twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK 2020.4.21 elizondo txiki

Salatu izan genuen moduan, Elizondoko IDEAk ez ditu hartu beharreko neurriak hartu

Soziokomunitario 2020/04/21

76 erabiltzailek eta 16 langilek positibo eman izanak garbi uzten du, salatu izan genuen moduan, IDEAk ez dituela hartu beharreko neurriak hartu eta beraien funtzionamendua arras urrun dagoela saldu nahi duten jokabide eredugarri horretatik.

Duela aste batzuk, IDEAk gestionatzen duen Elizondoko Fco. Joaquin Iriarte zahar etxean ematen ari zen funtzionamendua arras eskasa izaten ari zela salatu genuen. Enpresak beraien gestioa eredugarra zela erantzun zuen, langileok gezurtitzat hartuz, baina berriki ezagutu ditugun emaitzek, tamalez, arrazoia eman digute.

Bizitzen ari garen egoera arras gogorra da, ez bakarrik daramagun zama fisiko eta psikologikoaren ondorioz (lan ordu gehiago, heriotzak, presioak...), baizik eta egoera honen aitzinean enpresak segitzen duelako handikeriaz jokatzen, eta erabiltzaileen eta gure ongizatea bortz axola zaielako.

Horren adibide garbia dugu IDEAko zuzendaria den Rafael Sanchez-Ostizek hiru aldiz uko egin izana Baztango Udalak, kontratazio gehiago egiteko eta modu horretan zerbitzua indartzeko, eskainitako dirulaguntzari. Hori gutxi izaki, ikusi behar izan dugu nola beren burua txalotzen duten Covid-19a detektatzeko probak egiten dituen Nafarroako lehendabiziko zahar etxea direla erranez, nahiz eta 148 erabiltzaileetatik 76k eta 85 langileetatik 16k positibo eman duten. Emaitza horiek izanda, gainera, ez zuten inongo neurririk hartu. Horrek guztia haserrea eta amorrua eragiten digu.

Txalotu behar den gauza bakarra bertako langileen jarrera da, egoera horretan beren lan ordu eta egunak beharren arabera egokitzeko prest daudelako momentu oro, EPI berberak behar baino gehiagotan erabiliz, babes material gehiena zahar etxeko zuzendaritzak giltzapean gordeta duelako eta, gerra garaian bezala, arrrazionatzea erabaki duelako, inongo logikarik gabe, lan osasunaren ikuspegitik.

Modu berean, eskertzekoa da alkatetza erakusten ari den jarrera. Patronatuaren utzikeriaren gainetik, oraindik ez baitakigu non dauden ere, alkatetzak arras jarrera aktibo eta eraikitzailea izan du, kontratazioak egiteko aipatutako laguntzaren bitartez, organismo desberdinekin kudeaketak eginez eta aipatutako probetan negatibo eman zutenak Lekarozeko aterpean isolatu ahal izatea lortuz.

Garbi utzi nahi dugu azkeneko neurri hau berari esker lortu izan dela, etorkizunean bertze inork bere burua txalotu ez dezan neurri hori bere eginez. Gainera, erabaki hori hartu behar zutenek deus erabakitzen ez zutenez, presaka hartu behar izan zen erabakia, eta horrek langileon lan zama eta estresa areagotzea ekarri zuen.

Neurriak berandu, presaka, zehaztu gabe eta langileon gain utzita hartzea ez da deus berria azken aste hauetan. Aterpearen kasuan, egun batetik bertzera egindako aldaketa izanda, harat bidalitako erabiltzaileak modu egokian egoteko eta beraien osasuna bermatzeko beharrezko baliabideak falta ziren. Noiz arte inprobisazioa izanen da osasun krisi honen gestioaren oinarria?

Gure sektorean ere gertatzen ari da lehentasun ekonomikoak osasunaren gainetik paratzea, eta jarrera horrekin bizitza aunitz paratzen dituzte jokoan. Denborak erranen du IDEAren handikeriak zenbat bizitza balio dituen, eta, horren aitzinean, norberak jakinen du zein eta zergatik txalotzen duen. Gu, gure zaharren, lankideen eta osasunaren alde egonen gara. Bertze batzuek ez dute hori erraten ahal.

Tal y como denunciamos, IDEA Elizondo no ha tomado las medidas preventivas necesarias

Soziokomunitario 2020/04/21

El que 76 residentes y 16 trabajadoras hayan dado positivo deja claro que, tal y como denunciamos, IDEA no ha tomado las medidas necesarias y que su funcionamiento está muy lejos del ejemplar del que hablan.

Hace unas semanas, denunciamos que el funcionamiento del centro Fco. Joaquín Iriarte de Elizondo, gestionado por la empresa IDEA, estaba siendo muy mala. La empresa respondió refiriéndose a su gestión como ejemplar, dejándonos a las trabajadoras como mentirosas. Pero los resultados que hemos conocido hace unos días, por desgracia, nos han dado la razón.

La situación que estamos viviendo es muy dura, no solo como consecuencia de la carga tanto física como psicológica (más horas de trabajo, fallecimientos, presiones...), sino también porque ante esta situación IDEA continúa manteniendo una actitud totalmente prepotente, y queda claro que el bienestar de las personas residentes y las trabajadoras no les importa en absoluto.

Ejemplo claro de esto es que el director de IDEA, Rafael Sánchez-Ostiz, haya rechazado hasta en tres ocasiones la ayuda económica que ofrecía el Ayuntamiento de Baztan para realizar más contrataciones y reforzar el servicio. Y eso para después tener que ver cómo se echan flores a sí mismos diciendo que son la primera residencia de Navarra en realizar las pruebas de detección del Covid-19. Pues bien, la conclusión de estas pruebas no puede ser más significativa: de 148 residentes 76 han dado positivo, y de 85 trabajadoras 16. Y a pesar de todo ello, la empresa no ha planteado ningún tipo de medida al respecto. Tal situación nos provoca un gran enfado y malestar a toda la plantilla.

Lo único que merece reconocimiento en todo esto es la actitud de las trabajadoras, que en la situación descrita se muestran continuamente dispuestas a modificar sus horarios y calendarios para atender a las necesidades de los residentes y sus familias. Para ello, además, están obligadas a reutilizar los mismos EPIs en más ocasiones de las recomendadas, ya que la mayoría de estos equipamientos están guardados bajo llave por la direccion y, como en la guerra, ésta ha decidido racionarlos sin atender a ningún tipo de lógica de salud laboral.

Del mismo modo, es de agradecer la actitud que se nos está mostrando desde la alcaldía (mas allá de la dejadez del patronato, que todavia no sabemos dónde está); mantiene en todo momento una actitud muy activa y constructiva, especialmente mediante la ya mencionada ayuda para realizar contrataciones, realizando gestiones con diferentes organismos y consiguiendo que las personas residentes que dieron negativo en las pruebas fuesen trasladadas al albergue de Lekaroz.

Queremos dejar claro que esta última medida se llevó a cabo gracias a la alcaldia, para que en el futuro nadie se quiera apropiar de ella con el único fin de colgarse la medalla; más aún cuando quienes debieron tomarla en su momento se negaron a asumir esa responsabilidad y así generaron las ya conocidas consecuencias: la precipitación con la que se ha tenido que tomar la medida finalmente, y el aumento consiguiente de carga de trabajo y estrés que ha supuesto para las trabajadoras.

Estas últimas semanas, sin embargo, se ha vuelto habitual que se tomen medidas tarde, deprisa, sin concretar y dejando la carga de las mismas sobre las trabajadoras. En el caso del albergue, por ejemplo, ha sido una medida adoptada de un día para otro; allí no existían los recursos necesarios para asegurar la salud y el bienestar de los residentes trasladados. ¿Hasta cuándo se va a basar la gestión de esta crisis en la improvisacion?

La actitud de anteponer las prioriodades económicas a las sanitarias también ha llegado a nuestro sector, y de esta forma ponen en riesgo decenas de vidas. El tiempo dirá cuántas vidas le cuesta a IDEA su prepotencia. Ante esta situación cada cual tendrá que ver a qué o a quién alaba. Las delegadas de LAB de la residencia Francisco Joaquín Iriarte lo tenemos claro: estaremos con las personas residentes, con nuestras compañeras y en defensa de la salud; otros no pueden decir lo mismo.