twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

SZK 10 porciento

Adinekoen egoitzetako erabiltzaileen % 10 hil da Covid-19aren krisialdian

Soziokomunitarioa 2020/05/06

Nafarroako Gobernuaren web orriaren gardentasun-atariak ematen dituen datuek ez dute zalantzarako tarterik uzten: Covid-19ak eragindako osasun-krisia hasi zenetik, agur esan behar izan diegu Nafarroako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen % 10i. Hala ere, erakunde publikoak saiatuko dira pandemia horren arrisku-pertzepzioa arintzen.

Covid-19aren krisiaren aurretik eta krisialdi garaian izan den kudeaketa dela kausa, erakunde eskudunek, halabeharrez, baliabideak lehenetsi behar izan dituzte. Baliabide horiek urriak izan dira ospitale-eremuan, eta berandu iritsi dira, eta, horregatik, bigarren mailan utzi dira biztanlerik ahulenak: adinekoen egoitzetakoak, desgaitasun-zentroetako erabiltzaileak eta horiek guztiak zaintzen dituzten langileak. Horrelako zentro gehienak enpresa pribatuek kudeatzen dituzte, eta urte askoan erabili duten kudeatze moduarekin jarraitzen dute, eskuineko gobernuen jarrera pribatizatzaileak lagunduta. Kudeatzeko modu horrek hilkortasun-tasa zinez kezkagarriak ekarri ditu (Nafarroako Gobernuaren web-orriaren gardentasun-atarian jasotakoak, 2020ko martxoaren 8tik maiatzaren 1era bitarteko aldiari dagozkionak), eta askoz ere arazo sakonagoak ezkutatzen dituzte:

• Nafarroan, gaur egun, egoitza izaera duten 71 zentro daude adinekoentzat. Horietatik bi besterik ez dira publikoak - Nafar Gobernuko (Santo Domingo eta El Vergel), baina horietan ez da Covid-19ak eragindako heriotzarik izan.

• Adinekoentzako zentro horiek 5.835 egoiliar hartzen dituzte guztira.

• Zentro horietan 582 pertsona hil dira goian aipatutako aldi horretan. Hildako horietatik 231k positibo eman zuten Covid-19 proban. Beste 172 pertsonak Covid 19arekin bateragarriak ziren sintomak zituzten hil aurretik. Azkenik, 179 pertsona hil dira zehaztu gabeko beste arrazoi batzuengatik (ez da kontuan hartzen horiek Covid-19arekin bateragarriak ziren sintomak izan ote zituzten aztertutako aldia baino lehen).

• Nafarroako gizarte zerbitzuetako egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean, guztira 323 positibo erregistratu dira, Covid-19a egiaztatuta alegia. Horietatik 231 hil dira, hau da, % 71.

• Gainera, Covid-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten 618 egoiliar zenbatu dira guztira, eta zentro horietako 700 langile baino gehiago artatu dira birusarekin kontaktua izateagatik.

Datu eguneratuak argitaratu eta herritarrei erakusten dizkiguten bakoitzean, egindako kontentzio handiaz hitz egiten digute, aldekotzat jotzen dituzten datuak azalduz eta interesatzen ez zaizkienak ezkutatuz. Ospitaleko heriotza-tasen arabera, 466 pertsona hil dira, eta horietatik 145 etxean hil dira. Horiei guztiei gehitu beharko litzaizkieke adinekoen egoitzetako kopurua eta interes argi batengatik zenbatu ere egin ez diren datu guztiak.

Datuak modu horretan publiko egiteak –hau da, behetik jota– gizarteak arriskuaz duen pertzepzioa txikiagotzea dakar. Bestela esanda, helburua da "hau gripea besterik ez da" ildoari jarraitzea eta herritarrak infantilizatzea. Egoera horren aurrean, arreta jarri behar dugu honako hiru ondorio argi hauetan:

1) Zenbaki horien atzean egia jasotzen ari ez diren pertsonak, familiak eta zaintzaileak ezkutatzen dira.

2) Horrela, herritarrak ez dira ohartzen guztiok oraindik dugun arrisku larriaz.

3) Beste behin ere, ekonomiak "funtzionatzeko" presioa egiten duen merkatuaren interesak azaleratzen dira, langileen eta haien seme-alaben osasuna arriskuan jarriz, izan ere, haurrak ikasgeletara segurtasunik gabe itzultzea azkartu nahi baitute.

Koronabirusak badu babesik

Ikusi nahi duenarentzat begibistan dauden ondorio horiek gorabehera, arriskuaren pertzepzioa minimizatzean oinarritutako jarrera horrek hainbat estamenturen estaldura du:

• Eskuineko alderdi politikoak, hainbat hamarkadatan boterean egon direnak, hala foru erakundeetan nola estatuan, gizarte-ongizatea (zaharren egoitzak...) eta osasun publikoa etengabe pribatizatu baitituzte.

• Justizia arloa; izan ere, nahiz eta gaur egungo egoera oso larria izan, ez du batere zalantzarik izan LABek aurkeztutako eskaera bat ezesteko, langile sozio-sanitario eta sanitario guztiei PCR probak egitea eskatzen zuena. Horretarako zera argudiatu dute: "batetik, langile guztiei PCR testak egitea justifikatzen duen arrisku larri eta berehalakorik ez dagoela; eta bestetik, ez dagoela egiaztatua test azkarrak fidagarriak direnik ondorioztatzeko ez direla bete segurtasun-arauak".

• Erabat arduragabea den deseskalatze-politika bat, txertorik eta antirretrobiralik gabe, birusa ugaldu daitekeen ingurune arriskutsu batean jartzen gaituena.

Aprobetxatu beharko genukeen aukera

LABen argi daukagu krisi hau beste gizarte bat marrazteko aukera gisa ulertu behar dela, nahi dugun gizartea, hain zuzen. Gizarte horrek oinarri hauek izan beharko lituzke, besteak beste:

• Nafarroako Egoitza Publikoen Sarea sortzea.
• Herritarrentzako lehen mailako arreta integralean oinarritutako osasun-sistema.
• Krisi honek eragin duenaren benetako erradiografia egitea: hildako pertsonen kopurua, eraginpean dauden profesionalak eta horrek guztiak ekarriko duen arazo soziosanitario handia.

Oso garbi daukagu ohar honetan salatzen dugun erantzukizun sozial faltaren aurrean, guztiz azaleko argudioekin erantzungo dutela gure arduradunek, edo, justiziaren laguntzari esker, erantzuteko beharrik ere ez dutela izango. Beraz, beldur gara gure adinekoek, haien familiek eta arlo soziosanitarioko langile guztiek arriskupean jarraituko duten, aurrefabrikatutako gomendioak eta hortik etorriko diren etekinak direla medio, botere ekonomikoek hala aginduta.

Hala ere, LABek berriro berresten du zerbitzu sozio-sanitario guztiak publiko egitearen alde gaudela, eta pertsona ahulenekin eta haien familiekin negozioa egiten jarraitzearen aurka borrokatzen jarraituko dugula.

Fallece el 10% de las personas usuarias de las residencias de mayores durante la crisis de la Covid-19

Soziokomunitarioa 2020/05/06

Los datos que aporta el portal de transparencia de la página web del Gobierno de Navarra no dejan lugar a dudas: desde el inicio de la crisis sanitaria producida por el Covid-19, hemos tenido que decir adiós al 10% de las personas usuarias de las residencias de mayores en Navarra. Y aún así, desde las instituciones públicas se nos intentá minimizar la percepción de riesgo de esta pandemia.

La gestión que se ha realizado antes y durante la crisis de la Covid-19, ha obligado a las instituciones competentes a priorizar los recursos existentes. Éstos han resultado escasos y tardíos en el ámbito hospitalario, y debido a ello se ha dejado en un segundo plano a la parte de la población más vulnerable: las personas usuarias de las residencias de mayores y los centros de discapacidad, y las plantillas que cuidan de éstas. Estos centros, gestionados en su gran mayoría por empresas privadas, han continuado con la forma de gestión reproducida durante años y favorecida por el talante privatizador de los gobiernos de derechas. Este modo de gestionar ha dado paso a unas cifras de mortalidad realmente alarmantes (recogidas en el portal de transparencia de la página web del Gobierno de Navarra y que corresponden al periodo comprendido entre el 8 de marzo y el 1 de mayo de este 2020) y que ocultan una problemática mucho más profunda:

• En Navarra existen actualmente 71 centros de servicios sociales de carácter residencial de mayores. Sólo dos de ellas son de carácter público - Gobierno de Navarra (Santo Domingo y El Vergel), pero en éstos no ha habido que lamentar decesos originados por la Covid-19.

• Estos centros de mayores acogen en total a 5.835 residentes.

• En estos centros se han registrado un total de 582 fallecimientos en este periodo. De esas personas, un total de 231 habían dado positivo en Covid-19. Otras 172 personas también presentaban síntomas compatibles con la Covid-19 antes de su fallecimiento. Finalmente, han sido 179 las personas que han perecido por otras causas sin especificar (tampoco se contempla si éstas tuvieron síntomas compatbles con la Covid-19 antes del periodo a estudio).

• Entre las personas usuarias de los centros de servicios sociales de carácter residencial de Navarra se han registrado un total de 323 positivos confirmados por Covid-19. De esas personas han fallecido 231, es decir, el 71%.

• Además, se han computado un total de 618 personas residentes con síntomas compatibles con Covid-19, y más de 700 miembros de las plantillas de estos centros han sido intervenidos por contacto con el virus.

Cada vez que publican los datos más recientes y nos los muestran a la ciudadanía, nos hablan de la gran contención realizada, exponiendo aquellos datos que consideran positivos y escondiendo los que no interesan. Las cifras de mortalidad hospitalaria hablan de 466 fallecimientos, de los cuales 145 se han producido en domicilios. A ellos habría que sumar las cifras de las residencias de ancianos y todos aquellos datos que ni siquiera han sido computados por un claro interés.

Hacer públicos los datos de esta manera, a la baja, supone minimizar la percepción del riesgo por parte de la sociedad. Se trata, en otras palabras, de seguir en la línea de "esto es una gripe” y de infantilizar a la ciudadanía. Sin embargo, ante este proceder debemos fijar nuestra atención en tres conclusiones muy claras:

1) Trás esos números se esconden personas, familias y personal cuidador a los que no se les está contando la verdad.

2) De esta forma, tampoco se está haciendo partícipe a la ciudadanía navarra del grave riesgo al que aún todas y todos estamos expuestos.

3) Una vez más salen a la luz los intereses del mercado que presiona para que la economía “funcione”, poniendo en riesgo la salud de las y los trabajadores y la de sus hijas e hijos al querer acelerar imprudentemente el regreso a las aulas.

El coronavirus cuenta con cobertura

A pesar de estas conclusiones que quedan a la vista de cualquier persona que quiera verlo, esta actitud basada en minimizar la percepción del riesgo se encuentra con la cobertura que le dan varios estamentos:

• Los partidos de la derecha, tanto del ámbito foral como del estatal, que durante décadas en el poder no han cesado de privatizar el bienestar social (residencias de ancianos...) y la sanidad pública.

• La justicia, que a pesar de encontrarnos ante una situación tan grave como la actual, no ha dudado en desestimar una solicitud presentada por LAB para hacer pruebas PCR a todo el personal socio-sanitario y sanitario. Para ello han alegado que "no se acredita que haya un riesgo grave e inminente para la salud del personal como para practicar los test PCR a toda la plantilla, y no está acreditado que los test rápidos sean fiables para establecer un incumplimiento de las normas de seguridad".

• Una política de desescalada totalmente irresponsable, que en un entorno sin vacunas ni antirretrovirales efectivos va a volver a exponernos a un posible repunte del virus.

Una oportunidad a aprovechar

En LAB tenemos claro que esta crisis hay que entenderla como una oportunidad para dibujar una sociedad diferente a la anterior, la sociedad que queremos. Ésta debería contemplar, entre otras, las siguientes condiciones:

• La creación de una Red de Residencias Públicas de Navarra.
• Un sistema sanitario basado en la Atención Primaria Integral a la ciudadanía.
• La realización de una radiografía real de lo que ha supuesto esta crisis: el número de personas fallecidas, los profesionales expuestos y la gran problemática socio-sanitaria que de todo esto va a derivar.

Somos muy conscientes de que la falta de responsabilidad social de la que nos hacemos eco en esta nota, o bien será contestada con argumentos totalmente superficiales por parte de nuestros responsables, o bien ni siquiera tendrán la necesidad de contestar gracias al apoyo de la justicia. Así pues, mucho nos tememos que las recomendaciones prefabricadas y las prevendas correspondientes seguirán poniendo a nuestros mayores, a sus familias y a toda la plantilla del ámbito socio-sanitario ante el riesgo que los poderes económicos dicten.

Sin embargo, desde LAB volvemos a reafirmarnos en nuestra postura en favor de la publificación de todos los servicios socio-sanitarios y seguiremos luchando en contra de que se siga haciendo negocio con las personas más vulnerables y con sus familias.