twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK ehs 2020.10.17 txiki

Plantillak eta gizartea batuta, esku-hartze sozialeko hitzarmen duin baten alde!

Esku-Hartze Soziala 2020/10/17

descargas de archivos.orig Mani U-24 
descargas de archivos.orig Lanuztea U-29


Azken asteetan ikusi dugu Gobernuaren eta ANEIS patronalaren arduragabekeriak arrisku bizian jarri duela Nafarroako esku-hartze sozialaren arloko lehen hitzarmena sinatzea. LAB sindikatuan ez gara horrekin konformatzen, eta sektorea eta gizartea antolatzen ari gara betiko inposatu nahi diguten burugabekeria eta prekarietate hori publikoki salatzeko. Betirako egiturazko prekarietate hori, patronalaren abokatuaren ustez, plantillek beren gain hartu behar duten "sakrifizio txiki" bat baino ez da; denbora honetan guztian deus ere galdu ez bagenu bezala.

Gure jarrera argia da: ez gara negoziazio-mahaitik altxatuko, baina hor lortzen ditugun aurrerapauso guztiak, ezinbestean, lortzen dugun presio mediatiko, sozial, politiko eta laboralaren araberakoak izanen dira. Sektore hau behingoz duintzen hasi nahi badugu, lan baldintzak hobetzeko behar den giroa sortu behar dugu. Beharrezkoa da Gobernuak hitzarmena finantzatzea eta patronalak bere proposamen onartezina mahaitik kentzea. Eta oso garbi izan behar dugu, Gobernuak hitzarmena finantzatzeko, sindikatuen eta patronalaren arteko akordioa behar dela; hitzarmenik gabe ez da finantziaziorik egongo, eta, zentzu horretan, pilota ANEIS patronalaren teilatuan dago.

Hitzarmen duina nahi eta behar dugu, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian lortu dutenaren antzekoa. Gure ustez, badaude behar bezala balidatutako eta gauzatzeko moduko esperientziak. ANEIS: esperimentuak egin nahi izanez gero, ez gu erabili horretarako! Ez dugu onartuko plantillen lan baldintzekin esperimenturik egitea, bete-betean eragiten diotelako esku-hartze sozialeko funtsezko gizarte-zerbitzuen kalitateari. Badakigu ezin garela 0tik 100era pasa zuzen-zuzenean, baina ez diegu txeke zuririk edo barra librerik emanen, eta Patronalak inposatu nahi dizkigun esperimentuak ere ez ditugu onartuko.

Oinarrizko zerbitzu publikoak gizarte osoarenak dira, gure zergekin ordaintzen ditugu. Horregatik, plantillek eta gizarteak helburu komun batekin bat eginda jardun behar dugu prekarietaterik gabeko esku-hartze sozialeko gizarte-zerbitzuen alde.

Hori helburu, hainbat ekimen jarri ditugu abian:

  • Iritzi-gutunak bidaltzea komunikabideetara.
  • Sinadura-bilketa: http://chng.it/YLGNRKfLnc
  • Pankartak egin eta jartzeko tailerra: astearte eta ostegun guztietan, 9:30ean, Arrotxapeko LABen egoitzen (Arga ibaia kalea 12-14, behea).
  • Urriak 24, larunbata: 12:00etan, manifestazioa, autobus geltoki zaharretik abiatuta.
  • Urriak 27, asteartea> Lan saioa Parlamentuan, sektorearen lan baldintzak duintzeari begira talde politikoek duten erantzukizun politikoa eskatzeko.
  •  Urriak 29, osteguna> Mobilizazio eguna  
    3 orduko lanuzte partzialak:
    ▪ 10:00-13:00
    ▪ 17:00-20:00
    Mobilizazioak:
    ▪ 11:00, Eskubide Sozialetako Departamentutik (González Tablas kalea 7).
    ▪ 18:00 San Frantzisko plazatik.
    ▪ Tutera: Erriberako hiriburuan ere mobilizazioak izanen dira. Informazioa bidaliko dizuegu.
  • Erabiltzaileei eta ahaideei gutuna bidaltzea, urriaren 29ko lanuzteen berri emateko: prekarietate-egoera honetan planto egitera eraman gaituzten arrazoiak azalduko dizkiegu, eta mobilizazioetan parte hartzera animatuko ditugu.

Animatu eta parte hartu. Asko dugu irabazteko.

Kartelak:
Nuevo Futuro 
Xilema 
Ilundain 
Pauma 
Kamira 
Sin Fronteras 
Gobierno de Navarra

Plantillas y sociedad unidas por un convenio de intervención social digno

Intervención Social 2020/10/17

descargas de archivos.orig Mani 24-O 
descargas de archivos.orig Paros 29-O

En las últimas semanas observamos cómo la irresponsabilidad de Gobierno y patronal ANEIS han puesto en serio peligro la firma del primer convenio de intervención social de Navarra. En el sindicato LAB no nos conformamos con esto, y estamos organizando el sector y la sociedad para denunciar públicamente este despropósito y esta precariedad que nos quieren imponer para siempre. Precariedad estructural perpetua que para el abogado de la patronal no es más que un “pequeño sacrificio" que deben asumir las plantillas, como si no hubiéramos perdido ya demasiado en todo este tiempo.

Nuestra postura es clara: no vamos a levantarnos de la mesa de negociación, pero los avances que consigamos en la misma van a venir irremediablemente acompañados de la presión mediática, social, política y laboral que seamos capaces de articular. Tenemos que generar el ambiente necesario para mejorar las condiciones laborales. Si queremos empezar a dignificar este sector de una vez por todas, es necesario que el Gobierno financie el convenio y que la patronal retire de la mesa su inaceptable propuesta. Debe quedarnos muy claro que para lograr que el Gobierno financie el convenio es necesario un acuerdo entre sindicatos y Patronal; sin convenio no habrá financiación posible y en ese sentido, la pelota está en el tejado de la patronal ANEIS.

Queremos y necesitamos un convenio digno, al estilo de los provinciales de Araba, Gipuzkoa y Bizkaia. Entendemos que ya existen experiencias suficientemente validadas y realizables. ANEIS: ¡experimentos, con gaseosa! No vamos a permitir experimentos con las condiciones laborales de unas plantillas que tan directamente afectan a la calidad de los servicios sociales esenciales de intervención social. Sabemos que no podemos pasar de 0 a 100, pero no podemos aceptar cheques en blanco, barras libres, ni experimentos como los que nos quiere imponer la patronal.

Los servicios públicos esenciales son de toda la sociedad, los pagamos con nuestros impuestos. Plantillas y sociedad debemos actuar unidas por un objetivo común: por unos servicios sociales de intervención social sin precariedad.

Para ello, hemos puesto varias iniciativas en marcha:

  • Cartas de opinión a los medios de comunicación.
  • Recogida de firmas: http://chng.it/YLGNRKfLnc
  • Taller de elaboración y colocación de pancartas: todos los martes y jueves, a las 9:30 en la sede de LAB de la Rotxapea (calle Río Arga 12-14 bajo).
  • Sábado 24 de octubre: a las 12:00 manifestación desde la estación de autobuses vieja.
  • Martes 27: Sesión de trabajo en el Parlamento para exigir la asunción de responsabilidades políticas para la dignificación de las condiciones laborales de sector.
  •  Jueves 29: Jornada de movilización.  
    paros legales parciales de 3 horas:
    ▪ 10:00-13:00
    ▪ 17:00-20:00
    movilizaciones:
    ▪ a las 11:00 desde la Consejería de Derechos Sociales (calle González Tablas 7).
    ▪ a las 18:00 desde la Plaza de San Francisco. 
    ▪ Tudela: En la capital ribera también realizaremos movilizaciones ese día, os informaremos.
  • Carta a las personas usuarias y sus familiares para los paros del 29: en la misma les explicaremos los motivos que nos obligan a plantarnos ante esta situación de precariedad y les animaremos a participar en las movilizaciones.

Anímate y participa. Tenemos mucho que ganar.

Carteles:
Nuevo Futuro 
Xilema 
Ilundain 
Pauma 
Kamira 
Sin Fronteras 
Gobierno de Navarra