twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

OSA embudo

Oinarrizko Osasun Laguntza: inbutu perfektua

Osasunbidea 2020/09/27

Aspalditxo ari gara salatzen oinarrizko osasun laguntzako langileak jasaten ari diren lan-baldintza txarrak, eta horiek herritarrei ematen zaien arretan eta beste zerbitzu batzuen saturazioan duten eragina. Horren guztiaren ondorioz, zerbitzu hau aterabiderik gabeko inbutu bihurtu da, eta horrek ekarri du, era berean, Covid krisiaren kudeaketa bereziki negargarria izatea Nafarroan.

Pandemiaren kontrol kaskarraren azpian daude oinarrizko osasun laguntzak lehendik nozitzen dituen gabezia handiak; izan ere, urteak daramatzate proiektu egituratzailerik eta inbertsio egokirik gabe, eta, gainera, murrizketa-politika jarraitua jasaten. Horrek azaltzen du zerbitzua lehertu izana, eta, hala, ez dago gaitasunik krisialdietan hiritarrei behar duten arreta emateko. Egoera honen aurrean, zenbait arduradun osasun-etxeetako profesionalen bizkar uzten ari dira erantzukizun osoa; jokabide horrek agerian uzten du administrazioek eta politikariek interes eskasa dutela osasun publikorako sarbiderik handiena eta eraginkorrena izan beharko lukeen zerbitzua zaintzeko, oinarrizko osasun arreta zaintzeko.

Oinarrizko osasun laguntzan dagoen kontrol faltari Covid-19 kasuen bilaketan egiten ari diren kudeaketa txarra erantsi behar zaio, gainera. Alde batetik, hasieratik argi geratu da Nafarroan kontaktuen bilaketan lan egiten duten langileak ez direla nahikoak. Bestetik, bilaketa-lan hori metodo argi eta egiaztaturik jarraitu gabe egiten ari dira. Kontua da -gure ordezkariek kontrakoa ikusarazi nahi badigute ere-, kontaktuen bilatze-prozesuan dauden gabezia horien ondorioz, PCR bidez emaitzak zehaztea dianaren erdian asmatzeko 20 tiro baino gehiago behar dituen tirapitxoneko eskopeta erabiltzea baino lan zailagoa bihurtu dela. Horregatik ekarri ote dituzte militarrak?

Horrela, bada, herritarrok arrisku larrian jarri gaituzte: alde batetik, oinarrizko osasun laguntza egoera prekarioan dago -langileak akituak eta lanez gainezka-; bestetik, kontaktu-bilatzaileen plantilla eskasa da; eta azkenik, muestreo-sistemaren antolaketa gabezia erabatekoa, zeina inolako helburu zehatzik identifikatu gabe PCR laginketa orokorregiak egitean oinarritzen den. Horiekin guztiekin osasun-sistema kolapsatzea lortu dute, eta oraintxe bertan kutsatze kolektibo baten aurrean gaude. Kutsatze horren erantzule, gainera, gazteak, herritarrak oro har, eta osasun-arloko langileak egin nahi dituzte.

Covid kasu positiboen kopuruak gora egiten du astero, eta egoera hori areagotzen ari da Nafarroako osasun-sistemaren kolapsoa. Horregatik diogu osasun-arreta inbutu perfektua bihurtu dela, non sartzea ere nekez lortzen den. Eta egoera honen aurrean, tamalez, gero eta gehiago dira beren arazo eta nahientzako aterabideak osasun-lobby pribatuetan bilatzen dituztenak.

Erantzun bateratua: bitartekoak exijitzea eta fronte komuna

Esan dugu osasun-krisi honek agerian utzi duela gure ordezkarien kudeaketa ezin txarragoa. Pandemiak iraun duen bitartean, Osasun kontseilariak hartu dituen neurriek ez dute eraginkortasunik erakutsi eta, gainera, egin diren akatsak eta hutsegiteak ez ditu zuzendu nahi izan, ez eta onartu ere. Gauzak horrela, lortu duena da herritarrak eta langileen zati bat osasun-zentroetako profesionalen aurka jartzea, nozitzen ari garen gaixo-kopuruaren erantzukizuna eta errua langile horiei egoztea. Horregatik, argi eta garbi esan nahi diegu gizarteari, oro har, eta Osasunbideko langileei bereziki, gure kudeatzaileek eta politikariek eragin dutela krisia erritmo bizian eta kontrolik gabe handitzea gure herrialdean. Egoera larria da eta horren aurrean ezin dugu sorgor geratu, erantzunik eman gabe; osasunerako eskubidea dugu eta eskubide horren alde borrokatzera gonbidatzen zaituztegu laster eginen ditugun mobilizazioetan parte hartuz.

Alde batetik, oinarrizko osasun laguntzan Covid-19 gaitzari aurre egiteko behar adina baliabide, langile eta azpiegitura jar dezatela eskatzen dugu. Aitzakia merkea baino ez da langile eta espazio falta dagoelako kontua. Azkeneko hilabete hauetan nabarmen gelditu da errua baliabideen kudeaketan egon dela, ez baita batere eraginkorra izan; lehenbizi, arreta espezializatua hornitu da azpiegiturez eta langileez (kasu askotan ez dira erabili ere egin); eta, ondoren, erreforma bat egin da, baina desgaraian, inolako planifikaziorik gabe eta inoren onespenik ez duen eredu bat inposatzeko helburu bakarra duena.

Bestetik, LABek eskatu nahi die herritarrei, auzoei, gaixoen elkarteei eta langile guztiei ez ditzatela errudunak osasun-arloko langileen artean bilatu. Fronte komuna eraikitzeko unea da, nozitzen ari garen erasoen aurka batera aritzekoa, eta batez ere, oinarrizko osasun laguntzaren alde egitekoa, horrek bermatzen baitu zerbitzuaren kalitatea. LABek bere babes osoa eman nahi die oinarrizko osasun laguntzako langileei, eta gure politikariei gogorarazi nahi diegu herritar guztion osasuna ziurtatu eta zaindu beharra dutela legez, beren erabakiek ekar ditzaketen ondorioen erantzule bakarrak baitira.

Gertu daukagu herritarrok eta langileok pilatutako nahigabea modu bateratuan adierazteko unea. Salatu ditzagun osasun-arretan ditugun gabezia larriak eta pandemia kudeatzeko antolaketa -eta kudeaketa- faltak sorrarazi dituzten lan-baldintzak.

Atención primaria: el embudo perfecto

Osasunbidea 2020/09/27

Llevamos tiempo denunciando las pésimas condiciones laborales que está sufriendo la plantilla de atención primaria y la repercusión que éstas tienen tanto en la atención a la ciudadanía como en la saturación de otros servicios. Todo esto ha hecho que la atención primaria se convierta en un embudo sin salida, lo que ha traído, a su vez, que la gestión de la crisis Covid esté siendo especialmente nefasta en Navarra.

El pésimo control de la pandemia tiene como eje fundamental las enormes carencias que presenta la atención primaria desde hace ya demasiado tiempo: lleva años sin tener un proyecto vertebrador y una inversión adecuada, y además hace mucho que viene sufriendo una política continuada de recortes. Esto explica que el servicio haya estallado, y así, actualmente se muestra incapaz de poder dar atención en momentos de crisis. La actitud que ciertos agentes mantienen ante esta situación, descargando la responsabilidad sobre las y los profesionales de los centros de salud, no hace sino poner de manifiesto el nulo interés que tienen las administraciones y los políticos en la que debería ser la mayor y más eficaz puerta de entrada a la sanidad pública.

A ese descontrol existente en atención primaria hay que sumarle la pésima gestión que se está realizando del rastreo de casos. Por un lado, desde el primer momento ha quedado patente que el personal rastreador que opera en Navarra es totalmente insuficiente. Por otro, ese rastreo se está desarrollando sin atender a ningún método claro y contrastado. Y es que, debido a esas carencias en el rastreo, contrariamente a lo que nos quieren hacer ver nuestros representantes, la determinación por PCR se ha convertido en una escopeta de feria que necesita 20 tiros para dar en la diana. Tal vez sea por eso por lo que han traído personal militar.

Así pues, nuestra precaria atención primaria -con un personal agotado y vilipendiado-, la insuficiente plantilla de personal rastreador y la pésima organización del sistema de rastreo basado en realizar muestreos indiscriminados por PCR sin un objetivo claro, están poniendo en grave riesgo a toda la ciudadanía. Han conseguido que la atención sanitaria esté colapsada y que ahora mismo nos encontremos ante una trasmisión comunitaria de la que pretenden hacer responsables a las personas jóvenes, ciudadanas en general y empleadas de la sanidad.

Esta situación en la que el número de casos positivos en Covid aumenta cada semana que pasa, intensifica el colapso del servicio navarro de salud. La atención sanitaria se ha convertido en un embudo perfecto donde dificilmente consigues entrar. Y lo que de esto se deriva es que cada vez más personas se sientan alentadas a buscar respuestas en lobbies sanitarios privados.

Respuesta conjunta: exigencia de medios y frente común

Esta crisis sanitaria ha sacado a la luz, como ya hemos apuntado, una pésima gestión por parte de nuestros representantes sanitarios. Durante la pandemia, la Consejería de Salud, no ha adoptado ninguna medida que haya resultado efectiva, y además, no ha sabido ni querido corregir los errores detectados. Así ha conseguido que la ciudadanía y parte de la plantilla se eche encima de las y los profesionales de los centros de salud, responsabilizando y culpabilizando a este personal de los pésimos números que sufrimos. Por eso, queremos dejar bien claro, a la sociedad en general y las y los trabajadores de Osasunbidea en particular, que son nuestros gestores y políticos los que están haciendo que esta crisis tenga un ritmo incontrolado en nuestra Comunidad. No podemos dejar que una situación tan grave como ésta quede sin respuesta, y os invitamos a las próximas movilizaciones que se van a realizar en defensa del derecho a la salud.

Por un lado, exigimos la dotación de medios, personal e infraestructuras, para hacer posible que la atención primaria sea resolutiva frente a la Covid. Ya no caben más excusas que hacen referencia a la escasez de personal y de espacios. Ha quedado sobradamente demostrado que lo que ha fallado durante estos meses ha sido la nefasta e ineficaz gestión realizada de los medios que se tenían: se ha dotado de infraestructuras y personal a la atención especializada (en muchos casos ni siquiera se han utilizado) y se ha llevado a cabo una reforma que ha venido a destiempo, sin planificación y con el único objetivo de imponer un modelo que no cuenta con la aprobación de nadie.

Por otro lado, desde LAB queremos dirigirnos a la ciudadanía, a los barrios, a las asociaciones de enfermos, y a todas las personas trabajadoras para pedirles que dejen de buscar culpables entre las y los empleados de la sanidad. Es momento de hacer un frente común contra los ataques a los que está siendo sometido uno de los garantes más importantes, si no el que más, de la calidad de atención para todos: la atención primaria. LAB quiere mostrar todo su apoyo a la plantilla de atención primaria, y recordamos a nuestros políticos que por ley deben asegurar y velar por la salud de toda la ciudadanía, siendo últimos responsables de las consecuencias de sus decisiones.

Se acerca el momento para que tanto plantilla como ciudadanía manifestemos de manera conjunta el descontento acumulado. Denunciemos las graves carencias de atención y las condiciones laborales que está generando la total falta de organización y gestión en esta pandemia.