twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 LOGO mahai orokorra

Lotzeke dauden hari-mutur gehiegi mahai gainean

Osasunbidea 2020/06/03

Asteazken honetako Mahaian, hilabete luzez deialdirik egin gabe egon ondoren, neurri berriak jakinarazi zaizkigu kontratazioari, ordu-konpentsazioei, langileen mugikortasunari, produktibitateen ordainketari eta arriskugarritasun-osagarriari buruz, besteak beste. LABek, bere aldetik, berriz ere eskatu du Oinarrizko Osasun Laguntzari buruzko mahai monografiko bat antola dezatela lehenbailehen.

Kontratazioak: Irailaren 1etik aurrera "Covid" taldea sortuko da, eta, aurreikuspenen arabera, abenduaren 31ra arte iraungo duten kontratuak izanen dira. Horrela, 371 kontratu sortuko lirateke, pandemiaren beste agerraldi baten zain.

LABek kontratazio-arauak errespetatzeko eta kontratazioen diskrezionalitatea bertan behera uzteko eskatu du. Gainera, Covid aldian egindako kontratazioak zehatz-mehatz aurkezteko eskatu dugu.

Akoplamenduak: Nafarroako Ospitalegunekoak ekainetik aurrera hasiko dira berriro, eta lehen mailako osasun laguntzako erizain, gizarte-langile eta administrarienak datorren astean egingo dira.

LABek eskatu du informazio guztia eta akoplamendu-prozesua garatzeko epeak idatziz bidaltzeko.

Produktibitateen ordainketa: Honek milioi eta erdi euroko gastua ekarri du; horietatik milioi bat baino gehiago fakultatiboentzat izan da, eta ia 160.000 euro burutzetako produktibitatea ordaintzeko.

LABek eskatzen du produktibitateak kobratzeko protokolo bat ezartzea, bai eta horiek kobratzeari buruzko informazio xehatua ere. Produktibitateez gozatzeari dagokionez, oporrak edo denbora librea hartzearen alde egin dugu. Profesionalen zuzendariak hala izango dela konfirmatu digu.

Era berean, Osasuneko Mahai Sektoriala premiaz deitzeko eskatu dugu, Oinarrizko Osasun Laguntzaren egungo egoera eta etorkizuna modu monografikoan aztertzeko. Eskaera hori egiteko arrazoi nagusiak bi dira: batetik, arlo horretako profesionalek dituzten lan-baldintzak, eta bestetik, herritarrek Oinarrizko Osasun Laguntza jasotzea eragozten duten ezkutuko erreformak.

Txandakako lanaren eta osagarrien kobrantza: Hauek abuztuaren 1ean kobratuko direla baieztatu digute, aparteko soldatarekin ez nahasteko.

Horren harira, LABek eskatu du langile guztiak babesteko plan bat garatzea, familia-kontziliazioa, langileen babesa eta, batez ere, osasun psikologikoa zaintzeko. Hala ere, lehenik eta behin egoeraren diagnostikoa egin behar da, eta, horretarako, beharrezkoak diren baliabide guztiak bideratu beharko dira.

Demasiados cabos por atar sobre la mesa

Osasunbidea 2020/06/03

En la mesa sectorial celebrada este miércoles, después de largos meses sin convocar, se nos han comunicado nuevas medidas en materia de contratación, compensaciones horarias, movilidad del personal, pago de productividades, complemento de peligrosidad… Desde LAB, hemos vuelto a solicitar con urgencia la convocatoria de una mesa monográfica sobre Atención Primaria.

Contratación: Se va a generar un retén “Covid” a partir del 1 de septiembre, generando contratos que tendrán una duración estimada hasta el 31 de diciembre. Con ello se generarían 371 contratos, pendientes de un repunte de la pandemia.

Desde LAB hemos exigido que se respeten las normas de contratación y se elimine la discrecionalidad. Además, hemos pedido que se nos desglose la contratación realizada durante el periodo Covid.

Acoplamientos: Los del CHN se van a retomar a partir de junio y en atención primaria, los de enfermería, trabajo social y administrativas se van a realizar la semana que viene.

LAB ha solicitado que se nos envíe por escrito toda la información, así como los plazos de desarrollo del proceso de acoplamiento.

Pago de productividades: Ha supuesto millón y medio de euros, de los cuales más de un millón se han destinado a facultativos y casi 160.000 a productividades de jefaturas.

LAB ha exigido que se establezca un protocolo de cobro de productividades, así como que se nos facilite información desglosada del cobro de las mismas. En cuanto al disfrute de productividades, hemos abogado por el disfrute de vacaciones o tiempo libre. El Director de Profesionales nos ha confirmado que así será.

También hemos solicitado que se convoque con carácter urgente una Mesa Sectorial de Salud para abordar de manera monográfica la situación actual y el futuro de la Atención Primaria. Esta petición viene motivada por las condiciones laborales que están viviendo las profesionales de ese área y por las reformas encubiertas que están impidiendo que la ciudadanía tenga acceso a la Atención Primaria.

Cobro de turnicidad y complementos: Se nos ha confirmado que se efectuarán a fecha uno de agosto, para no confundirla con la extra.

Desde LAB hemos exigido, al respecto, que se desarrolle un plan de protección a todas las personas empleadas para velar por la conciliación familiar, por su protección y sobre todo por su salud sicológica. Lo primero, sin embargo, debe ser realizar un diagnóstico de la situación, y para ello, no se debe de escatimar en recursos.

   
 LOGO LAB NA