twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

OSA mejor gestion

LAB sindikatuak Nafarroako Ospitalegunearen antolaketa kaotikoa salatzen du

Osasunbidea 2020/06/25

Nafarroako Ospitaleguneko langileek elkarretaratzea egin dute ostegun honetan Vianako Printzea kanpoko kontsulten zentroaren atarian, Covid krisian izan den antolaketa faltak eta zuzendaritzaren lidergo faltak langileengan dituen ondorioak salatzeko.

Osasun krisiak iraun duen bitartean, langileak arrisku nabarmenean egon dira babes material eskasiaren eta Prebentzio Zerbitzuak eta Zainketen Zuzendaritzak emandako agindu kontraesankorren ondorioz.

LAB sindikatuak behin eta berriz salatu du langileen ahultasun-egoera, zuzendaritzen arteko deskoordinazioa langile guztien osasuna babesteko orduan, eta Zuzendaritzaren interpretazio arbitrarioa familia-eginkizunak eta lana kontziliatzeko eskubideak nahiz kontratazioak bermatzeko orduan.

Langileen osasunaren babesari dagokionez, akats ugari egin dira, eta hasiera-hasieratik pandemiaren larritasunari buruzko diskurtso erabat deskafeinatua zabaldu da. Horren ondorioz, egoera rokanboleskoak gertatu dira; konparazio batera, buru batzuek gaitzetsi dute langileek maskarak eramatea, Covid pazienteak eta bestelakoak bereizteko orduan irizpiderik ez izatea, edo langileak babesteko orduan erabili diren irizpide ezberdinak, Zainketen Zuzendaritzaren jarraibideen arabera.

Langileen babes maila une bakoitzean zegoen stockaren araberakoa izan da, eta, askotan, Zuzendaritzak ez du zalantzarik izan arazoen errua langileei leporatzeko.
Desordena-testuinguru horretan, ordea, plantillaren autokudeaketari esker (zerbitzutan antolatuak) lortu da Covid krisi honek ondorio larriagorik ez izatea herritarrengan eta langileengan (ez dezagun ahaztu, hala ere, Ospitaleguneko 300 langile baino gehiago kutsatu direla). Osasun krisiaren kudeaketa negargarri honek ondorio zuzenak izan ditu: plantilla, gaur egun, fisikoki eta psikologikoki ahituta dago eta burutza-lanpostuetan zeuden pertsona askok dimisioa eman izan dute, Zainketen Zuzendaritzaren laguntzarik sentitu ez dutelako.

Horregatik, LABek zuzendaritzen deskoordinazioa salatu nahi du, batez ere Zainketen Zuzendaritzarena. Eta Osasuneko kontseilariari eskatzen diogu har ditzala behar diren erabakiak herritarrak eta langileak berriro arriskuan jar ez daitezen, eta azken horien lan-eskubideak errespeta daitezen.

LAB sindikatuak ezin du erantzukizun-aitorpen partzialik onartu inolako ondoriorik gabe, jasan behar izan ditugun akats guztiak onargarritzat jotzen baitira. Antolamendu aldaketa bat eskatzen dugu, langile guztien eskubideak errespetatuko dituena eta erabat gaitzesgarriak diren sarietan oinarritzen ez dena (hala nola "Asturiasko Printzesa Saria" edo produktibitate-sariak), sari horiek bakar batzuen mesederako baitira.

El sindicato LAB denuncia el caos organizativo del C.H.N

Osasunbidea 2020/06/25

La plantilla del C.H.N se ha concentrado este jueves ante las puertas del centro de consultas externas Príncipe de Viana para denunciar la falta de organización sufrida durante la crisis de la Covid y las consecuencias que la falta de liderazgo de la Dirección está originando sobre la plantilla.

Durante la crisis sanitaria, la plantilla ha estado expuesta a un notable riesgo debido a la escasez de material de protección y las órdenes contradictorias que se han dado desde el Servicio de Prevención y la Dirección de Cuidados.

El sindicato LAB en todo momento ha denunciado la situación de vulnerabilidad de la plantilla, la descoordinación de las direcciones a la hora de proteger la salud de todo el personal y la interpretación arbitraria de la Dirección a la hora de asegurar derechos como los permisos de conciliación familiar y contratación.

Han sido numerosos los fallos registrados en cuanto a la protección de la salud de las trabajadoras y trabajadores, manteniéndose desde el principio un discurso totalmente descafeinado sobre la gravedad de la pandemia, que ha derivado en situaciones rocambolescas como la negativa de las jefaturas a que el personal llevase mascarillas, la falta de criterio a la hora de separar pacientes Covid y no Covid, o los diferentes criterios que se han seguido a la hora de proteger a la plantilla dependiendo de las indicaciones de la Dirección de Cuidados.

La protección de las trabajadoras y trabajadores se ha realizado según criterios del stock existente, y en muchos momentos no se ha dudado, por parte de Dirección, en culpar a la plantilla de los problemas existentes.

En este contexto de desoden, sin embargo, ha sido la autogestión de la plantilla, organizada por servicios, la que ha hecho que esta crisis de la Covid no haya tenido consecuencias aún más graves tanto para la ciudadanía como para el propio personal (no olvidemos, a pesar de ello, que han sido más de 300 los trabajadores y trabajadoras del Complejo que se han infectado). Lo que sí ha originado esta nefasta gestión de la crisis sanitaria ha sido que la plantilla se encuentre exhausta tanto física como sicológicamente, y que un número considerable de personas en puestos de jefatura haya dimitido debido a la falta de apoyo de la Dirección de Cuidados.

Por eso, desde LAB denunciamos la descoordinación de las direcciones, sobre todo la de la Dirección de Cuidados. Y exigimos a la Consejería de Salud que tome las decisiones necesarias para que no se vuelva a poner en riesgo ni a la ciudadanía ni a las personas trabajadoras, y que se respeten los derechos laborales de éstas últimas.

El sindicato LAB no puede admitir reconocimientos parciales de responsabilidad sin consecuencias de ningún tipo, ya que se dan por aceptables todos los fallos que hemos sufrido. Exigimos un cambio organizativo que respete a la totalidad de la plantilla y que no se base en reconocimientos totalmente rechazables como el “Premio Princesa de Asturias” o el reparto de productividades para unos pocos, mientras no se respetan los derechos del resto.