OSA TCAEAP

Premiazkoa da EZLT langileak Oinarrizko Osasun Laguntza taldean txertatzea

Osasunbidea 2020/09/29

Nafarroako osasun-sistema kolapsatuta dagoen une honetan, beharrezko ikusten da Erizaintzako Zaintza Lanetako Teknikariak kontuan hartzea; izan ere, Osasunbidean gutxien baliatzen den kolektiboetako bat baita, nahiz eta gaur egun egiten dituzten funtzioak baino gehiago betetzeko gaitasuna duten.

Joan den uztailean, HAZIA proposamenaren barruan, LABek azaldu zuen komenigarri dela EZLT kolektiboa oinarrizko osasun laguntzan txertatzea. Une hartan, helburua zen osasun-izaera nabarmena duten zeregin batzuei estaldura ematea, orain dela gutxi arte beste kolektibo batzuek egiten baitzituzten horiek. Profesional horiek sartzeak nolabait arindu egin dezake gaur egun osasun-zentroetan dagoen lan-gainkarga eta profesionalen eskasia.

Gainera, esperientziak erakutsi du formatuta dauden beste langile batzuek beren funtzioak betetzearekin, arindu egiten dietela zeregina graduatuei (mediku eta erizainei), eta, hala, lana optimizatzeko aukera ematen dietela. Horren erakusgarri da REFENA. Bertan, erizainek egiten zituzten bilatze-lanak administrarien, osasun-hezitzaileen eta gizarte-langileen esku utzi dira, betiere langile graduatuekin lankidetzan eta horien ikuskapenarekin. LABek uste osoa du Erizaintzako teknikariengan eta, artikulu honetan esan genuen bezala, eginkizun hauetarako ere kontuan hartu behar direla defendatzen dugu.

Premiazkoa da langile horiek lanean jartzea, eta baita pauso hori sendoki ematea ere, EZLT kolektiboa barne hartuz; izan ere, erabat prestatuta baitaude Covidari aurre egiteko lanetan aritzeko. Bestalde, kontratazio-zerrendak aztertzen baditugu, ohartuko gara kolektibo horretan pertsona gehiago dagoela lanerako eskuragarri beste kolektibo batzuetan baino. Hori dela eta, langile horiek Nafarroako osasun zerbitzuak gaur egun nozitzen ari diren egoerari irtenbidea emateko tresna sendo eta eraginkorra dira.

LAB sindikatuak eskatzen du berriz ere kontuan har dadila bere proposamena, hau da, EZLT langileak Covid krisiaren kudeaketan txertatzekoa, eta, gainera, osasun-zentroetan bete ditzatela beren eginkizunak.

Urge incorporar al personal TCAE en el equipo de Atención Primaria

Osasunbidea 2020/09/29

En estos momentos en que el sistema navarro de salud se encuentra colapsado, es necesario contar también con la figura del TCAE, pues teniendo competencias para realizar más labores de las que desarrolla actualmente, supone uno de los colectivos más infrautilizados de Osasunbidea.

El pasado mes de julio, y enmarcado dentro de la propuesta HAZIA, LAB expuso la conveniencia de incorporar el colectivo de TCAEs a la Atención Primaria. El objetivo no era otro que el de dar cobertura a una serie de tareas que tienen marcado carácter sanitario y que hasta ahora lo realizan otros colectivos. La incorporación de estos profesionales puede descongestionar de alguna manera la sobrecarga de trabajo y la escasez de profesionales que existe actualmente dentro de los centros de salud.

Se ha comprobado, además, que la realización de funciones por parte de otro personal formado ha descargado al personal graduado (médicos y de enfermeras), permitiéndoles optimizar su trabajo. Prueba de ello es REFENA, donde las funciones de rastreo que realizaba el personal de Enfermería han sido delegadas en el personal administrativo, educadores sanitarios y trabajadoras sociales, siempre con la colaboración y supervisión del personal graduado. Desde LAB seguimos apoyando (como ya hicimos anteriormente mediante en este artículo) que se cuente, también para estas funciones, con el personal técnico de Enfermería.

Es urgente que se incorpore este personal, y que se haga de manera eficiente, incluyendo al colectivo de TCAEs, ya que están totalmente preparadas para la realización de dichas tareas de contención de la Covid. Por otra parte, si observamos las listas de contratación, nos daremos cuenta de que existe mayor número de personas disponibles de este colectivo que de otros muchos. Este hecho convierte a este personal en una herramienta sólida y eficaz para poner solución al atasco que vive en la actualidad el servicio navarro de salud.

Desde el sindicato LAB exigimos que se vuelva a tener en cuenta esta propuesta de incluir al personal TCAE dentro de la gestión de la crisis de la Covid, y que tenga, además, sus funciones dentro de los centros de salud.

 

BOTON Osasunbidea