twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK ehs 2020.9.22 txiki

Esku hartzeko hitzarmena blokeatuta dago Gobernuaren eta patronalaren itxikeriagatik

Esku-Hartze Soziala 2020/09/22

descargas de archivos.orig PDF inprimatu eta zabaldu  Gobernuak eta ANEIS patronalak ez dute beren gain hartzen Esku-hartze Sozialeko I. Hitzarmenaren negoziazioan duten erantzukizuna. Negoziazioa ixteko puntu asko geratzen ez diren arren, gainditu ezin ditugun funtsezko alderdiak eta marra gorriak geratzen dira, aurreraxeago zehaztuko ditugunak.

Gobernuak uko egiten dio finantzatzeari, eta ANEISen asmoa da plantillak bere gain har dezan, nork daki zenbat urte gehiago, langileon pobretzea eta itzuli beharrik gabeko soldata-murrizketak. Esan beharrik ez dago ANEISek bere neurrira egindako hitzarmen bat lortu nahi duela, sektoreko beste ezein hitzarmenetan ez dauden gaiak exijituz, hala nola zuzendaritzetan milioi askoko osagarriz hornitzea, gauetan lo egitera behartzea, inoiz ezagutu ez den zigor-araubide bat...

ANEISek bere burua zuritu nahi du, sinetsarazi nahi digu Gobernuaren erruz ez dagoela hitzarmenerako aukerarik. Diru publikoa pribatizatu duten enpresa berberak dira, ordea, milioi askoko mozkinak, funts propioak, higiezinak eta lokalak erosi eta lortu dituztenak, eta zuzendarien soldatak handitu dituztenak. Horiek guztiak egiteko dirua badago.

Jakitun gara lehen hitzarmena sinatzean ezin dela 0tik 100era pasa, prozesu iragankor eta mailakatu bat egin beharko dela, hau da, enpresa guztiek ez dutela ahalmen ekonomiko bera hitzarmena abian jartzeko. Hala ere, patronalak barra libre bat proposatzen du, non plegu berriak atera arte, enpresa guztiek eragin ekonomikoa duten artikuluak bertan behera utz ditzaketen, eta, gainera, arazoak izanez gero, nahitaezko arbitrajera behartuta egongo ginateke, kanpoko agente batek egina (beti patronalari mesede egiten diona, irabaziak izanda ere). Adar jotze galanta da, eta ezin dugu onartu.

Gure eskakizuna argia da: hitzarmena indarrean sartuko da eta erabateko ondiorak izan behar ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Ondoren, enpresaren batek zailtasunak baditu, enpresaren esparruan negoziatu eta adostu beharko du sindikatuen ordezkaritzarekin prozesu hori nola gauzatu. Hala egin zen Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, eta hor aritu zen LAB sindikatua. Herrialde horietan posible izan bazen, zergatik ez Nafarroan?

Langileok ezin dugu minutu bat gehiago ere itxaron norbaitek gure lan-baldintzak duintzea erabaki arte. Ez baitute egingo! Hau adar-jotze bat da. Gaur egun, inoiz baino gehiago, ohartu behar dugu hobekuntza guztiak langileok egindako presioari esker lortuko ditugula; hau da, sektoreko 2.000 langileok bat eginda lortuko ditugu.

Esan bezala, negoziazioa ixteko puntu gutxi falta dira eta, akordioa lortu arte, horiexek gidatuko dute gure borroka. Hona hemen, laburrean:

 

LABen ALDARRIKAPEN TAULA

PATRONALAREN PROPOSAMENA

Hitzarmena aplikatzea

Berehalakoa. Negoziazioa eta akordioa, baldintza-agiri berriak egin arte.

Baldintza-agiri berriekin.

Hitzaremena ez aplikatzeko mekanismoa (ez aplikatzea). Arbitrajea (hirugarren batek erabakitzen du).

Borondatezko arbitrajea.

Nahitaezko arbitrajea, baldintza-agiri berriak izan arte; ondoren, borondatezkoa.

Laguntzaileak, zaintzaileak, hezitzaile-laguntzaileak.

Kendu.

Mantendu.

Antzinatasun-osagarria.

Mantendu, sendotu.

Daudenak kendu.

Antzinatasun berriaren plusa (hirurtekoak)

2015/1/1etik aurrera.

2019/1/1etik aurrera.

Bajak

Kontingentzia arruntak % 100

Kontingentzia profesionalak % 100

Kont. arruntak 5. egunera arteko osagarririk gabe; aurrerantzean, % 100.

Kont. profesionalak % 100

 

Ibilgailuak

Debekatuta auto pribatua erabiltzaileak lekualdatzeko.

Baimenduta auto pribatua erabiltzaileak lekualdatzeko.

Oporrak

% 100 langileak hautatzea + enpresan negoziatutako oporren irizpidea.

24x7 zerbitzuak: gehienez 2 bloke zatituta eta gainerako ekipoekin kateatuta.

Egutegia

Urterokoa eta negoziatua.

Ez urtekoa (otsailaren 28tik aurrera) eta aldebakarrekoa.

Gauak

Zerbitzuaren beharrak baldintzatutako bijilia.

Derrigorrezko bijilia.

Guardiak

Errekonozimendu handia, ordainsaria eta ordu-zenbaketa duina.

Errekonozimendu apala, ordainsaria eta ordu-zenbaketa.

Laneko arropa (garbiketa, segurtasuna)

100€ urtean

50€ urtean

Diziplina-araubidea

Bermatzailea, ponderatua eta proportzionala.

Autoritarioa, bidegabea eta zapaltzailea.

Kontratazio-motak

Loteslea: enpresek nahitaez bete beharrekoa.

Ez loteslea: enpresak “saiatuko dira” hori egiten.

Horregatik guztiagatik, ekintzak eta mobilizazioak areagotuko ditugu gure eskaera justuei erantzun diezaieten; mobilizatu behar dugu, egiazki nahi badugu etorkizuna duen sektore bat, kalitatezko zerbitzu publikoak dituena eta bere langileen prekarietatean sostengatzen ez dena. Urriaren 29an, gure eskaerak ordurako bideratu ez badira, lehenengo lanuzte eta mobilizazio eguna egingo dugu.

Sektoreko langile guztiak animatzen ditugu lan-baldintza duinen alde borrokatzera, asko daukagulako erreklamatzeko eta, batez ere, asko hobetzeko; ziur gaude lortuko dugula, bat eginda, baikor jokatuta, antolatuak eta borroka eginez.

El convenio de intervención está bloqueado por la cerrazón de Gobierno y patronal

Intervención Social 2020/09/22

descargas de archivos.orig PDF imprime y difunde Gobierno y patronal ANEIS no asumen su responsabilidad en la negociación del I convenio de intervención social. Aunque no quedan muchos puntos para cerrar la negociación, quedan aspectos cruciales y lineas rojas que no podemos traspasar, que más adelante detallaremos.

Gobierno se niega a financiar y la patronal ANEIS pretende que las plantillas asumamos, quién sabe cuantos años más, empobrecimiento y recortes salariales a fondo perdido. Ni que decir tiene que ANEIS pretende lograr un convenio a su medida, exigiendo cuestiones que no hay en ningún otro convenio del sector, ni estatal ni provincial, como dotarse de pluses millonarios de Dirección, obligar a dormir por las noches, un régimen sancionador nunca visto....

ANEIS pretende lavarse la cara, intentando hacernos creer que no hay posibilidad de convenio única y exclusivamente por culpa de Gobierno. Las mismas empresas que han privatizado dinero público en forma de beneficios multimillonarios, de fondos propios, de adquisición de inmuebles y locales… y en el aumento de sueldos de sus directivos. Para todo ello si hay dinero.

Somos conscientes de que a la firma del primer convenio no se puede pasar de 0 a 100, de que habrá que realizar un proceso transitorio, gradual, de que todas las empresas no tienen la misma capacidad económica para poner en marcha el convenio. Sin embargo, la patronal plantea una barra libre, donde hasta salir los nuevos pliegos, todas las empresas podrían dejar en suspenso los artículos con incidencia económica y además, en caso de problemas, estaríamos obligados a un arbitraje obligatorio, por un agente externo (que siempre favorece a la patronal, aun teniendo beneficios)…. Es una tomadura de pelo y no lo podemos aceptar.

Nuestra exigencia es clara: el convenio debe tener plenos efectos desde su publicación en el Boletín Oficial de Navarra. Después, si alguna empresa tiene dificultades, deberá negociar y acordar en el ámbito de la empresa con la representación sindical cómo llevar a cabo ese proceso gradual. Así se hizo en Araba, Gipuzkoa y Bizkaia, y ahí estuvo LAB. Si en estas provincias fue posible, ¿por qué no en Navarra?

Las plantillas no podemos esperar ni un minuto más a que alguien se decida a dignificar nuestras condiciones laborales. ¡No lo van a hacer! Esto es una tomadura de pelo. Hoy más que nunca debemos ser conscientes de que las mejoras que consigamos van a venir por la presión que seamos capaces de articular las plantillas, las 2000 trabajadoras del sector, todas unidas.

Como hemos dicho, quedan pocos puntos para cerrar la negociación, y estos van a guiar nuestra lucha los próximos meses hasta que logremos un acuerdo. Son los siguientes:

 

TABLA REIVINDICATIVA LAB

PROPUESTA PATRONAL

Aplicación convenio

Inmediata. Negociación y acuerdo hasta nuevos pliegos.

Con nuevos pliegos.

Mecanismo inaplicación convenio (descuelgue). Arbitraje (decide un tercero).

Arbitraje voluntario.

Arbitraje obligatorio hasta nuevos pliegos, después voluntario.

Auxiliares, cuidadores, edu. apoyo

Quitar

Mantener

Plus antigüedades existentes

Mantener, consolidar.

Eliminar las existentes

Plus antigüedad nueva (trienios)

Desde 1/1/2015

Desde 1/1/2019

Bajas

Cont. Comunes 100%

cont. Profesionales 100%

Cont. Comunes sin complemento hasta 5º día, en adelante 100%

Cont. Profesionales 100%

Vehículos

prohibición coche privado para traslado personas usuarias.

Uso coche privado para traslado personas usuarias.

vacaciones

100% elección persona trabajadora + criterio vacaciones negociados en la empresa

Servicios 24X7: divididas máximo 2 bloques y concatenadas con resto equipo.

Calendario

Anual y negociado

No anual (desde 28 feb.) y unilateral

Noches

Vigilia condicionada necesidades del servicio

Vigilia obligatoria

Guardias

Alto reconocimiento, remuneración y contabilización horaria digna

Bajo reconocimiento, remuneración y contabilización horaria

Ropa de trabajo (limpieza, seguridad)

100€ anuales

50€ anuales

Régimen disciplinario

Garantista, ponderado y proporcional

Autoritario, injustificado y opresor

Modalidades de contratación

Vinculante: De obligado cumplimiento para las empresas

No vinculante: Las empresas “procurarán” realizarlo

Por ello, vamos a incrementar las acciones y movilizaciones para que se atiendan nuestras justas demandas, si de verdad queremos ver un sector con futuro, con servicios públicos de calidad, que no se sustente en la precariedad de sus trabajadoras. Si el 29 de octubre no se han canalizado nuestras demandas, realizaremos una primera jornada de paro y movilización.

Animamos a las plantillas del sector a luchar por unas condiciones de trabajo dignas, porque tenemos mucho que reclamar y sobre todo, mucho por mejorar, con unidad, optimismo, organización y lucha, no tenemos ninguna duda de que lo conseguiremos.