OSA mala gestion

Osasunbideko kudeatzaileen kudeaketa txarra ez dute langileek ordaindu behar

Osasunbidea 2020/04/14

Osasunbideko arduradunek osasun zerbitzu publikoaren eraginkortasuna eta plantillaren segurtasuna eta osasuna bermatzeko betebeharra dute. Tamalez, bere erabaki guztiak ez dira norabide horretan joan, eta, ondorioz, langileak arduradunen eraginkortasun ezaren ondorioak ordaintzen ari da.

LAB sindikatuak, krisi honen hasieratik, babes baldintzarik onenak eskatu ditu profesionalen osasuna ziurtatzeko. Krisiaren hasieratik, Osasunbideko kudeatzaileei ohartarazi genien hartu beharreko neurriak honako hauek zirela: babes-ekipamendu egokiak (txabusina plastikoak eta buzoak barne), profesionalentzako PCR masiboak, maskaren erabilera komunitarioa, arretarako zirkuitu bereiziak, profesionalentzako ostatuak, eta abar luze bat.

Osasunbidea arrisku larrian jartzen ari da bai profesionalak, bai herritarrak. Erabakiak berandu hartzen ari dira, eta neurriak ez dira behar bezain bermatzaileak arreta egokia ziurtatzeko. Babes ekipamenduak, erabilgarri egon arren, ez dira profesionalengana iristen ari, lan arriskuen zerbitzuak eta zenbait nagusik jarritako eragozpenengatik.

Desinformazio basati baten biktima izaten ari gara, eta plantillaren lanarekin jokatzen ari dira.

Zuzendaritzak hartutako neurri batzuk, adibidez, larrialdietako sotoan kanpainako ospitale bat prestatzea (Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuak gabeziak antzeman zituenez, frogatu zen ez zela egokia lan-segurtasuneko baldintza egokietan jarduteko) edo Nafarroa Arena kanpainako ospitale gisa prestatzea, artifiziozko neurriak izan dira, ez baitute benetako eraginkortasunik izan. Horren guztiaren ondorioz, baliabideak erabili dira eraginkorrak ez diren neurri edo proiektuetan, kontuan hartu gabe Covid-19a duten gaixoak artatzen dituzten unitateetako langileen benetako premiak: ospitaleetako larrialdi zerbitzuak, solairuetako ospitaleratzea edo ZIUak.

Prebentzio Zerbitzua eta zuzendaritzak langileen ustezko uko batez baliatzen ari dira babes-neurrien erabilera leku guztietara ez zabaltzeko, ez dakigu ongi zer asmorekin (esaten ari dira profesional batzuk ZIUn edo larrialdietan buzoak erabiltzeari uko egin ziotela).

Kutsatutako langileei buruzko datu fidagarririk ez emateak adierazten du Osasunbideari ez zaiola benetan interesatzen herritarrek eta profesionalek jakitea zein den gure kudeatzaileek hartutako erabakien benetako eragina.

Garbi dago, une askotan, arduradun batzuk ez direla gai izan egoerari aurre egiteko, eta halaxe jarraitzen dute. Profesional asko kutsatu dira, eta horiek beren ahaideak ere kutsatu dituzte, batez ere, krisiaren hasieran arduradunak ez zirelako jabetu arazoaren tamainaz. Eta gaur egun ere, adabakiak jarri besterik ez dute egiten.

LAB sindikatutik, gure lankideen lana defendatzen dugu, eta Nafarroako osasun sistema publikoaren eraginkortasuna eta bertako langileen osasuna bermatzeko erabaki egokien falta salatzen dugu. Planifikazio faltaren ondorioengatik kontuak ematea kudeatzaileen erantzukizuna da, ez langileena. Izan ere, erantzukizuneko karguak betetzen dituztenak dira gure osasunaren funtzionamendu egokia ziurtatu behar dutenak.

La plantilla no debe pagar la mala gestión de los gestores de Osasunbidea

Osasunbidea 2020/04/14

Los responsables de Osasunbidea tienen la obligación de garantizar la eficacia del servicio público de salud y la seguridad y salud de la platilla. No todas sus decisiones han ido en esa dirección y es la plantilla la que está pagando las consecuencias de su ineficacia.

El sindicato LAB, desde el principio de esta crisis, hemos estado apostando por las mejores condiciones de protección para asegurar la salud de los y las profesionales. Ya desde el principio de la crisis advertimos a los gestores de Osasunbidea que las medidas que se debían tomar pasaban por equipos de protección que incluyesen batas plásticas y buzos, determinación masiva de PCR para profesionales, uso comunitario de mascarillas, circuitos diferenciados de atención, alojamientos para profesionales y un largo etc.

Osasunbidea está poniendo en grave riesgo a los y las profesionales y a la ciudadanía. Están tomando las decisiones tarde y las medidas no son los suficientemente garantistas para asegurar una correcta atención. Los equipos de protección, a pesar de estar disponibles, no están llegando a las profesionales por los impedimentos puestos por el servicio de riesgos laborales y algunas jefaturas.

Estamos siendo víctimas de una desinformación brutal jugando con el trabajo de la plantilla.

La asunción de medidas por parte de la dirección, como el hospital de campaña en el sótano de urgencias, (el cual, al detectar carencias el Servicio de Prevención de Riesgos Laborales, no era apto para trabajar en condiciones de seguridad laboral), o la preparación teórica del Navarra Arena como hospital de campaña, son más medidas de artificio que medidas con una efectividad real. Estos dislates han supuesto emplear recursos en medidas o proyectos ineficaces descuidando las verdaderas necesidades de la plantilla en las unidades donde se ha tratado el Covid-19: Urgencias Hospitalarias, Hospitalización de plantas o UCIs.

El Servicio de Prevención y las direcciones están utilizando supuestos rechazos de la plantilla ante el uso de medidas de protección para evitar extender su uso; no sabemos bien con qué fin (como en el caso de la supuesta negativa al uso de buzos en UCI o Urgencias).

La ausencia de datos fiables sobre las personas infectadas dentro del personal, indica que realmente a Osasunbidea no le interesa que la población y las profesionales conozcan la repercusión real de las decisiones tomadas por nuestros gestores.

Que no les quepa duda de que hay responsables que no han sido capaces de hacer frente a la situación en muchos momentos y siguen sin serlo. Muchas profesionales han sido contagiadas y han contagiado a sus familiares por la nula conciencia inicial de la magnitud del problema. Actualmente solo se están dedicando a parchear.

Desde el sindicato LAB defendemos el trabajo de nuestros compañeros y compañeras y denunciamos la falta de decisiones adecuadas para garantizar la eficacia del sistema público de salud de Navarra y la salud de sus trabajadores y trabajadoras. Las consecuencias de la falta de planificación es responsabilidad de los gestores, no de la plantilla. Quienes ocupan cargos de responsabilidad son los que deben asegurar el correcto funcionamiento de nuestra sanidad.

 

 

BOTON Osasunbidea