twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

OSA osasunbideaSNS

Osasun kontseilariaren zuzenketa edo kargugabetzea eskatzen dugu

Osasunbidea 2020/09/24

Covid gaixoak sare pribatura bideratzea sistema publikoan tratatzea baino merkeagoa delako adierazpenak zuzentzea eskatzen dugu, osasun publikoaren defentsa irmoa eta zalantzarik gabea egiteaz gain. Hala ez bada, utz dezala bere postua!

Santos Induráin Osasun kontseilariak komunikabideetan adierazi du "orokorrean [Covid gaixoak sare pribatura bideratzearen kostua] Nafarroako Osasun Zerbitzuko arreta beraren kostua baino txikiagoa dela". Horiek horrela, Indurain andereak ezin du karguan jarraitu Covid gaixoak sare pribatura bideratzearen inguruan egindako adierazpenak zuzentzen ez baditu.

Antzeko adierazpenak ezin dira egin, eta are gutxiago Kontuen Ganberaren txostenek arlo publikoko eta pribatuko ospitaleratze kostuen arteko aldeak kalkulatzeko erabiltzen den metodologia bera zalantzan jartzen dutenean. Ez da batere sinesgarria Kontuen Ganberak ikuskatutakoa une honetan, magiaren eraginez bezala, goitik behera aldatu izana.

Sare pribatua publikoarekin konparatzeko erabilitako prezioek ez dute lehenbizikoaren osasun prozesu osoa aurreikusten, eta horregatik eskatzen diogu Indurain andereari datuekin froga dezala, Nafarroako Osasun Zerbitzu publikoa pribatua baino eraginkortasun txikiagokoa delako baieztapena.

Ezin dugu onartu, ez herritarrek ez eta langileek ere, Nafarroako osasun agintaritza gorenak modu honetan desprestigiatzea Nafarroako gizarte osoa, eta berehalakoan zuzenketa bat egin dezala eskatzen diogu.

LABen susmoa dugu kontseilariak perla horiek botatzeko beste arrazoi batzuk dituela.
Ez ote dira ari berriz negoziatzen hasieran erakunde pribatuekin igotzeko adostu zituzten prezioak? Ez ote dira ari alarma egoeran erakunde pribatuek jasandako negozio kuotaren jaitsiera estali nahian? Ez ote dira ari entitate pribatuen "erreskatea" diru publikoarekin egitea justifikatzeko testuingurua prestatzen?

LAB sindikatuak Indurain kontseilariari Nafarroako osasun publikoaren defentsa inolako zalantzarik gabe egin dezala eskatzen dio, pandemia honen kudeaketa izugarria jasaten ari baita, langileak eta herritarrak defentsarik gabeko egoeran uzten dituen bitartean.

Exigimos la rectificación o cese de la Consejera de Salud

Osasunbidea 2020/09/24

Exigimos, además de la rectificación de las afirmaciones en las que apunta que derivar pacientes Covid a la red privada es más barato que atenderlos en el sistema público, que haga una férrea e inequivoca defensa de la sanidad pública. ¡Si no, que presente su dimisión!

La consejera de Salud Santos Induráin ha apuntado en medios de comunicación que “en términos generales el coste [de la derivación de pacientes Covid a la red privada] es inferior al coste de esta misma atención en el Servicio Navarro de Salud”. Ante estas declaraciones, la consejera no puede mantenerse en el cargo si no rectifica las declaraciones realizadas respecto a la derivación de pacientes Covid a la red privada.

No se pueden realizar semejantes afirmaciones cuando existen informes de la Cámara de Comptos que ponen en duda la metodología para el cálculo comparativo, en lo referente a diferencias de costes de hospitalización entre público y privado. No resulta muy creíble que lo que la Cámara de Comptos ha auditado, cambie en estos momentos por arte de magia.

La tarifación empleada para comparar la red privada con la pública no contempla la totalidad del proceso asistencial de la primera, y por lo tanto exigimos a la consejera Induráin que demuestre con datos las afirmaciones en las que apunta que el Servicio Navarro de Salud es un sistema más ineficiente que la sanidad privada.

No podemos permitir, ni la ciudadanía ni la plantilla, que la máxima autoridad sanitaria en Navarra desprestigie de esta forma al conjunto de la sociedad navarra, y le exigimos una rectificación inmediata.

Desde LAB sospechamos que existen otras causas para que la consejera suelte esas perlas. ¿No será que se están renegociando los precios que se acordaron con las entidades privadas en un primer momento para subirlos? ¿No será que durante el estado de alarma la cuota de negocio de las entidades privadas cayó por no poder cubrir su oferta debido a la situación excepcional padecida? ¿No será que se está preparando el terreno para justificar el “rescate” con dinero público de las entidades privadas?

El sindicato LAB exige a la consejera Induráin que haga una defensa inequívoca de la sanidad pública navarra, que está sufriendo una pésima gestión de esta pandemia a la vez que deja tanto a la plantilla como a la ciudadanía en una clara situación de indefensión.