OSA sopapos

Txaloetatik zaplaztekoetara (II): Ospitalguneko langileak nekarazi dituen kudeaketa

Osasunbidea 2020/06/15

Ospitalguneko langileak erabat ahituta daude gaur egun, pandemiari aurre egin behar izan diotelako eta egoera honetan buru izan behar zutenen kudeaketa txarra eta deskoordinatua nozitu dutelako. Bada garaia osasun publikoaren defentsan egiazko aldaketa egiteko!

Pandemiak iraun duen hilabete hauetan, agerian gelditu dira sistema publikoari hainbat hamarkadatan egindako erasoen ondorio guztiak: plantilla-murrizketak, gelak ixtea, pribatizazioak eta kanporatzeak. Horrek guztiak egoera oso konprometituak sorrarazi ditu, eta langileak akituak utzi, alderdi fisikoan eta batez ere psikologikoan.

Une honetan, deseskalada fasean, garai bateko akats guztiak bizitzen ari gara, eta badirudi ezer gutxi ikasi dugula Coviden krisialditik. Diskurtso hau ezartzen ari da: "Hau gaindituta dago; hartu diren neurriak nahikoak izan dira; lan handia egin da, eta, izatekotan, langileek babes-ekipoak behar bezala ez maneiatzeak edo egunero aldatzen diren protokoloei ez atxikitzeak eragin du Covid kasuak areagotzea".

Diskurtso autokonplaziente horren bidez, Ospitalgunearen antolaketan lehengo eta oraingo gabezia larriak ezkutatu nahi dira:

• Medikuntzako Zuzendaritzaren eta Zainketa Zuzendaritzaren arteko komunikazio falta nabaria izan da, eta horren ondorioz, neurriak berandu hartu dira eta, beraz, neurri horiek ez dira erabat eraginkorrak izan.
• Langileek Covid gaitzarekin aisa kutsatzeko une eta egoera oso larriak izan dituzte, babes-ekipamendurik ez zegoelako; izan ere, diskurtso nagusia zen gripe arruta zela eta ez zirela beharrezkoak ezta maskarak ere. Hainbat arduradunek behartu egin dituzte profesionalak maskarak ez erabiltzera, eta Osasun Publikoak eta Prebentzio Zerbitzuak izan duten diskurtsoak ez du askorik lagundu.
• Kontratuak kudeatzeko tenorean, antolaketan gabezia batzuk daudela egiaztatu da, Zainketa Zuzendaritzaren eta Profesionalen Zuzendaritzaren arteko deskoordinazioa dela medio. Zainketen Zuzendaritza osatzen duten 18 pertsonak (zuzendaritza, zuzendariordetza eta arloko buruzagitzak) nahasmenaren beste aldagai bat dira langileen kontratazioaren kudeaketan. Gainera, pandemiaren garaian lanaldiei buruz indarrean dagoen araudia urratzeko prest agertu dira etengabe, langileek orduak itzultzea nahi izan baitute (eta exijitu ere egin izan dute). Jakina denez, hori ez da aplikagarria sektore publikoan, oro har, ezta funtsezkotzat jotzen diren zerbitzuetan ere.

Zainketen Zuzendaritzaren hipertrofia horrek beste ondorio larriago bat ere izan du: ez da eraginkorra izan langileen osasunaren prebentzioaren arloko unitateei jarraibide argi eta homogeneoak emateko. Horrek hainbat egoera konprometitu eragin ditu maila horretako hainbat unitateren artean, eta unitate horietako burutzek beren ekimenez erantzun behar izan dute.

Beste ondorio oso garrantzitsu bat ere badugu: burutza askok alde egitea, batez ere Erizaintzan. Burutza horiek, kasu askotan, Zainketa Zuzendaritzaren laguntzarik gabe atera dituzte aurrera zerbitzuak, eta azkenean amore eman dute gehiegizko estresagatik eta zuzendaritza-taldearen babes faltagatik.

Emaitza: 300 profesional baino gehiago kutsatu dira Covid bidez Ospitalgunean. Saiatu dira antolaketa falta arintzen, produktibitateak banatuz (batez ere medikuen artean) edo kontratazio masiboak eginez, baina kontrataziorako irizpideak ez dira eraginkorrak izan eta arazo ugari sorrarazi dute.

Baina, gainera, deseskalatze garai honetan, zeregin asistentzialak kudeatzeko eta antolatzeko beste burugabekeria batzuei ere aurre egin behar diegu:


• Covid aldian gaixoak ospitaleratu aurretik “Covid” edo “Covid ez” diren berresteko egokitu zuten igarotze-eremua gutxiegi erabiltzen ari dira eta, horregatik, kutsatzeko arriskua handiagoa da, sarriago elkartzen baitira pazienteak eta birusa izan dezaketen langileak.
Isolamendu-solairuak erabiltzeari utzi nahi diote, eta Covid duten gaixoak gainerako pazienteak artatzen dituzten unitate eta zerbitzu berberetan ospitaleratu nahi dituzte.


Zainketen Zuzendaritza arazo bihurtzen ari da, eta ez irtenbide; izan ere, duela urte batzutako kudeatze-eredua kontinuista eta elitistarekin segitzen du.

LAB sindikatuak eskatzen du argitu daitezela Ospitalguneko Zuzendaritzaren erantzukizunak, langileak osasunerako arrisku larrian jartzeagatik. Arazoak sortu dira antolatzeko irizpide faltagatik (plantillaren lanak ordeztu du gabezia hori) eta pandemiaren balizko gorakada baten aurrean estrategiari eusteko gaitasunik ez erakusteagatik.

Bada aldatzeko garaia, osasun publikoa defendatzeko egiazko interesa erakusten duen aldaketa bat egitekoa, eta ez interes partikularrekin segitzekoa.

De los aplausos a los sopapos (II)
la gestión que agota a la plantilla del CHN

Osasunbidea 2020/06/15

La plantilla del CHN se encuentra totalmente exhausta en la actualidad, pero no solo por la pandemia a la que han tenido que hacer frente, sino también por la mala gestión y descoordinación que han mostrado quienes debían de liderar un avance efectivo ante la Covid. ¡Ya es hora de que haya un cambio real en defensa de la sanidad pública!

Durante estos meses de pandemia han emergido todos los efectos de los ataques que a lo largo de varias décadas se han realizado al sistema público: recortes de plantilla, cierres de camas, privatizaciones y externalizaciones. Todo ello ha generado situaciones muy comprometidas que han agotado física y sobre todo psicológicamente a la plantilla.

Ahora mismo, en plena fase de desescalada, estamos asistiendo a la reproducción de todos los errores de antaño, y es que parece que poco hemos aprendido de la crisis de la Covid. Se está implantando el discurso de “esto ya está superado; las medidas adoptadas han sido más que suficientes; se ha realizado un gran trabajo, y en todo caso, ha sido el manejo inadecuado de equipos de protección por parte de la plantilla o la falta de adhesión a los protocolos diariamente cambiantes lo que ha provocado un aumento de los casos Covid”.

Ese discurso autocomplaciente intenta obviar que en el Complejo Hospitalario han existido graves carencias organizativas que ya existían y todavía siguen existiendo:

• Se ha constatado una falta de comunicación entre Dirección Médica y Dirección de Cuidados que ha supuesto que las medidas se tomaran tarde y por lo tanto no fueran resolutivas.
• Se han producido situaciones muy graves de exposición de las trabajadoras y trabajadores al Covid por falta de equipos de protección, ya que el discurso predominante era el de que estábamos ante una simple gripe y no eran necesarias ni siquiera las mascarillas. Distintas jefaturas han obligado a las y los profesionales a no utilizarlas, y el discurso mantenido por Salud Pública y el Servicio de Prevención no ha ayudado precisamente.
• Se ha constatado una serie de carencias organizativas a la hora de gestionar los contratos, debido a la descoordinación que existe entre Dirección de Cuidados y Dirección de Profesionales. Las 18 personas que componen la Dirección de Cuidados (dirección, subdirección y jefaturas de área) suponen, a su vez, otro factor de disfunción en la gestión de la contratación de personal. Además, han mostrado continuamente su predisposición a contravenir la normativa vigente en lo referente a jornadas durante la pandemia, ya que han pretendido (e incluso exigido) que las y los trabajadores devuelvan horas. Como es bien sabido, esto no es de aplicación en el sector público en general y en los servicios considerados esenciales en particular.

Esa hipertrofia de la Dirección de Cuidados ha tenido a su vez otra consecuencia más grave aún: no ser efectiva para dar directrices claras y homogéneas a las unidades en materia de prevención de la salud de la plantilla. Esto ha provocado diversidad de situaciones comprometidas entre varias unidades a ese nivel, en las que las jefaturas de unidad han tenido que responder con su propia iniciativa.

Una importantísima consecuencia que todo esto ha traído es la desbandada de jefaturas que estamos presenciando, sobre todo de Enfermería. Jefaturas que en muchos casos han sacado sus servicios adelante sin ninguna ayuda por parte de la Dirección de Cuidados y que han acabado por arrojar la toalla ante el excesivo estrés padecido y la falta de apoyo recibido por parte del equipo directivo.

Resultado: Más de 300 profesionales se han infectado por Covid en el C.H.N. Se ha intentado paliar la falta de organización repartiendo productividades (sobre todo entre los médicos) o realizando contrataciones masivas que no han seguido un criterio organizativo eficaz y que han generado numerosos problemas.

Pero, además, en esta desescalada nos enfrentamos a otros despropósitos en la gestión y organización de las tareas asistenciales:

• La infrautilización de la zona de tránsito, habilitada durante el periodo Covid para la confirmación diagnóstica antes de proceder al ingreso de las personas usuarias en plantas Covid o no Covid, está generando que se vuelvan a poner en contacto pacientes y profesionales que pueden estar en riesgo de tener infección por Covid.
• La intención de no mantener plantas de aislamiento para Covid, e ingresar pacientes con Covid en las mismas unidades y servicios que atienden al resto de pacientes.

La Dirección de Cuidados se está mostrando como problema y no como solución, ya que el modelo de gestión que sigue desde hace años es continuista y elitista.

Desde el sindicato LAB exigimos que se depuren responsabilidades dentro de la Dirección del CHN por exponer a trabajadoras y trabajadores a un grave riesgo para su salud. Todo generado por la ausencia de criterios organizativos (suplidos por el trabajo de la plantilla) y por mostrarse incapaces de mantener una estrategia frente a un posible nuevo repunte de la pandemia.

Es hora de llevar a cabo un cambio que demuestre interés real por la defensa de la sanidad pública, y no la mera búsqueda de intereses particulares.

 

 

BOTON Osasunbidea