OSA Hospital Lizarra

Osasunbideak langileen kexa eta iradokizunei erantzun beharko lieke

Osasunbidea 2020/04/05

Osasunbideko langileak konponbideak eta erantzunak eskatzen ari dira Covid 19aren krisialdi honetan egunero aurre egin beharreko arazoentzat. Osasunbideak bere langileen kexa eta iradokizunei erantzun beharko lieke, bere burua justifikatzen saiatu beharrean maiz okerrak eta eskasak diren gomendioekin. Babesari buruzko gomendioen etengabeko aldaketak eta askotan inposizio kutsua duten jarrerek Osasunbideko langileen lan-baldintza delikatuak okertzea baino ez dute egiten.

LAB sindikatutik langileei ahotsa ematen jarraituko dugu, beren eskaerak planteatu ahal izan ditzaten eta arduradunengana zuzenean irits daitezen. Horregatik, ondoren, esparru jakin batzuei eragiten dieten arazo nagusiak azalduko ditugu, ongi jakinda, kasu askotan, arazo horiek orokorrak direla eta Osasunbideko gainerako eremuetan ere agertzen direla:

    Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntza

Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzak bidalitako jarraibide batean, langileei adierazten zaie erabili eta botatzeko mantalak lau aldiz berrerabili behar dituztela. Gogoratu behar dugu material horiek erabiltzeko gomendioetan argi eta garbi zehazten dela berrerabilgarriak diren ala ez. Ez da bidezkoa, material eskasian oinarrituta, osasuna arriskuan jartzen duten erabakiak hartzea.

Eskualde horrek Iruña eta Iruñerria eta Nafarroako iparraldea hartzen ditu, eta bertako profesionalek hirugarren mundukoa dirudien egoera deskribatu digute.

    Tuterako eskualdea-Reina Sofía ospitalea

Tuterako eskualdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako profesionalek babesa agertu diete Tuterako ospitaleko lankideei, babeserako material falta dela eta.

Haiek ere salatu dute ez dutela babeserako materialik, eta, gainera, laneko uniformez hornitzea eskatu dute, pandemiak iraun bitartean lantokian kaleko arropa erabiltzeari utzi ahal izateko, eta uniformeak bertan garbitzeko, etxera eraman behar izan gabe.

Osasun zentro guztietan garbiketa indartzea ere eskatzen dute, batzuetan egunean behin baino ez baitute garbitzen, eta hori, oraingo egoeran, gutxiegi da.

    Lizarrako eskualdea-García Orcoyen ospitalea

Aurreko egunetan, LABek eskatu zuen García Orcoyen ospitaleko langileei eta Lizarrako eskualdeko gainerako langileei Covid-19aren proba bertan egitea, Iruñeko REFENAraino autoz joan behar ez izateko. Izan ere, langile horietako batzuek gidatzeko gaitasuna murrizten duten sintomak dituzte, eta ez dugu ulertzen nola arriskatu daitekeen horrela langileen osasuna.

    Osasun mentala-Psikogeriatrikoa

LABek salatu du oihalezko maskarak banatu dituztela Ospitale Psikogeriatrikoko langileen artean, egungo pandemiaren aurrean babes eskasa dutenak. Zentroko zuzendaritzak erabaki hori berretsi du, eta langile horiek babes egokirik gabe utzi ditu, eta, ondorioz, baita pazienteak ere. Langileak behar bezalako materialik gabe uzteaz gain, alarmistatzat jo dituzte.

LABetik eskatzen dugu erabaki hori zuzentzeko eta langile horiei bitarteko gehiago emateko, orain daukatena denda pribatu bateko saltzaileek erabiltzen dutena baino gehiago ez da eta.

Egoera horien arrazoiak hainbat dira:

Osasunbideko Prebentzio Zerbitzuaren gidalerroak, Osasun Publikoko arduradunek emandakoekin bat datozenak, zeinak, esan bezala, zaharkituak gelditu baitira pandemia egungo mailara iritsi denean, eta ez baitira gai izan eskatzen diren benetako beharretara egokitzeko.

Material gabezia toki guztietan. Horren ondorioz, erabili eta botatzeko materiala arrazionalizatu eta berrerabiltzen ari gara, etor daitezkeen gabezia handiagoko egoerei aurrea hartzeko. Gaur egun, eta etorkizunari begira, babes-material falta dagoela onartu behar da, eta langileei tresna eraginkorrak eman behar zaizkie hori konpontzeko.

Norbera babesteko ekipamenduen banaketa eta erabilera modu homogeneoan kudeatzeko gaitasun logistikorik ez dago. Irizpide falta eta etengabeko interpretazio aldaketak arazo larriak sortzen ari dira langileen artean, segurtasun falta sumatzen dutelako.

Material faltaz gainera, arintasun falta sumatzen da burutzetan daukagun egitura organiko hipertrofiatua egokitzeko, egitura atomizatuegia baitaukagu, koordinazio-sistema eraginkorrik gabea.

Negoziatzeko jarrerarik ez izateak berekin dakar erabakiak denboran atzeratzea eta askotan berandu iristea. Nafarroako Osasun Zerbitzuak beharrezko baliabideak eta prestakuntza eman behar dizkie langileei, inoren osasuna arriskuan jar ez dadin.

Osasunbidea debe atender las quejas y sugerencias de la plantilla

Osasunbidea 2020/04/05

El personal del Servicio Navarro de Salud pide respuestas y soluciones a los problemas a los que se enfrentan diariamente en el desarrollo de su trabajo en la crisis del covid-19. El Servicio Navarro de Salud debería atender a las quejas y sugerencias de su plantilla en lugar de intentar justificarse con recomendaciones que en muchas ocasiones son insuficientes o equivocadas. El cambio continuo de recomendaciones en cuanto a protección y las actitudes que en muchas ocasiones se tornan impositivas sobre el personal, no hace sino empeorar las ya delicadas condiciones laborales del personal de Osasunbidea.

Desde el sindicato LAB vamos a seguir dando voz a la plantilla, para que pueda plantear sus demandas y que estas lleguen directamente a los responsables. Es por ello que vamos a exponer los principales problemas que afectan a la plantilla y que en muchos casos son generalizables al resto de Osasunbidea:

    Atención Primaria- Navarra Norte

En una instrucción enviada por la Subdirección de AP de Navarra Norte se indica al personal que debe reutilizar hasta cuatro veces las batas desechables. Debemos recordar que en las recomendaciones de utilización de estos materiales se especifica claramente si las batas son reutilizables o no. No se pueden tomar decisiones que pongan en riesgo la salud basándose en la escasez de material.

Esta área abarca Pamplona y Comarca y Norte de Navarra, las profesionales nos han remitido la situación que no dudamos en calificar de tercermundista.

    Área de Tudela-HRS

Las profesionales de Atención Primaria del Área de Tudela muestran su apoyo a sus compañeras del Hospital de Tudela en su denuncia por la falta de material de protección.

Ellas también denuncian la falta de material de protección y además reclaman que se les provea de uniformes de trabajo, para dejar de emplear su ropa de calle durante la labor asistencial en este periodo de pandemia y poder lavar los uniformes sin tener que llevárselos a sus casas.

También solicitan reforzar limpieza en todos los centros de salud ya que en algunos sólo se realiza una vez al día, algo en estos momentos insuficiente.

    Área Estella-HGO

En días pasados LAB solicitó poder realizar la prueba del covid-19 al personal del HGO y resto del área en Estella, para así evitar desplazamientos en coche hasta el REFENA de Pamplona. En muchos casos este personal se encuentra ya con síntomas que merman sus capacidades a la hora de conducir y no entendemos cómo se puede arriesgar la salud de los trabajadores y trabajadoras.

    Salud Mental-Psicogeriátrico

LAB ha denunciado la distribución de mascarillas de tela entre el personal del psicogeriátrico, por considerar una protección insuficiente ante la actual pandemia. La dirección del centro se reafirma en su medida y mantiene a esta plantilla con esa carencia en su protección, y la de los pacientes. No sólo no les proveen de material, sino que se les tacha de alarmistas.

Desde LAB exigimos que se rectifique y que se provea a este personal de más medios que, por ejemplo, a las personas trabajadoras del comercio privado.

Las causas de estas situaciones son varias:

Directrices del Servicio de Prevención de Osasunbidea que se ciñe a los dictados que emanan de los responsables de Salud Pública, que como ya dijimos se han mostrado desfasados una vez que la pandemia ha alcanzado los niveles actuales y no han sido capaces de adaptarse a las necesidades reales que se demandaban.

Carencia de material generalizada, que lleva a racionar y reutilizar material desechable, en previsión de situaciones de carencia aún mayor. Se debe reconocer la falta presente y futura de materiales de protección y dar herramientas efectivas a las trabajadoras para solucionarlas.

Falta de capacidad logística para gestionar tanto la distribución como la supervisión del uso de los EPIs de manera homogénea entre toda la plantilla. La falta de criterios y las continuas interpretaciones están generando problemas graves de inseguridad entre la plantilla.

Además de falta de material, está faltando agilidad para adaptar unas estructuras hipertrofiadas de jefaturas y a su vez excesivamente atomizadas por la carencia de un sistema de coordinación eficiente.

La falta de talante negociador implica que las decisiones se retrasen en el tiempo y lleguen en muchas ocasiones tarde. El Servicio Navarro de Salud debe proveer a la plantilla de los medios y la formación necesaria para que no se ponga en riesgo la salud de nadie.

 

 

BOTON Osasunbidea