twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

OSA administrativos y TCAEs

Oinarrizko Osasun Laguntza: langileen arloan hobekuntzak ezartzea lortu du LABek

Osasunbidea 2020/10/01

Lortu dugu Gerentzia eta Langileen Zuzendaritza konprometitzea osasun-zentroetako egoera hobetzeko funtsezko neurri batzuk hartzeko: administrari gehiago kontratatzea, Erizaintzako Zaintza Lanetako Teknikariak txertatzea eta komunikazioa hobetzeko baliabideak eskaintzea. Aurrerapauso bat da, baina egoerak horrelako urrats gehiago eskatzen ditu.

Joan den ostegunean bildu zen Oinarrizko Osasun Laguntzan Laneko Gainkarga jorratzeko Lantaldea. Nork osatzen du lantalde hori? Osasuneko Langileen Batzordeko sindikatuek, Oinarrizko Osasun Laguntzako Gerentziak eta OOL eta Osasunbideko langileen zuzendaritza taldeek. Bilera horretan, LABek lortu zuen konpromiso bat Gerentziaren eta Langileen Zuzendaritzen aldetik eta, hala, sindikatua aspaldidanik defendatzen ari den aldarrikapen sorta bat gauzatu egingo da:

  • Administrarien arloa indartzea: administrariak kontratatuko dira, zehazki osasun-arlo bakoitzeko bat. Jakinarazi digute ez direla kopuru itxiak, baina oraingoz hori izango dela kontratazioa.
  • Oinarrizko Osasun Laguntzan EZLT figura: zalantzarik gabe, alderdi nabarmenenetakoa da osasun etxeetan Erizaintzako Zaintza Lanetako Teknikariaren figura txertatzea. Oraingoz, zazpi profesional kontratatuko dituzte, baina aurreikusi dute 20 ere kontratatuko dituztela. Gure ustez, lehen urratsa da osasun etxeetan kategoria berriak sortzeko tenorean, eta EZLT langileak txertatzea aurrerapauso handia da Nafarroarentzat; izan ere, beste erkidego batzuetan oinarrizko osasun laguntzan dagoen figura baita.
  • Komunikazio-sistema hobetzea: telefono mugikorrak erosiko dira, osasun etxeetako komunikazio-arazoa arintzeko.

Bestalde, talde-lana errazteko eta bultzatzeko helburuz, aldaketa funtzionalak egiteko eskatu dugu foro horretan, bai eta fakultatiboei eta erizainei beren eginkizunak baldintza onenetan betetzeko behar dituzten tresnak eta bitartekoak emateko premia aldarrikatu ere.

Jakinarazi diegu, halaber, kontratazio berriak modu bidezkoagoan banatu behar direla, kontratazio guztia ez dadin arreta espezializatuan bakarrik gelditu. Horrez gain, mahai gainean jarri dugu administrari lanetan ari diren langileek sanitarioen laguntza behar dutela triajean, herritarren osasun-arazoak saihesteko.

LABek berriro dio mobilizatu beharra dagoela osasun etxeetako egoera hobetzen jarraitzeko; orain lortutako aurrerapen horiek gorabehera, oraindik bide luze baten hasierako urratsetan gaude. Horregatik, herritar guztiak animatzen ditugu Nafarroako Osasun Plataformak egindako deialdietan parte hartzera. Asteazkenero izango dira, 11:00etan, herri eta auzo bakoitzeko osasun etxeen aurrean. Defendatu zure osasun etxea!

Atención Primaria: LAB consigue que se apliquen mejoras en materia de personal

Osasunbidea 2020/10/01

Hemos logrado que Gerencia y Jefatura de Personal se comprometan a adoptar algunas medidas que son claves para mejorar la situación en los centros de salud: contratar más personal administrativo, incluir TCAEs y dotar de medios para asegurar las comunicaciones. Es un avance, pero la situación requiere de más pasos como éste.

Este jueves se reunió el Grupo de Trabajo sobre Sobrecarga Laboral en Atención Primaria, el cual está formado por los sindicatos de la Comisión de Personal de Salud, la Gerencia de Atención Primaria y las direcciones de Personal de Atención Primaria y de Osasunbidea. En dicha reunión LAB logró el compromiso por parte de Gerencia y las direcciones de Personal de que se va a llevar a cabo parte de las reivindicaciones que este sindicato viene defendiendo desde hace ya tiempo:

  • Refuerzo del personal administrativo: se va a llevar a cabo contratación de personal administrativo, concretamente uno por área de salud. Se nos ha informado que no son números cerrados, pero que de momento ésa va a ser la contratación.
  • Figura del TCAE en atención primaria: Sin duda uno de los puntos destacados es la inclusión de la figura de Técnico de Cuidados Auxiliares de Enfermería en los centros de salud. De momento se va a proceder a la contratación de siete profesionales, pero la previsión que manejan es que puedan ser hasta 20. Entendemos que es un primer paso a la hora de integrar nuevas categorías en los centros de salud y que la inclusión de las TCAEs supone un gran avance para Navarra, ya que se trata de una figura que en otras comunidades ya existe en atención primaria.
  • Mejora del sistema de comunicaciones: se va proceder a la compra de teléfonos móviles para descongestionar el problema de comunicación en los centros de salud.

Por otra parte, en dicho foro hemos demandado también la necesidad de realizar cambios funcionales que faciliten e impulsen el trabajo en equipo, así como la urgencia en dotar al personal facultativo y de Enfermería de las herramientas y medios necesarios para realizar sus funciones en condiciones óptimas.

Les hemos trasmitido, asimismo, la necesidad de que las nuevas contrataciones se repartan más equitativamente, sin que toda ella vaya a parar a la atención especializada. También hemos puesto sobre la mesa la necesidad de que el personal administrativo cuente con la ayuda de personal sanitario en el triaje, para así evitar posibles complicaciones de salud de las y los ciudadanos.

Desde LAB, pese a estos avances conseguidos, insistimos en la necesidad de movilizarse para seguir mejorando la situación de los centros de salud, ya que los logros ahora conseguidos no son sino un primer paso de un largo camino que aún nos queda por recorrer. Por eso, animamos a toda la ciudadanía a participar en las convocatorias realizadas por la Plataforma Navarra de salud. Éstas tendrán lugar todos los miércoles a las 11:00 ante las puertas de los centros de salud de cada pueblo y barrio. ¡Defiende tu centro de salud!