OSA salatu

Covid errefortzuko profesionalen aurkako tratu txarrak eta abusuak

Osasunbidea 2020/08/24

Langileak gutxiesten jarraitzen dute. Oraingoan, arazoa lanorduak dira, nahiz eta LABek eta Langileen Batzordeak kontratazioaren arloko kexak aurkeztu dituzten.

Nafarroako Ospitaleguneko Zainketen Zuzendaritza langileen eskubideak urratzen ari da, aprobetxatuta irizpide garbien falta dagoela eta kontratazioaren arloan indarrean dagoen legeria ez duela ezagutzen. Gainera, Profesionalen Zuzendaritzaren eta Gerentziaren onespenarekin ari dira; izan ere, horiek egoera baliatzen ari dira plantillaren oinarrizko eskubideak ezabatzeko, kontratazioaren kudeaketan eraginkortasun falta dela medio.

Zainketen Zuzendaritza langileak behartzen ari da, alarma egoeran gerta zitezkeen premiak asetzeko guardian eman zituzten orduak berreskuratzera.

Gaur egun, ez dute arazorik produktibitateak ordaintzeko jarduera eta kolektibo jakin batzuei –langile faltagatik-, baina profesional askok irailean kobratu gabe lan egitea nahi dute, indarreko legeria urratzen ari diren arduradun batzuek derrigortuta (zenbait langilek udan itzuli behar izan dituzte alarma egoeran emandako orduak).

Kontua da unitate batzuk egutegiak egokitzen ari direla, eta langileak ordu horiek itzulitzera behartuta daudela. Langile batzuek hiru egutegi aldaketa jasan dituzte dagoeneko aurten. Nafarroako Osasun Zerbitzuaren antolaketa negargarria izan da; profesional askok "lan-karga faltagatik" beren etxeetan egon behar izan duten bitartean, beste askok, Covid instalazioetan edo Oinarrizko Osasun Laguntzan, besteak beste, ez dute behar besteko baliabiderik izan behar adinako bermearekin etenik gabeko aktibitate latzari erantzuteko. Antolaketa kaxkar hori ez dute zertan langileek ordaindu.

Abusu horren aurrean, garrantzitsua da alderdi legal batzuk gogoratzea:

  • 2020ko ekainaren 21ean amaitu zen martxoaren 14ko 463/2020 Dekretuak araututako alarma-egoera, eta sei aldiz luzatu zen, honako egunotako saioetan: 2020ko martxoaren 25ean, apirilaren 9an, apirilaren 22an, maiatzaren 6an, maiatzaren 20an eta ekainaren 3an.
  • Martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretua, ordaindutako baimen berreskuragarria arautzen duena, martxoaren 30etik apirilaren 8ra bitarte lanik egin gabeko orduak berreskuratzeko eman zen, egun horretan lanean jarraitzen zuten enpresetako langile horiek konfinatzeko. Errege Dekretu hori ez zaie aplikatuko "funtsezko zerbitzuetan" lan egiten duten langileei. 10/2020 Errege Dekretua, beraz, ez zaie aplikatuko orduak itzultzera behartzen ari diren Osasunbideko langileei.
  • Urriaren 20ko 11/1992 Legearen 25.4 artikuluak ezartzen duenez, ezarritako lanaldiaren iraupenetik gora egiten den lanordu bakoitzaren ordez, atseden-denboragatiko konpentsazio ekonomikoa eman ahal izango da, honela:
    - Laneguneko ordu bakoitzeko: ordubete eta berrogeita bost minutu.
    - Igande edo jaiegunetako ordu bakoitzeko: bi ordu.
  • Osagarriak ordaintzea. Covid pazienteak artatu dituzten langile guztiek jasoko dute, alde batetik, txanda-osagarria (hiru hilabeteko baldintza aplikatu beharrik gabe), betiere txanda-aldaketak izan badituzte; eta, bestetik, arrisku-osagarriaren %2. Ez dago alderik langile finkoen, lanpostu hutsa duten edo ez duten behin-behineko langileen edo Covidengatik kontratatutakoen artean; Ospitaleguneko Zuzendaritzak ordu horiek ordaindu ditu unitate-burutzek emandako zerrendak aintzat hartuta.

LABek Santos Induráin Kontseilariari eta Carlos Artundo zuzendari nagusiari gogorarazi nahi die beharrezkoa dela plantillak egindako lana balioestea, are gehiago kontuan hartuta Covid-19aren balizko gorakada, osasun-langileen eskasia eta krisi honen ondorioz nozitzen ari diren nekea. Argi utzi nahi dugu haiek direla krisiaren kudeaketaren arduradun nagusiak; ez langileak, ezta herritarrak ere.

LAB sindikatuak, beraz, salatzen ditu Coviden krisia artatu duten osasun-arloko langileen lan-baldintzak. Langile horiei, gainera, gaur egun oinarrizko eskubideak kentzen ari zaizkie, aldi horretan langileen kudeaketa negargarria egin delako. Era berean, inplikatuta dauden profesional guztiak praktika horiek salatzera animatzen ditugu.

Maltrato y abuso sobre las y los profesionales de refuerzo Covid

Osasunbidea 2020/08/24

Continúa el ninguneo a la plantilla. Esta vez el problema son las horas de trabajo, y eso a pesar de que tanto LAB como la Comisión de Personal han presentado quejas en materia de contratación.

La Dirección de Cuidados del Complejo Hospitalario de Navarra está aprovechando la falta de criterios claros y el desconocimiento de la legislación vigente en materia de contratación para vulnerar los derechos de las trabajadoras y trabajadores. Y lo hacen, además, con el beneplácito de la Dirección de Profesionales y la Gerencia del complejo, que están aprovechando esta situación de vulneración para eliminar derechos básicos de la plantilla por la falta de eficiencia en la gestión de contratación.

La Dirección de Cuidados está obligando a la plantilla a que recupere las horas en las que, durante el estado de alarma, estuvieron de retén para hacer frente a la posible demanda que pudiese producirse.

Actualmente, aunque no están teniendo ningún problema para pagar productividades -debido a la falta de personal- a determinadas actividades y colectivos, pretenden que multitud de empleadas y empleados trabajen el mes de septiembre sin cobrarlo, bajo coacciones de determinadas jefaturas de unidad que están vulnerando la legislación vigente (algunas trabajadoras ya han tenido que devolver las horas de retén, en periodo estival).

Lo que está ocurriendo es que algunas unidades están ajustando calendarios, y la plantilla se ve obligada a devolver esas horas. Algunas empleadas han sufrido ya hasta tres ajustes de calendario en lo que va de año. Ha sido la nefasta organización del Servicio Navarro de Salud la responsable de que, mientras numerosos profesionales han tenido que permanecer en sus casas “por falta de carga de trabajo”, en las plantas Covid o en Atención Primaria entre otros no hayan podido contar con los recursos necesarios para responder con garantías a la incesante y vertiginosa actividad a la que han tenido que hacer frente. Esta mala organización no la pueden pagar los y las trabajadoras.

Ante tal abuso, es importante recordar algunas cuestiones a nivel legal:

  • El 21 de junio de 2020 terminó el estado de alarma regulado por el Decreto 463/2020 de 14 de marzo y prorrogado hasta en seis ocasiones en las sesiones celebradas el 25 de marzo, 9 de abril, 22 de abril, 6 de mayo, 20 de mayo y 3 de junio de 2020.
  • El Real Decreto-ley 10/2020, de 29 de marzo, por el que se regula un permiso retribuido recuperable, fue dictado para recuperar las horas no trabajadas desde el 30 de marzo hasta el 8 de abril en el caso de las empresas que siguieran trabajando en esa fecha, con el fin de que dicho personal se confinara. Este Real Decreto no es de aplicación al personal que presta sus servicios en los denominados “servicios esenciales”. El Real Decreto 10/2020 no es aplicable, por lo tanto, al personal de Osasunbidea al que se le está obligando a devolver las horas.
  • El Artículo 25.4 de la Ley 11/1992, de 20 de octubre, establece que cada hora de trabajo que se realice sobre la duración de la jornada establecida podrá sustituirse por la compensación económica por tiempo de descanso a razón de:
    -Por cada hora en día laborable: una hora y cuarenta y cinco minutos.
    -Por cada hora en domingo o festivo: dos horas.
  • Pago de complementos. Todo el personal que ha atendido pacientes Covid percibirá, por un lado, el complemento de turnicidad (sin necesidad de aplicar la condición de los tres meses) siempre y cuando haya tenido cambios de turno; y por otro, el 2% del complemento del riesgo. No hay diferencia entre fijos, eventuales con o sin vacante, o contratados por Covid; la Dirección del CHN ha hecho pago de estas horas con los listados que ha recibido por parte de las jefaturas de unidades.

LAB quiere recordar a la consejera Santos Induráin y al Director General Carlos Artundo la necesidad de poner en valor el trabajo realizado por la plantilla, teniendo en cuenta el más que posible repunte de la Covid, la escasez de personal sanitario y el agotamiento al que está siendo sometido por esta crisis. Es preciso hacer hincapié en que son ellos los máximos responsables en la gestión de esta crisis; no las y los trabajadores, y tampoco la población en general.

Desde el sindicato LAB queremos denunciar, por lo tanto, las condiciones laborales de las y los empleados del ámbito sanitario que han atendido la crisis de la Covid; una plantilla a la que actualmente, además, se le están eliminado derechos fundamentales debido a la nefasta gestión de personal realizada durante este periodo. Animamos, asimismo, a todas las profesionales afectadas por estos motivos a que denuncien estas prácticas.

 

BOTON Osasunbidea