twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

OSA atencion primaria concentración sartaguda

Concentración en Sartaguda frente al consultorio médico en defensa de la Atención Primaria y la sanidad pública.

LABek Oinarrizko Osasun Laguntza indartzeko eskatzen dio Indurain kontseilariari

Nafarroako Osasun Plataforma zoriondu nahi dugu plantillak eta herritarrak mobilizatzeagatik

Osasunbidea 2020/10/14

LABetik eskatzen dugu kontseilariak behingoz heldu diezaiela oinarrizko osasun laguntzan dauden arazoei, iragarritakoa betetzen hasita, oraindik ez baitu agindutakoa bete. Profesionalak indartzeko iragarri zituen neurriak asmo-adierazpen hutsean geratu dira: Administrazioko langileak nola edo hala indartu dira, bai, baina ez behar beste, eta, kasu batzuetan, ez da batere indartu, argi eta garbi esanda. Gainkargatuak zeuden lineak arintzeko jarri behar ziren gailu mugikorrak ez dira iritsi, eta pandemia indartzeko kontratatu diren erizainak ez dira nahikoa, absentismo kasuak estaltzera ere nekez iristen baitira.

Premiazko neurri eraginkorrak hartzeko unea da, plantillei eta herritarrei entzuteko eta benetako konponbideak jartzeko unea. LABen iritziz, premiazkoa da arau-esparru egoki bat izatea Oinarrizko Osasun Laguntzako langileei aurrekontu nahikoa eta behar dituzten azpiegiturak bermatzeko.

LABek argi dauka neurri hauek lehenbailehen hartu beharra dagoela:
• Medikuen, erizainen, gizarte-langileen, administrazioko langileen eta erizaintzako zainketa lagungarrietak teknikarien plantillak indartzea.
• Laguntza-taldeetan kategoria berriak sartzea: fisioterapeutak, psikologoak, zeladoreak.
• Oinarrizko 50 osasun eskualde baino gehiagoren kudeaketa homogeneoa egitea, guztientzat irizpide berdinak erabiliz eta baliabideak ekitatez banatuz.
• Era guztietako baliabide material gehiago jartzea: informatikoak, diagnostikoak, logistikoak (ibilgailuak), eraikinen azpiegiturak (gobernuarenak edo udalen jabetzakoak)...

Covid kasuen gorakada benetan kezkagarria da. Egoera honetan, behar-beharrezkoa da osasun etxeetan laguntza-zirkuitu bikoitzak sortzea eta garatzea Covid kasuak eta bestelakoak bereizteko, eta osasun etxeeetako eta etxe partikularretako arreta bermatu behar da, langile eta baliabide material egokiak jarriz.

Azken batean, kontua da pandemiari aurre egin nahi zaion zutabe sendo batzuk jarriz, ala egoerari ekin nahi zaion negozio pribatuak sustatuz eta adabakiak jarriz.

LAB sindikatutik, kontseilariari eta krisi honen kudeaketaren arduradunei berriz ere eskatu nahi diegu, batetik, COVID kasuen bilatzaileen sistema optimizatu dezatela eta langileen lan-baldintzak berma ditzatela, eta, bestetik, behar diren baliabideak jar ditzatela herritarrek eta osasun-langileek informazio zehatza izan dezaten krisialdi honi aurre egiteko unean-unean hartzen diren neurriei buruz.

LAB exige a la consejera Indurain que refuerce la Atención Primaria

Felicitamos a la Plataforma Navarra de Salud por su movilización de plantillas y ciudadanía

Osasunbidea 2020/10/14

Desde LAB exigimos que la consejera actúe de una vez en Atención Primaria, empezando por cumplir lo anunciado, ya que no lo ha hecho. Las medidas que prometió para refuerzo de los y las profesionales han quedado en una mera declaración de intenciones: se ha reforzado el personal administrativo de forma insuficiente o directamente no se ha reforzado, los dispositivos móviles que se iban a facilitar para descongestionar las líneas sobresaturadas no han sido entregados y el personal de enfermería que ha sido contratado para reforzar la pandemia es tan insuficiente que apenas cubren los absentismos.

Es el momento de que tome medidas resolutivas de carácter urgente, de que escuche a plantillas y ciudadanía y que habilite verdaderas soluciones y desde LAB tenemos claro que se debe habilitar un marco normativo que dote de presupuesto suficiente y las infraestructuras necesarias a la maltrecha plantilla de Atención Primaria.

Desde LAB tenemos claro que se deben tomar medidas inmediatas que pasen por:
• Reforzar plantillas de medicina, enfermería, trabajo social, personal administrativo y TCAE.
• Introducir nuevas categorías: fisioterapia, psicología, celadores.
• Realizar una gestión homogénea de las más de 50 zonas básicas de salud, con criterios unitarios e iguales para todas, y con una asignación de recursos equitativa.
• Destinar recursos materiales de todo tipo: informáticos, diagnósticos, logísticos (vehículos), infraestructuras de edificios (bien propios o de propiedad municipal)…

Asistimos a un aumento verdaderamente preocupante de casos de Covid que exigen la creación y desarrollo con esos recursos, de dobles circuitos asistenciales en los centros de salud, Covid y no Covid, además de asegurar la atención en los centros de salud y en los domicilios, con los medios tanto de personal como de materiales adecuados.

En definitiva, la cuestión es si se quiere atajar o no la pandemia mediante la creación de unos pilares sólidos o se pretende capear el temporal con parcheos y fomento de negocios privados.

Desde el sindicato LAB vamos a seguir exigiendo tanto a la consejera, como a los responsables en la gestión de esta crisis que se optimice el sistema de rastreo y se asegure las condiciones laborales de la plantilla, así como que se articulen los medios necesarios para que tanto la ciudadanía como el personal sanitario tengan información precisa sobre las medidas realizadas en cada momento para hacer frente a esta crisis.