OSA medidas mejora plantilla

LABek langileen arloko premiazko neurriak eskatzen ditu

Administrazioa 2020/10/28

LAB jakitun da antolaketa-kaos handia dagoela Osasunbideko langileen kudeaketaren arloan; izan ere, kontratazioaren arloko irregulartasunak, oporrak ukatzea eta gehiegizko lanaldiak, besteak beste, ohikoak dira gero eta zigortuagoa dagoen plantillaren egunerokoan, eta, hori gutxi balitz bezala, langileak Covid-aren aurrean geldirik dagoen Zuzendaritzaren ekimenik eza jasaten ari dira.

Osasunbideko langileak gabezia larriak jasaten ari dira, pandemiaren bigarren bolada honen aurrean Zuzendaritzak erakutsi duen aurreikuspen faltagatik. Ezinbestekoa da langileen eskubideak zainduko dituzten ekimenak ezartzea. Horregatik, LABek honako proposamen hauek egiten ditu, eta kontuan hartzea espero dugu, ziur baikaude Osasunbideko langileen lan-baldintza kaskarrak arintzen lagunduko dutela:

  1. Kontratazioa sustatzea. Ez da produktibitaterako garaia. Ikusten ari gara alde nabarmenak daudela langileen artean produktibitateen eta lan-kargen banaketari dagokionez. Zerbitzu jakin batzuetan diru kopuru handiak banatzen ari zaizkie profesionalei, eta beste batzuetan, berriz, ez zaie kalitatezko kontraturik eskaintzen. Horren ondorioz, enplegu-banaketa eskasa da, une honetan hain beharrezkoa bada ere.
  2. 2020ko oporrak (hartzen ez direnak) 2021era luzatzea. Horrela, langile guztiek ahalik eta opor gehien hartzea lortu nahi da. Langileei oporrak hartzea ukatzen bazaie, konpentsazio-mekanismo bat ezarri behar da, ekonomikoa edo baimenak hartzekoa, egoeraren nekagarritasuna kontuan hartuta. Dagozkien atsedenaldiak hartu ez dituzten langileek lehentasuna izanen dute.
  3. Covid kontratuak zabaltzea. Kontratatutako pool-covid langileei eta zerbitzu kritikoetan lan egiten duten langileei 2021eko abenduaren 31ra arte luzatuko zaizkie kontratuak, kontuan hartuta gaixotasunaren bilakaera eta martxoan etorriko zaigun hirugarren olatua, bai eta absentismoak eta oporrak estaltzeko beharra ere.
  4. Arrisku-osagarria langile guztiei onartzea pandemiak irauten duen bitartean, oinarrizko soldataren % 10 adinakoa (alde batera utzi gabe osagarri hori beti onartuta egon beharko litzatekeela langile horientzat).
  5. Plantillako txandak ahalik eta gehien bermatzea. Lan txanden txantiloia gutxienez hilabete lehenago proposatu behar zaie profesionalei, eta atsedenaldiak nahitaez errespetatu behar dira, gehiegizko lanordurik sortu gabe.
  6. Alderantzizko babeserako hotelak. Hainbat arrazoirengatik senideekiko isolamendua mantendu nahi duten profesionalentzako ostatuak berriz ireki behar dira.
  7. Langileen laneko segurtasunaren kontrol zorrotz-zorrotza. Kontrol horrek, bereziki, alderdi psikologikoa, akidura kronikoa izateko aukera eta plantillaren egungo burnout-egoera hartu behar ditu kontuan.

Ez dugu onartuko kudeaketa penagarri horren ondorioak plantillaren bizkar gelditzea behin eta berriz. Horregatik, LABek pandemiarekin azaleratzen ari diren gabezia larriak salatzen jarraituko du. Izan ere, pertsonalaren, azpiegituren eta antolaketaren arloko gabezia horiek modu erabakigarrian eragiten diete bai langileei, bai osasun-arretako taldeek egiten duten zaintza-lanaren kalitateari.

LAB exige medidas urgentes en materia de personal

Osasunbidea 2020/10/28

Desde LAB estamos constatando el caos organizativo que se está produciendo con la gestión del personal de Osasunbidea; irregularidades en la contratación, denegación de vacaciones y horarios abusivos marcan entre otros el día a día de una plantilla cada vez más castigada y que sufre la falta de iniciativas por parte de una Dirección paralizada ante la Covid.

El personal de Osasunbidea está sufriendo graves deficiencias debido la falta de previsión que la Dirección ha mostrado ante esta segunda ola de la pandemia. Es totalmente imprescindible que se establezcan iniciativas que velen por los derechos de la plantilla. Por eso, desde LAB realizamos las siguientes propuestas que esperamos sean tenidas en cuenta, ya que tenemos el convencimiento de que ayudarán a aliviar las pésimas condiciones laborales de la plantilla de Osasunbidea:

  1. Fomento de la contratación. No es momento para productividades. Estamos constatando que existen diferencias significativas entre el personal en cuanto al reparto de productividades y cargas de trabajo. Mientras en determinados servicios se reparten cuantiosas cantidades no se están dando contratos de calidad a otros profesionales, y por lo tanto, se está produciendo un escaso reparto de empleo tan necesario en estos momentos.
  2. Prolongación del disfrute de las vacaciones del 2020 (aquellas que no vayan a ser disfrutadas) a todo el 2021. Con eso se busca que todo el personal disfrute de la mayor cantidad de vacaciones posible. En caso de que al personal se le deniegue el disfrute de vacaciones, se debe establecer un mecanismo compensador, bien económico o de disfrute de permisos, teniendo en cuenta la penosidad de la situación. Se priorizará a aquel personal que no haya disfrutado de sus periodos de descanso.
  3. Ampliación de los contratos por Covid. Al personal pool-covid contratado y al personal que haga sus funciones en servicios críticos se les extenderá la contratación hasta el 31 de diciembre del 2021, teniendo en cuenta la progresión de la enfermedad y la más que probable tercera ola de marzo, así como la necesidad de cubrir absentismos y vacaciones.
  4. Reconocimiento del complemento de riesgo para toda la plantilla con un 10% del sueldo base mientras dure la pandemia (sin obviar que se trata de un complemento que debería estar reconocido siempre para este personal).
  5. Asegurar lo máximo posible los turnos de la plantilla. La planilla de turnos debe ser propuesta a las y los profesionales con una antelación mínima de un mes, y debe respetar los descansos de forma imperativa, sin originar excesos horarios.
  6. Hoteles de protección inversa. Se debe reestablecer el alojamiento para las y los profesionales que, por diferentes motivos, quieran mantener aislamiento respecto a sus familiares.
  7. Control máximo de la seguridad laboral de la plantilla. Este control debe contemplar, de forma muy especial, el aspecto psicológico, la posibilidad de agotamiento crónico, y el estado actual de burnout de la plantilla.

No vamos a permitir que sigan cargando sobre los hombros de la plantilla las consecuencias de una pésima gestión. Por eso, desde LAB seguiremos denunciando las graves deficiencias que están aflorando con la pandemia; deficiencias en materia de personal, de infraestructuras y de organización que afectan de forma decisiva a las y los empleados, y a la realización de cuidados por parte de los equipos de atención sanitaria.

 

BOTON Osasunbidea