twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

OSA Indurain idea

Santos Indurainen errezeta: telefono mugikorrak, bideo-deiak eta aurrez aurrezko arretarik eza

Osasunbdea 2020/10/12

Lehen mailako osasun arreta langile gehiagorekin indartu eta irisgarriago eta eraginkorrago izan dadin bilatu ordez, jendartetik gero eta gehiago aldentzeko jarrera okerrean tematuta jarraitzen du Osasun kontseilariak. Eta zer ondorio du horrek? Profesionalak mundu guztiaren oinpean jartzea eta zerbitzua pribatizatzeko esparru optimoa prestatzea. Hori dela eta, LABetik honakoa eskatzen dugu: egungo plantilla indartzea, profesional berriak bertan sartzea eta, lehen mailako osasun arreta behar dituen azpiegitura eta antolamenduaz hornitzea pandemia egoera honetatik berau hasi aurretik zegoena baino baldintza hobeetan irten dadin.

Profesionalek azken egunetan egin dituzten eskaera eta adierazpenei entzungor eginez, Santos Indurain Osasun kontseilariak lehen mailako arretari dagokion estrategia garatzeko orduan mantentzen duen posizioa aurrez aurreko arreta ahalik eta gehien saihestean, eta hori telefono mugikorrekin eta bideo-deiekin ordeztean datza.

Departamentuan entzungor egiten diote langileek eta herritarrek eskatzen dutenari eta, nahiz eta profesional berriak sartzeko eta lehendik zeudenen kopurua indartzeko urrats txikiak eman diren -beharrezko direnak baino txikiagoak eman ere-, aurrez aurreko arreta falta gainbehera botatzen ari da lehendik ere nahiko ahulduta zegoen lehen mailako osasun arreta.

Duela hilabete batzuk, LAB sindikatuak hazia ekimena aurkeztu zuen publikoki. Bertan, azken 5 urteetan zehar osasun arloan egon den eskaria eta honen bilakaera aztertzen ditugu. Ikerketa honek erakusten duen argazkian, ordea, Covidak eragin duen kasuistika zabal-anitza eta honek hiritarren osasun egoeran sortzen dituen ondorioak ere txertatu behar ditugu. Zentzu horretan, hazia ekimenak osasun zentroak osatzen dituzten plantillak indartu nahi ditu -ez ordezkatu- eta erabakigarriago eta eraginkorrago bihurtu honako kategoria hauetako profesionalak txertatuz:

  • Fisioterapia: fisioterapia funtsezkoa da Covid duten gaixoetan. Tratamenduak funtsezkoak dira maila moderatu eta larriko Covid gaixoek gainditu behar duten errekuperazio eta errehabilitazio prozesuaren hasieran nahiz horren garapenean. Gainera, gaixo hauek beren etxeetan artatzeko joerak profesional hauek osasun etxeetan ezinbesteko izatea eragiten du. Horrela lortuko da, osasun etxeetako gainerako profesionalekin batera Covid gaixoek (bereziki kolektibo zaurgarrietakoek) behar duten arreta jaso dezatela. Horrez gain, azpimarratu beharrekoa da lehen mailako arretatik fisioterapiako profesionaletara zenbat patologia eratortzen diren, baita Covida etorri aurretik ere. Horren guztiaren baturak botila-lepoa sortzen du osasun sisteman, eta horrek absentismoa, min kronikoa eta kexa ugari ekartzen ditu ondorio modura, baita tratamendu prozesu hutsalez ari garenean ere; Eta horrek, aldi berean, biztanleriaren zati handi bat (ordaintzeko gaitasuna duena) zerbitzu pribatuak erabiltzera bultzatzen du.
  • Psikologia: psikologiako profesionalen jarduera %38raino igo da azken 5 urteetan; eta hori, pandemiak herritarren edo langileen buruko osasunean eragiten dituen ondorioak kontuan hartu gabe. Urteak beharko dira honek guztiak maila psikologikoan eragingo dituen ondorioak ebaluatu ahal izateko; nolanahi ere, hasiak dira estres, izu, antsietate, paranoia eta depresio kasuak azaleratzen. Beraz, eta buruko osasun zentroetan egiten duten jarduera alde batera utzi gabe, psikologoen figurak ezinbestekoa izan beharko luke oinarrizko osasun arretako zentroetan. Profesional horiek sartzea errefortzu handia litzateke lehen mailako arretako taldeentzat, eta gainerako profesionalentzat aringarri gertatuko litzateke.
  • Gizarte lana: psikologoekin gertatu den bezala, gizarte laneko profesionalen jarduera ere areagotu egin da azken urte hauetan; pandemiak maila soziosanitarioan eragiten dituen kalteak baloratu gabe, %30 zehazki. Horregatik, gizarte langileak errealitate berriaren kudeaketan eta berreraikuntzan funtsezkoak izan behar dute; biztanleriaren zati handi baten premia larrienen benetako diagnostikoa egiteko ezinbestekoak baitira.

Bitartean, hiritarrek euren egunerokoan bizi dutenaren guztiz aurkakoa den planteamendua defendatzen jarraitzen du Osasun kontseilariak: jendeari onartu egiten zaio ostalaritza establezimenduetara, zerbitzu publikoetara, lantegietara, saltoki handietara eta osasun zerbitzu pribatuetara joatea, bai lan egiteko eta bai kontsumitzeko; oinarrizko osasun zerbitzu publikoak erabiltzea, aitzitik, ukatu egiten zaio.

Aurretik esan dugun bezala, gure proposamenak zerbitzu eta langileak areagotzeko helburua du; ez du inor ez ezer ordezkatua izan dadin bilatzen. Ez du zerikusirik, era berean, gutxi batzuen onurarako eszenatokia soilik planteatzen duten ekimenekin, baliozko alternatibarik aurkezten ez dutenak eta enplegu banaketa ukatzen dutenak. LABen proposamena egungo plantilla indartu eta dagoeneko bertan daudenak berrantolatzearen aldekoa da, horrela baliabideak optimizatzeko eta langileei nahiz hiritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko. Itxialdi berriak ezartzeko aukera indarra hartzen ari den une hauetan, ezinbestekoa izango da oinarrizko osasun arretak funtzionamendu optimoa izatea, horrela gaur egun ospitaleetan dagoen presioa murrizteko eta hiritarrek arreta bere osasun etxean edo auzoan jaso ahal izateko; ahal den kasuetan, gainera, aurrez aurreko arreta bermatuz (bereziki kolektibo ahulenetakoentzat).

LABen nahi duguna egungo ereduari buelta ematea da, baina aurrekoak agerian zituen gabezia sakonak zuzenduz. Horretarako, beharrezkoa da baliabide nahikoak eta aurrekontu egokia eskaintzea, eta behar den guztietan aurrez aurreko arreta bermatuko dela ziurtatzea. Horrela bakarrik ekidingo dugu plataforma teknologikoen menpe egongo den osasun sistema bat izatea; harrotasunez erakusten dugun gure osasun zerbitzu humanizatu honekin behin-betiko bukatuko duen sistema bat izatea.

La receta de Santos Induráin: teléfonos móviles, videollamadas y atención no presencial

Osasunbidea 2020/10/12

La consejera de Salud, lejos de querer reforzar la atención primaria con más personal y hacerla más accesible y resolutiva, sigue en su errada actitud de alejarla cada vez más de la ciudadanía. ¿Y qué es lo que consigue con ello? Echar a los pies de los caballos a los profesionales y preparar un marco óptimo para la privatización del servicio. Por eso, desde LAB exigimos reforzar la plantilla actual, incluir en la misma nuevos profesionales y dotar a la atención primaria de unas infraestructuras y organización que la hagan salir de esta pandemia reforzada y en mejores condiciones de las que se encontraba antes de la Covid.

Ante las solicitudes y manifestaciones que los profesionales han realizado en los últimos días, la postura que la consejera de Salud Santos Induráin mantiene de cara a desarrollar la estrategia que requiere Atención Primaria pasa por evitar lo máximo posible la atención presencial, sustituyéndola por teléfonos móviles y videollamadas.

En el Departamento hacen oídos sordos a lo que demandan la plantilla y la ciudadanía y, a pesar de que se han dado pequeños pasos en la incorporación de nuevos profesionales y en el más que necesario refuerzo de los existentes, la falta de atención presencial está minando la más que deteriorada atención primaria.

Hace pocos meses el sindicato LAB presentó una iniciativa, hazia, totalmente propositiva que analiza la demanda surgida durante los últimos 5 años y su evolución. En el panorama que ese estudio refleja, sin embargo, debemos incluir también la enorme y variada casuística que ha generado la Covid, y las consecuencias que ésta está dejando en el estado de salud de la población. En ese sentido, hazia pretende complementar -que no sustituir- a las plantillas que forman los centros de salud, haciéndolas más resolutivas y eficientes mediante la inclusión de profesionales de las siguientes categorías:

  • Fisioterapia: la fisioterapia es clave en los pacientes con Covid. Sus tratamientos son cruciales en el inicio y transcurso del proceso de recuperación y rehabilitación a la que se enfrentan quienes sufren cuadros moderados y severos de Covid. La tendencia actual de que los positivos por Covid reciban atención domiciliaria hace aún más importante la presencia de estos profesionales en los centros de salud para que, junto al resto de los profesionales que lo conforman, den el tratamiento más adecuado, sobre todo a la población más vulnerable. Además, tenemos que hacer hincapié en el gran número de patologías que se derivan desde atención primaria a profesionales de la fisioterapia, independientemente de la Covid. La suma de todo esto genera un cuello de botella que, a su vez, da lugar a un aumento de absentismos, a dolores crónicos y a una multitud de quejas por el tratamiento de procesos banales; y esto empuja a gran parte de la población (concretamente a la que se lo pueda costear) a utilizar servicios privados.
  • Psicología: La actividad de las y los profesionales de la psicología ha aumentado hasta un 38% durante estos últimos 5 años, y eso sin tener en cuenta las consecuencias que está teniendo la pandemia en la salud mental de la ciudadanía en general y, las y los trabajadores en concreto. Pasarán años antes de que se puedan evaluar las consecuencias a nivel psicológico, aunque ya se están constatando situaciones de estrés, pánico, ansiedad, paranoia y depresión. Así pues, se antoja fundamental la figura de las y los psicólogos en los centros de atención primaria, independientemente de su actividad en los centros de salud mental. La inclusión de estos profesionales supondrá un gran refuerzo para los equipos de atención primaria, lo que se traducirá en un importante alivio para otros profesionales.
  • Trabajo social: tal y como ocurre con los y las psicólogas, la actividad de los profesionales del trabajo social también ha aumentado; en este caso, sin evaluar los estragos que a nivel sociosanitario está produciendo la pandemia, alrededor de un 30%. Es por ello por lo que el de las y los trabajadores sociales es una de las figuras que se nos antoja fundamentales en la gestión y reconstrucción de la nueva realidad; una figura que urge reforzar para realizar un diagnóstico real de las necesidades más acuciantes de gran parte de la población.

Mientras, la consejera hace gala de una actitud totalmente contraria a la que mantiene la población en su día a día: a la ciudadanía se le permite utilizar la hostelería, los servicios públicos, el trabajo en fábricas y grandes superficies, y el consumo generalizado o utilización de los recursos sanitarios privados; se le niega, por el contrario, la utilización de los servicios básicos de sanidad pública.

Como ya hemos dicho con anterioridad, nuestra propuesta intenta sumar, nunca sustituir. Lejos de iniciativas que solo contemplan un escenario para beneficio de unos pocos, sin alternativas válidas y negando el reparto del empleo, desde LAB proponemos reforzar las plantillas actuales y reorganizar a quienes ya están en ellas para optimizar los recursos y mejorar el servicio que se le ofrece a la ciudadanía. En estos momentos en que cobra fuerza la posibilidad de que haya nuevos confinamientos, va a ser fundamental que la atención primaria tenga un funcionamiento óptimo y logre disminuir la presión asistencial que existe actualmente sobre los hospitales, así como dar una atención adecuada desde los mismos barrios y centros de salud, asegurando la atención presencial, sobre todo en el caso de los colectivos más vulnerables.

Lo que nosotras y nosotros pretendemos es revertir el modelo, mejorando las profundas deficiencias que presentaba el anterior. Para eso hace falta dotarlo de los recursos suficientes y el presupuesto adecuado, y complementarlo con la confianza de que la atención presencial estará garantizada siempre que sea necesario. Solo así evitaremos acabar en una sanidad que dependa de plataformas tecnológicas y nos aleje de la humanización de los servicios sanitarios de los que tanto nos jactamos.