twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

SZK zaintza 10.7.2020 txiki.orig

Esku-hartze Soziala borrokan!

Esku-Hartze Soziala 2020/09/30

Errekonozimendu faltaz baino gehiago, laneko duintasunaz hitz egin liteke. Nafarroan bizitzen ari garen egoerak eta gertaerak larriak dira, ia surrealistak. Horregatik, esku-hartze sozialaren sektorea borrokan ari da. Lan-baldintza duinak aldarrikatzen ditu.

Izen deigarria eta oldarkorra da, baina, errealitatean, Nafarroako jende gehienak ez daki nor diren, ez zertan aritzen den kolektiboa, ezta zergatik ari diren borrokan ere.
Esku-hartze soziala osatzen duten profesionalek askotariko kolektiboekin lan egiten dute, hala nola babes-beharrean dauden adingabeekin, genero-biolentzia kasuekin, muturreko bazterketakoekin, migranteekin, familia desegituratuekin, etab.

Zer lan egiten duten irakurtzen dugunean, lehenengo pentsamendua honelatsukoa izaten da: “Bai lan gogorra!” “Bokazioa behar da, gero, lan hori egiteko!”. Bistakoa da bokaziozkoak izan behar dutela, izan ere, haien ardurak eta konpromisoak ez baitira aintzat hartzen sektoreko lan-baldintzetan.

Baina, errekonozimendu faltaz baino gehiago, laneko duintasunaz hitz egin liteke. Nafarroan bizitzen ari garen egoerak eta gertaerak larriak dira, ia surrealistak. Esku-hartze sozialaren sektoreko enpresa batzuk gaueko orduen osagarria ordaindu beharrean, bi ordu deskontatzen dituzte lan-txandatik, uste baitute txandan atseden hartu ahal izan dutela langileek; badira langileak, egoera konplexu askoak atendituagatik, lanbide arteko gutxieneko soldata baino gutxi gehiago kobratzen dutenak; badira Nafarroan enpresak asteburuetan edo Eguberrietan lan egiteatik osagarririk ordaintzen ez dutenak; badira langileak 14 orduz arreta zuzena eman eta, ordainetan, inolako aitortzarik jasotzen ez dutenak. Deskribatu ditugun baldintza horien guztien ondorioa langileak eta baliabideak prekarizatzea da.

Esku-hartze sozialak txandakatze izugarri handia du profesionalen artean, eta, ondorioz, zerbitzua jasotzen dutenak babesgabe sentitzen dira sarritan. Horren adibide dira abandonu-dueloak dituzten adingabeak, beren erreferente berriak izan behar omen ziren langileak etengabe txandakatzen ikusten baitituzte. Langileek, berriz, ezin dutenez lan-baldintza duinik lortu, beren lanbideari, formazioari eta bokazioari uko egin behar izaten diete, kualifikazio baxuagoko baina hobeki ordaindutako beste lan batzuetan aritzeko.

Enpresa horiek beren higiezinak eta azpiegiturak handitzen ari dira diru publikoarekin, hazten ari dira eta sektorean finkatzen; bien bitartean, langileak, enpresa orok duen ondasunik baliotsuena diren arren, egoera prekarioan jarraitzen dute urteetan.

Azaldu dugun guztia Nafarroako Gobernuaren onespenarekin ari da gertatzen; izan ere, Gobernuak jakin badaki funtsezkotzat jo dituen zerbitzu azpikontratatuek lan-baldintza prekarioetan dituztela langileak. Gobernua jakitun da langileen lan-baldintzek zenbaiterainoko eragina duten zerbitzuetan eta behartsuenei ematen zaien arretan. Bada garaia Nafarroako Gobernuak esku hartzeko eta erantzukizuna bere gain hartzeko.

Horregatik guztiagatik, esku-hartze sozialaren sektorea borrokan ari da. Lan-baldintza duinak aldarrikatzen ditu.

¡Intervención Social en lucha!

Intervención Social 2020/09/30

Más que de falta de reconocimiento se podría hablar de dignidad laboral. Las situaciones que se suceden en Navarra son tan graves que rozan lo surrealista. Por eso el sector de la Intervención Social está en lucha. Y lo que reclama son unas condiciones laborales dignas.

Es un nombre llamativo y combativo, pero la realidad es que la mayor parte de la sociedad Navarra no sabe ni quiénes son, ni a qué se dedica este colectivo, ni por qué están en lucha.

La Intervención social es el conjunto de profesionales que trabaja con colectivos tan diversos como los menores en desprotección, los casos de violencia de género, la alta exclusión, la población migrante, las familias desestructuradas, etc.
Leemos a qué se dedican y enseguida nos viene a la cabeza “qué trabajos más duros“, “eso es vocacional”. Y está claro que tienen que ser vocacionales, ya que su dedicación e implicación no se ve reconocida en las condiciones laborales de este sector.

Aunque más que falta de reconocimiento se podría hablar de dignidad laboral. Las situaciones que se suceden en Navarra son tan graves que rozan lo surrealista. Estamos hablando que algunas empresas de este sector, en vez de pagar un plus de nocturnidad, descuentan dos horas de ese trabajo porque entienden que durante el turno has podido descansar; que estas trabajadoras que atienden unas situaciones tan complejas, muchas veces cobran poco más del salario mínimo interprofesional; que en Navarra existen empresas donde no se pagan pluses por trabajar en fin de semana o en Navidades; o que las trabajadoras tienen turnos de 14 horas de atención directa sin ningún tipo de reconocimiento por ello. Todas estas condiciones tienen su consecuencia a modo de precarización de las profesionales y los recursos.

La intervención social sufre una alta rotación entre los profesionales, con el desamparo que esto conlleva para las personas usuarias de dichos recursos. Ejemplo de ello son los menores con duelos de abandono, que incesantemente ven rotar a trabajadores que se supone debían ser sus nuevos referentes. Los profesionales, por su parte, al no poder aspirar a unas condiciones dignas, se ven obligados a renunciar a su profesión, su formación, y su vocación para trabajar en otros sectores menos cualificados pero mejor pagados.

Estas empresas van incrementando sus inmuebles e infraestructuras con dinero público, van creciendo y asentándose en el sector, mientras que su mayor bien, las trabajadoras, siguen estancadas durante años en estas condiciones de precariedad.

Y todo esto se está produciendo con el consentimiento del Gobierno de Navarra, que ve cómo sus recursos subcontratados -que no duda en calificarlos como esenciales-, tienen a unas trabajadoras en estas condiciones de precariedad. Un Gobierno de Navarra que es plenamente consciente de cómo afecta esto a la calidad de sus recursos y a la atención a los más desfavorecidos. Es hora de que el Gobierno de Navarra tome cartas en el asunto y asuma su responsabilidad.

Es por todo esto que el sector de la Intervención Social está en lucha. Y lo que reclama son unas condiciones laborales dignas.