twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK ehs 2020.10.27 txiki

Ostegunean kalera esku-hartze sozialeko hitzarmen duin baten alde

Esku-Hartze Soziala 2020/10/27

descargas de archivos.orig Iruñeko mobilizazioen kartela descargas de archivos.orig Tuterako mobilizazioen kartela descargas de archivos.orig Tafallako mobilizazioaren kartela descargas de archivos.orig Erabiltzaileei eskutitza Larunbateko manifestazio jendetsuaren ostean, datorren ostegunean kalera aterako gara, Nafarroako esku-hartze sozialaren sektoreak behar duen hitzarmenaren aldeko lanuzte partzialen lehen egunean.

Nafarroako Gobernuaren jarrera
Nafarroako Gobernuak dagoeneko jakinarazi digu 2021ean hitzarmena finantzatzeko aurrekontuaren zenbatekoa: 1,5 milioi euro baino ez. Datozen urteetarako, 5 milioi 2022an, 7,5 milioi 2023an eta 10 milioi 2024an. Egoera prekarioari erantzuteko hitzarmen duin bat izateko kalkulua 10 milioikoa bazen, Gobernuak 1,5 milioi baino ez ditu jarriko 2021ean. Hau eskandaluzkoa da. Nafarroako Gobernuak sektoreko prekarietatearen aldeko apustu irmoa egin du.

Argi utzi digute zer jarrera duten esku-hartze sozialaren funtsezko gizarte-zerbitzuetarako. Gu ez gara konformatzen, eta orain, inoiz baino gehiago, kalera atera behar dugu hitzarmena askoz diru gehiagorekin finantzatu behar dela eskatzeko.

Hartuko al dute konpromisorik Gobernuko Parlamentuko taldeek?
Gobernuak bere borondate eskasa erakutsi digu, eta orain pilota talde parlamentarioen teilatuan dago. Handituko al dituzte aurrekontuen partidak PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugu taldeek? Hitzez adierazitako borondatea konpromiso bihurtuko al dute? Diruz finantzatuko al dute hitzarmena?

Zer egingo du ANEISek?
Ostiralean, urriaren 30ean, beste negoziazio-bilera bat izango dugu. Berriz eskatuko al digu ANEISek "sakrifizio txiki" bat egiteko? Kenduko al ditu mahai gainetik justifikaziorik gabeko proposamenak? Onartuko al dute plantillen gehiengoaren borondatea? NAOn argitaratu ondoren, beren gain hartuko al dituzte hitzarmenaren borondatezko arbitrajea eta eraginkortasun orokorra? Noiz arduratuko dira langileez?

Erabiltzaileok: arreta hobea emateko egin dugu lanuztea
Lanuzte honen arrazoiak erabiltzaileei eta haien senideei azaltzeko gutun bat prestatu dugu. Manifestazioetan parte hartzera eta gure aldarrikapenak bere egitera animatzen ditugu.

Gutxieneko zerbitzuak: sektorearen prekarietatearen isla
Nafarroako Gobernuak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu adingabeen egoitzetan. Asteburuko edo jaiegunetako lanaldi batean adina langile egon beharko dira, betiere ostegun horretan lanean egon beharko liratekeen langileen kopurua gainditu gabe. Gutxieneko zerbitzutzat jotzen da babesarekin, elikadurarekin, higienearekin, segurtasunarekin eta gainerako oinarrizko beharrekin zerikusia duen oro, eta ez aisialdiarekin, tailerrekin eta denbora librearekin zerikusia dutenak. Beraz, asteburuetan edo jaiegunetan lan egingo ez luketen langile guztiek greba egin lezakete, eta gutxieneko zerbitzuetan zuzeneko arretako langileak baino ez lirateke sartuko. Halaber, % 100eko zerbitzu minimoak ezarri dira minbizia duten gaixoak Erriberatik Iruñera garraiatzeko, eta arlo horretan inork ezin izango du grebarik egin.

Gutxieneko zerbitzuetan ari den jendeak legez ezarritako atsedenerako tartea erabili ahal izango du grebarekin bat egiten duela erakusteko, hobekien iruditzen zaion moduan. Zuen argazkiak bidal diezazkiguzue.

Gogoratu ezin dutela greban dagoen pertsonarik ordezkatu, legez kanpokoa baita, eta bilerak ezin direla beste egun baterako aldatu.

Borrokan ari garen langileok asko dugu irabazteko
Datorren ostegunean aukera paregabea izango dugu gure lanaren duintasuna, lan baldintzen hobekuntza eta sektoreko hitzarmena sinatzea eskatzeko. Hiru orduko lanuzteak izanen dira goizean (10:00-13:00) eta arratsaldean (17:00-20:00).

Piketeak eta mobilizazioak izango dira. Pamplona-Iruñea: Informazio piketeak egingo ditugu ANEIS patronalaren egoitzetan goizeko 9: 00etatik aurrera. Manifestazioak 11:00etan Eskubide Sozialetako Departamentutik abiatuta (Gonzalez Tablas) eta arratsaldean 18:00etan San Frantzisko plazatik abiatuta. Tutera: 10:30ean aterako dira piketeak Gizarte Zerbitzuen Zentrotik (Gayarre 8) eta 18:30ean manifestazioa Etxerik Gabeko Pertsonen Zentrotik (Miguel Eza 5).

Gero eta gehiago dira grebarekin bat egiten duten pertsonak, gizartea, langileak eta ikasleak. Nabarmentzekoa da hezkuntza-arloko hezitzaile eskolan ere lanuzteak egingo direla hitzamenaren alde.

Animo! Guztion artean lortuko dugu esku-hartze sozialeko hitzarmen duin bat.

Edozein gorabehera jakinarazteko: 648 49 47 30

El jueves a la calle por un convenio digno de intervención social

Intervención Social 2020/10/27

descargas de archivos.orig Cartel movilizaciones Pamplona descargas de archivos.orig Cartel movilizaciones Tudela descargas de archivos.orig Cartel movilizaciones Tafalla descargas de archivos.orig Carta a las personas usuarias Tras la masiva manifestación del sábado, este próximo jueves saldremos a la calle en la primera jornada de paros parciales en pro de un convenio digno de intervención social en Navarra en la historia del sector.

Actitud de Gobierno de Navarra
Gobierno de Navarra ya nos ha informado del presupuesto que tiene previsto destinar para financiar el convenio en 2021: Solo 1,5 millones de euros. Para próximos años 5 millones en 2022, 7,5 millones en 2023 y 10 en 2024. Si la estimación para tener un convenio digno que de respuesta a la precaria situación eran 10 millones, Gobierno solo va a poner 1,5 en 2021. Esto es un escándalo. Gobierno de Navarra apuesta decididamente por la precariedad en el sector.

Nos están dejando clara cual es su apuesta para los servicios sociales esenciales de intervención social. Por nuestra parte, no nos conformamos y ahora mas que nunca debemos salir a la calle a reclamar que se debe financiar el convenio con mucho mas dinero.

¿Se van a mojar los Grupos Parlamentarios de Gobierno?
Gobierno ya nos ha mostrado su escasa voluntad, ahora la pelota esta en el tejado de los grupos parlamentarios de Gobierno. ¿Van a aumentar las partidas presupuestarias los Grupos Parlamentarios de PSN, Geroa Bai y Podemos-Ahal dugu? ¿Van a convertir su voluntad verbal en compromiso? ¿Van a financiar económicamente el Convenio?

¿Que va a hacer ANEIS?
El viernes 30 tenemos nueva reunión de negociación, ¿Vendrá ANEIS a pedirnos otra vez que hagamos un “pequeño sacrificio”? ¿Retirará de la mesa sus injustificadas propuestas? ¿Aceptarán la voluntad mayoritaria de las plantillas? ¿Asumirán el arbitraje voluntario y la eficacia general del convenio tras su publicación en el BON? ¿Cuando se van a hacer cargo de sus plantillas?

A las personas usuarias: Paramos para atenderos mejor
Hemos elaborado una carta para exponer los motivos de este paro a las personas usuarias así como a sus familiares. Les animamos a secundar las manifestaciones y hacer suya nuestras reivindicaciones.

Servicios mínimos: Reflejo de la precariedad del sector
Gobierno de Navarra ha establecido servicios mínimos en el ámbito residencial de menores. El personal que debe haber es el que debería haber una jornada de fin de semana o festivos, siempre que no implique más gente que la que habría ese jueves. Se considera servicio mínimo todo lo relacionado con la protección, alimentación, higiene, seguridad y demás necesidades básicas, no así otros como ocio, talleres y tiempo libre. Por tanto podría hacer huelga todo el personal que no trabajaría en fin de semana o festivos y el servicio mínimo se circunscribiría al personal de atención directa. También se han establecido servicios mínimos del 100% en el transporte de pacientes con cáncer de la Ribera a Pamplona, ahí nadie podrá hacer huelga.

La gente en servicios mínimos podrá usar su derecho al descanso legal establecido para mostrar, de la manera que mejor considere, su adhesión a la huelga. Podéis enviarnos vuestras fotos.

Recordar que no pueden sustituir personas en huelga, es ilegal, tampoco cambiar las reuniones de equipo a otro día.

Las plantillas en lucha tenemos mucho que ganar
Este próximo jueves tenemos una ocasión de oro para reclamar la dignidad de nuestro trabajo, la mejora de nuestras condiciones laborales y la firma de convenio sectorial. Hay convocados paros de 3 horas por la mañana (10:00-13:00) y por la tarde (17:00-20:00).

Habrá piketes y movilizaciones. Pamplona- Iruñea Haremos piketes informativos en las sedes de las empresas de la patronal ANEIS desde las 9:00 de la mañana. Manifestaciones a las 11:00 desde la Consejería de Derechos Sociales (Gonzalez tablas) y por la tarde a las 18:00 desde la Plaza de San Francisco. Tudela Saldrán piketes a las 10:30 desde el Centro de Servicios Sociales (Gayarre 8) y una manifestación a las 18:30 desde el centro de Personas Sin Hogar (Miguel Eza 5).

Cada vez son más las personas que nos están mostrando su adhesión a la huelga, sociedad, trabajadoras y también las estudiantes. Destacable que se vaya a realizar paros también en el ámbito educativo, en la escuela de educadoras, en favor de del convenio.

¡Mucho animo! Entre todas y todos conseguiremos un convenio digno de intervención social.

Para comunicar cualquier incidencia: 648 49 47 30