OSA psicogeriatrico SFJ

COVID agerraldia San Francisco Javier psikogeriatrikoan eta Zuzendaritzak, zirkinik ez

Administrazioa 2020/12/07

San Francisco Javier psikogeriatrikoa pairatzen ari den kontrolik gabeko COVID agerraldia jasanezina da. Agerraldi horrek erabiltzaileei eta langileei eragiten die duela bi aste baino gehiagotik. Osasun Mentaleko Zuzendaritzak honi aurre egiteko ekimenik abian jarri ez izanak, antolaketa-akats handiak eta arreta falta onartezina eragin ditu.

LAB sindikatuan aspalditik ari gara San Francisco Javier zentro psiko-geriatrikoan gertatzen ari denaren inguruko berriak jasotzen. Egoiliarren eta langileen artean kutsatze-kopuruak gora doaz etengabe, eta, ondorioz, ezinbestekoa da ahalik eta azkarren egoera honi aurre egiteko ekimenak abian jartzea, agerraldiak antolaketa-hutsegite izugarriak ari baita azaleratzen.

Kutsatutako pertsonen kopurua hogeita hamarretik gorakoa da dagoeneko; horietako batzuk larriak dira, eta hildakoak ere izan dira, tamalez. Bestalde, langileak ere ari dira kutsatzen, Osasun Mentaleko Zuzendaritzak aurreikuspen falta nabaria erakutsi duelako, nahiz eta LABek askotan ohartarazi dion zuzendaritzari gabezia hori.

San Francisco Javier zentroan gertatzen ari denak izugarri kezkatzen gaitu, eta uste dugu osasun-sistemak dituen baliabideak premia handiena duen zentroaren esku jarri behar direla; eta, une honetan, zentro hori San Francisco Javier psikogeriatrikoa da.

Profesionalek egoeraren aurrean duten beldurra eta ziurgabetasuna adierazten dizkigute, eta baita 24 orduko arreta medikorik eza ere. Eta bistan denez, horrek egoera are larriagoa egiten du.
Espezialistak prestatzeko Erizaintzako langileak kontratatzen ari dira, eta LAB sindikatuan jarduera hori zer baldintzatan egiten ari den jakin nahi genuke, araudira egokitzen den zehaztu ahal izateko. Era berean, langileen artean dagoen kutsatzeari aurre egin ahal izateko, osasuntsu daudenak beren lanaldia luzatzera eta baimenei uko egitera behartzen dituzte.

Bestalde, psikogeriatrikoan gertatzen ari den alerta COVIDak eragindako alerta medikoa da. Hori dela eta, berez kalteberak diren paziente horientzat, gutxienez, Nafarroako Ospitalegunean ospitaleratuta dauden COVID pazienteek dituzten bitarteko berak ezarri behar dira.

Osasun Mentaleko eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritzei exijitzen diegu egoera hori berehala eten dezatela, eta estaldura eta arreta eman diezaietela bai unitateetan dauden pazienteei, bai eta langileei ere. Izan ere, zentruko plantillak denbora gehiegi darama baldintza hauek pairatzen, eta hori gutxi balitz, gainera, orain Zuzendaritzak egoeraren erantzule egin nahi ditu.

Brote de COVID en el psico-geriátrico San Francisco Javier e inacción de la Dirección

Osasunbidea 2020/12/07

Las condiciones que está sufriendo el psico-geriátrico San Francisco Javier con un brote incontrolado de COVID que afecta tanto a las personas usuarias como a la plantilla desde hace más de dos semanas son insostenibles. La falta de iniciativas por parte de la Dirección de Salud Mental está provocando importantes fallos organizativos y una falta de atención inaceptable.

Desde el sindicato LAB estamos recibiendo desde hace algún tiempo las incidencias que se están produciendo en el centro psico-geriátrico San Francisco Javier. Se están dando unas cifras de contagio entre los residentes y la plantilla que hacen más que necesaria una actuación lo más urgente y dimensionada posible, ya que este brote está sacando a la luz enormes faltas organizativas.

La cifra de contagios entre los pacientes supera la treintena; algunos de ellos revisten gravedad, e incluso se han producido ya fallecimientos. Por otra parte, el personal se está contagiando debido a la falta de previsión que ha demostrado la Dirección de Salud Mental; una falta de previsión sobre la cual LAB ha advertido a la dirección en numerosas ocasiones.

Nos preocupa la situación que se está produciendo en el centro San Francisco Javier, y creemos que los recursos de que dispone el sistema de salud deben ponerse en manos del centro que los necesite con mayor urgencia; y ahora mismo, ese centro es el psico-geriátrico San Francisco Javier.

Los profesionales nos trasladan su miedo e incertidumbre ante la situación, así como la falta de atención médica las 24 horas que agrava aún más la situación.

Se están realizando contrataciones de personal de Enfermería en formación de especialistas, y al sindicato LAB nos gustaría conocer las condiciones en las que se está llevando a cabo esa actuación, para poder determinar si se ajusta a normativa. Asimismo, se está obligando al personal a ampliar sus jornadas y a renunciar a permisos ante la avalancha de contagios dentro de la plantilla.

Por otra parte, la alerta que se está produciendo en el psico-geriátrico es una alerta médica producida por la COVID. Por lo tanto, para estos pacientes ya de por sí vulnerables, deben establecerse, por lo menos, los mismos medios de los que disponen los pacientes COVID ingresados en el Complejo Hospitalario de Navarra.

Exigimos a las direcciones de Salud Mental y de Servicio Navarro de Salud que atajen esta situación de manera inmediata y den cobertura y atención tanto a los pacientes que se encuentran en las unidades como a la plantilla; formada por unas trabajadoras y trabajadores que llevan ya demasiado tiempo sufriendo y denunciando estas condiciones y a los que, además, ahora la Dirección pretende hacer responsables de la situación.

 

BOTON Osasunbidea