OSA proba

Osasunbideak test masiboak eginen dizkie langile guztiei

Osasunbidea 2020/05/19

Hori jakinarazi digute Osasunbideko zenbait goi-kargudunek Nafarroako Osasun Zerbitzuko ordezkari sindikalei astearte honetan egindako bileran. LABetik, norbera babesteko ekipamendu falta handia izan dela kritikatzeko aprobetxatu dugu, eta oinarrizko osasun laguntzaren benetako erreformari ekitea eskatu diegu.

Astearte goizean egin da bilera hori, eta bertan izan dira, alde batetik, Carlos Artundo (Nafarroako Osasuneko zuzendari nagusia), José Ramón Mora (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea) eta Esteban Ruiz (profesionalen zuzendaria), eta, bestetik, Osasunbideko sindikatu guztietako ordezkariak. Bertan, honako hau jakinarazi digute:

1) Osasunbideak langileei test masiboak egiteko asmoa dute (PCRak eta Elisa motakoak). Prozedura hori orain eginen da, eta berriz ere uda ondoren. Gogoratu behar da LABek horixe bera eskatu zuela bide judizialetik, eta Nafarroako epaitegiek ezetsi egin zutela Osasunbideak jarritako errekurtsoagatik: ESTEKA.
2) Babes-materialaren stock bat sortu beharra, pandemiaren beste agerraldi bati baldintza onenetan aurre egin ahal izateko.
3) Pandemiari aurre egiteko orduan egindako lan handia eskertu nahi izan dute.
4) Profesionalen eta sindikatuen parte-hartzearen gaia aztertzeko asmoa azaldu dute, sindikatuek nahi izanez gero.
5) Langileak zaindu beharra aipatu dute, baina gastua kontrolatuz.

LAB sindikatutik kritikoak izan gara funtzionatzeko moduarekin, langileen esposizioa handiegia izan baita, babes-ekipamenduen eskasia dela eta. Beraz, pandemiarekin lotutako datuei buruzko informazio gardena eskatu dugu. Honako ESTEKAn duzue guztia.

Gainera, Oinarrizko Osasun Laguntzaren erreforma erreal baten alde egin dugu, murrizketa gehiagorik ekarriko ez duen erreforma baten alde, hain zuzen ere, duela egun batzuk aurkeztu genuenaren moduko partaidetzazko prozesu baten bidez egingo dena, eta badirudi Osasunbideko gainerako sindikatuak ados daudela horretan: ESTEKA.

Pandemiaren lehen asteetan LABetik aurkeztu genuen ekimena ere gogorarazi dugu, ekoizpen propioaren aldeko apustua egiten zuena, KM-0, behar den oinarrizko materialari dagokionez, batez ere babes-ekipamenduen arloan: ESTEKA.

Azkenik, Osasunbideko langile guztien egoera fisikoa eta mentala azpimarratu dugu, batez ere COVID-19aren eraginpean dauden unitateetan lan egin dutenak, erabat akituak izatearen zantzu garbiak baitituzte.

LABek langile guztien lan-baldintzak defendatzeko borrokan jarraituko du, eta helburu horrekin, gure eskakizunak azalduko ditugu, aspaldi egin genuen eskaerari erantzunez (ESTEKA), ekaineko lehen asterako deitu nahi duten hurrengo Mahai Sektorialean.

Osasunbidea hará test masivos a toda la plantilla

Osasunbidea 2020/05/19

Así nos lo han transmitido a la representación sindical del Servicio Navarro de Salud varios altos cargos de Osasunbidea en una reunión celebrada este martes. Desde LAB hemos aprovechado para criticar la falta de EPIs durante esta pandemia y sugerir una reforma real de la Atención Primaria.

Este martes por la mañana ha tenido lugar una reunión en la que estaban presentes por un lado Carlos Artundo (director general de Salud de Navarra), José Ramón Mora (director gerente del Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea) y Esteban Ruiz (director de profesionales), y por otro una representación de todos los sindicatos de Osasunbidea. En la misma, se nos ha comunicado lo siguiente:

1) La intención de Osasunbidea de realizar test masivos a la plantilla, mediante PCR y determinación de anticuerpos por Elisa. Este procedimiento se realizará ahora y nuevamente después del verano. Hay que recordar que fue eso mismo lo que reclamó LAB por vía judicial y fue desestimado por la justicia navarra ante el recurso interpuesto desde Osasunbidea: ENLACE.
2) La necesidad de realizar un stock de material de protección con el fin de poder afrontar en las mejores condiciones un posible rebrote de la pandemia.
3) El agradecimiento al gran trabajo realizado a la hora de manejar la pandemia.
4) La intención de tratar el tema de la participación de profesionales y sindicatos a demanda de éstos.
5) La necesidad de cuidar a la plantilla, pero controlando el gasto.

Desde el sindicato LAB hemos sido críticos con la forma en que se ha funcionado, ya que se ha expuesto en exceso a la plantilla debido a la escasez de equipos de protección. Así pues, hemos exigido una información transparente en cuanto a datos relacionados con la pandemia. La hemos reunido en el siguiente ENLACE.

Además, hemos abogado por una reforma real de la Atención Primaria, una que no suponga más recortes y que se realice a través de un proceso realmente participativo como el que presentamos ya hace días y en el que parecen estar de acuerdo el resto de sindicatos de Osasunbidea: ENLACE.

También hemos recordado la iniciativa que presentamos desde LAB en las primeras semanas de la pandemia y que apostaba por la producción propia, KM-0, en lo que al material básico necesario respecta, sobre todo en materia de equipos de protección: ENLACE.

Finalmente, hemos aprovechado la ocasión para hacer hincapié en el estado tanto físico como mental en el que se encuentra toda la plantilla de Osasunbidea, especialmente quienes han trabajado en las unidades más expuestas a la COVID-19, pues presentan síntomas inequívocos de un total agotamiento.

Desde LAB vamos a seguir peleando por la defensa de las condiciones laborales de todas las personas trabajadoras, y con ese objetivo vamos a exponer nuestras demandas en la próxima Mesa Sectorial que pretenden convocar, atendiendo a la demanda que hicimos hace ya tiempo (ENLACE), para la primera semana de junio.

 

BOTON Osasunbidea