twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

OSA CHN 1

LABek Osasuneko Mahai Sektoriala lehenbailehen bidu dadila eskatzen du

Osasunbidea 2020/05/03

Azken hilabete hauetan bizi izan dugun salbuespenezko egoera dela kausa, eta ikusirik egoera horrek nolako eragina izan duen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen lan-baldintzetan, Osasuneko Mahaia biltzeko deia egitea eskatzen dugu, honako gai hauek lantzeko:

Osasunbideari eragiten dioten langile -eta detekzio- arloko neurriak NOPLOIra ere zabaldu behar dira, arreta-eginkizunei eragiten dieten heinean, eta tratamendu bera ziurtatu behar da bi eremuetan, hala dagokienean.

Kontratazioa:
Helburua izango litzateke Covid-19aren ondorioz sortutako beharrei erantzuteko sortutako kontratuak erregularizatzea eta formalizatzea. Langileei eskaintzea eta kontratu horiei homogeneotasuna ematea iraupenari dagokionez, kasu guztietan, abuztuaren 31ra arteko iraupena bermatuz salbuespenik gabe. Udazkenerako aurreikuspenak ezagutzea, bigarren kutsatze-aldi gogor bat etorriko balitz ere.
Lanaldiak eta egutegiak:
Unitate/Zerbitzuko burutzei eskatzea ezar ditzatela Covid-19aren ondoriozko errefortzuko langileen lanaldi motak, txandak eta egutegiak. Horrela ahalbidetuko da hileroko gutxieneko egutegiak bermatzea, langileak ziurgabetasunean ez uzteko, eta, horrekin batera, lana eta familia-bizitza uztartzeko dituzten eskubideak bermatzeko.
Bizkortzea gainerako langileek lehen zeukaten txandara eta/edo lanpostura itzultzeko prozesua.
Oporrak eta atsedenaldiak:
Neurri eta irizpide homogeneoak ezartzea oporrak eta atsedenaldiak bermatzeko, eta oporren eta opor-egunen berri emateko datak malgutzea.
Egindako gehiegizko lanaldien aurrean, konpentsazio ekonomikoa jaso beharrean ordu-konpentsazioa (libratzea/atsedenaldia) nahiago duenari, aukera hori bermatzea.
Ordainsarien erregularizazioa:
Soberako orduak ordaintzea; 1592 orduko lanaldia duten langileei osagarri aldakorrak ordaintzea txandaka lan egitera pasatzen badira; 1457 edo 1554 orduko lanaldiak egiten diren kasu guztietan, txandakako osagarria ordaintzea.
Oinarrizko Osasun Laguntza:
Berrantolaketa-neurriei eta telelaguntza ezartzeari buruzko informazioa. LABentzat, krisi hau aukera bat ere bada, eta. Puntu honetan, gure proposamena honakoa da: plantillak indartzea diziplina anitzeko lantaldeak osatzeko, plantillak handitzea oro har, lana modu horizontalean berrantolatzea, eta osasun etxeetan jarduera asistentziala handitzea prebentzioa eta heziketa benetan ezar daitezen, orain inoiz baino beharrezkoagoak baitira.
Nafarroako Ospitalegunea
Ospitalegunearen berrantolamenduari buruzko txostena. Kontratazioen kudeaketaren gaineko erantzukizuna. Jakin nahi dugu nola egingo den kirurgia- eta kontsulta-jardueretara itzultzeko prozesua, eta nola kudeatuko diren bai ohiz kanpoko jarduera, bai eta agendak ere.

LAB solicita la convocatoria inmediata de la Mesa sectorial de Salud

Osasunbidea 2020/05/03

Ante la situación excepcional que hemos vivido estos últimos meses y que ha afectado sobremanera a las condiciones laborales de la plantilla del SNS-Osasunbidea, solicitamos la convocatoria de la Mesa de Salud para tratar los siguientes temas:

Las medidas en materia de personal y detección que afecten a Osasunbidea deben ser extensibles al ISPLN en cuanto influyan en la realización de sus funciones de atención, asegurándose el mismo tratamiento en ambos ámbitos cuando así sea pertinente.

Contratación:
El objetivo sería la regularización y formalización de los contratos generados con motivo de la cobertura de necesidades generadas por el covid-19. Que se ofrezca a la plantilla y que se dé homogeneidad a esos contratos en cuanto a duración, garantizando su duración hasta el 31 de agosto en todos los casos sin excepciones. Conocer en cuanto sea posible la previsión para el otoño ante la posibilidad de que suframos una segunda oleada.
Jornadas y calendarios:
Exigir a las jefaturas de Unidad/Servicio que fijen el tipo de jornada, turnos y calendarios de la plantilla de refuerzo por covid-19, con el objeto de garantizar calendarios mínimos mensuales y no dejar al personal en la incertidumbre, coartando su derechos a la conciliación de la vida familiar.
Acelerar la vuelta a la situación anterior del resto de la plantilla a la que se modificaron sus turnos y/o puestos de trabajo.
Vacaciones y descansos:
Establecer medidas y criterios homogéneos para garantizar las vacaciones y los descansos, y flexibilizar las fechas tanto para comunicar las vacaciones como para disfrutarlas.
Ante el exceso de jornadas realizadas, garantizar, a quien así lo prefiera, la compensación horaria (libranza/descanso) frente a la económica.
Regularización de retribuciones:
Pagos por exceso de horas, complementos variables al personal que ha pasado de la jornada de 1592 horas al turno rotatorio, y aplicación del complemento de turnicidad en todos los casos en que se hayan realizado jornadas de 1457 o 1554 horas.
Atención Primaria:
Información sobre las medidas reorganizativas e implantación de la tele-asistencia. Para LAB esta crisis también supone una oportunidad, y en este punto nuestra propuesta pasa por reforzar las plantillas con equipos multidisciplinares, aumentar las plantillas en general, reorganizar el trabajo de manera horizontal, y ampliar la actividad asistencial en los centros de salud para implementar de verdad la prevención y la educación, actualmente más necesarias que nunca.
C.H.N
Informe de la reestructuración del Complejo Hospitalario, e información sobre la responsabilidad en la gestión de contrataciones. Queremos conocer cómo se va a realizar la vuelta a la actividad tanto quirúrgica como de consultas, la gestión de la actividad extraordinaria, así como la gestión de agendas.