renunciase a unas exigencias que estaban totalmente fuera de lugar. Pero al final se ha conseguido.

Concentraciones; manifestaciones; kalejiras; caravanas de coches; recogidas de firmas; asambleas; reuniones con sindicatos, partidos políticos, Gobierno y patronal; artículos de opinión, notas de prensa y boletines informativos; paros; huelga… Durante estos cuatro años han sido decenas las iniciativas que han llevado a cabo las delegadas y afiliadas de LAB, y centenares de trabajadoras con ellas, para conseguir mover a la opinión pública y a todo aquel que tuviera que tomar una decisión en el sentido de materializar un convenio tan importante para los trabajadores en particular y, dado que estamos hablando de servicios sociales básicos, para la sociedad en general. No nos cansaremos de decir que el empuje, compromiso y dignidad que han desmostrado las plantillas ha sido clave para llegar, al fin, a buen puerto.

La lucha de Intervención Social y los logros obtenidos deberían marcar el camino para la consecución de otros convenios sectoriales de los Servicios Sociales, como por ejemplo el de las residencias de mayores.

 Principales contenidos del preacuerdo firmado el 23 de diciembre:

  • Vigencia: 4 años 2021-2024
  • Ultraactividad ilimitada.
  • Arbitraje voluntario.
  • Contenidos económicos a partir de julio de 2021. Acuerdo transitorio para empresas con dificultades hasta junio de 2022.
  • Jornada: reduccion de 20 horas anuales hasta llegar a las 1.620 horas en 2024.
  • Vacaciones: aumento progresivo hasta llegar a los 32 días laborables o 44 días naturales en 2024.
  • Reconocimiento de pluses por fines de semana y festivos, turnicidad, nocturnidad, antigüedad, guardias y responsabilidad.
  • Salarios base 2021
    ◦ Grupo 1: 24.381,12€
    ◦ Grupo 2: 22.896,00€
    ◦ Grupo 3: 20.698,56€
    ◦ Grupo 4: 18.912,00€
  • Subida salarial del 13% durante la vigencia del convenio.
    Bajas:
    ◦ Contingencias profesionales: 100% desde primer dia.
    ◦ Contingencias comunes: 100% desde 3er día. Bolsa individual de 6 días anuales al 100%.
  • Subrogacion.