OSA reina sofia

Osasunbideko langileek salaketak helarazten jarraitzen dute, babes-gabeziak direla eta

Osasunbidea 2020/04/03

    Tuterako Ospitalean babes-ekipamenduak falta dira

Material ugari iritsi arren, ez da banatzen.
Tuterako ospitalean egoera justifikaezina da. Joan den martxoaren 31n, komunikabideetan agertu zen Ana Beamonte Arloko zuzendaria , Txinatik material ugari jaso zuela erakusten zuen argazkian. Zehazki, 40.000 maskara kirurgiko, 5.000 maskara mediko eta babes sanitarioko 6.000 arropa unitate ziren.

Apirilaren 2an, Tuteran, dagoeneko ez dira ekipamendu horiek banatu eta lankideak onartezina den modu batez babestu behar dira.

Ezin da justifikatu, berriro diogu, zentro batera halako material-kantitatea iritsi eta berehala ez banatzea behar duten langile guztien artean, osasun-sarera dagokiona bidali behar dela jakinagatik.

Ez gaitu asebete Prebentzio Zerbitzuak emandako azalpenak, hau da, maneiuan trebatzea beharrezkoa delako arrazoiak; hori aurreikusita egon behar zen, materiala iristekoa zela jakinki.

LABek eskatzen du babes-material hori berehala banatzea, egoera ikertzea eta, gertatutakoaren aurrean, zuzendaritzako arduradunen erantzukizunak argitzea.

    San Francisco Javier psikogeriatrikoa: oihalezko maskarak

Zentroko langileek adierazi digutenez, bi astetik gorako alarma-egoeraren ondoren, zentro horretan oihalezko maskarak banatzen dira norberaren babes-neurriekin. Egoera hori ere justifikaezina da, are larriagoa pazienteen artean hainbat kasu positibo daudenean.

Zentroko zuzendaritzaren aldetik arduragabekeria da langileak babesteko neurri hobeez ez hornitzea.

LABek exijitu du psikogeriatrikoko langileek norbera babesteko ekipamenduak jasotzea eta behar bezala babestuak izatea.

    ZIUak: infekzio-maila altua langileen artean

Kezkagarria da Ospitalguneko ZIUen egoera; izan ere, bertako langileek helarazten diguten informazioagatik, egunero lankide batek edo bik positibo ematen dute Covid-19aren proban.

Prebentzio Zerbitzuak bidaltzen digun informazioak ez digu zehazten zerbitzuetan edo unitateetan zenbatek eman duen positibo; beraz, horri buruzko informazioa langileek ematen digutena da.

LABek eskatzen du datuak zerbitzuen edo unitateen arabera tratatzea eta, adierazle horien aintzat hartuta, langileentzako babes-neurri handiagoak behar dituzten zerbitzuak edo unitateak dauden egiaztatzea edo lehendik daudenak berrikustea, akatsak antzemateko.

    PRC probak plantillari: gainditu gabeko urratsa

Egiaztatzen ari gara isolamendua amaitzen den unean ez zaiola inori probarik egiten, dagoeneko kasu negatiboa den egiaztatzeko; beraz, eramaile den ala ez ezin jakinik segitzen dugu.

Badira Osasunbideko langileak, sintomak izan eta isolatuta egoteko baja eman arren, prozesu osoan proba egin gabeak.

LABek eskatzen du Osasunbideko langile guztiei proba egitea eta profesionalen eta pazienteen osasuna bermatuko duten jarraipen zorrotzak egitea, kutsatzeko bektore ez bihurtzeko.

La plantilla de Osasunbidea continúa haciéndonos llegar denuncias por carencias en su protección

Osasunbidea 2020/04/03

    Falta de EPIs en el Hospital de Tudela

Pese a haber llegado numeroso material, no se reparte.

La situación del Hospital de Tudela es injustificable. El pasado día 31 de marzo por la mañana, la Directora de Área, Ana Beamonte, se retrató en los medios de comunicación recibiendo numeroso material de China. Se trataba, concretamente, de 40.000 mascarillas quirúrgicas, 5.000 mascarillas médicas y 6.000 unidades de ropa de protección sanitaria.

A 2 de abril, en Tudela, todavía no se han repartido esos equipos y las compañeras tienen que protegerse de forma inadmisible.

Es injustificable, insistimos, que habiendo llegado semejante cantidad de material a un centro, no este inmediatamente repartido entre toda la plantilla que lo precise, por mucho que se tenga que remitir lo que corresponda al resto de la red sanitaria.

No nos satisface la explicación dada desde el Servicio de Prevención de que es preciso formar en el manejo; esa cuestión debía estar prevista sabiendo que llegaba ese material.

Desde LAB exigimos que se reparta inmediatamente ese material de protección, que se investigue la situación y que se depuren responsabilidades entre los responsables de dirección ante lo ocurrido.

    Psicogeriátrico San Francisco Javier: mascarillas de tela

La plantilla del centro nos trasmite que tras más de dos semanas de estado de alarma en ese centro se reparte mascarillas de tela como parte del EPI.
Es otra situación injustificable en un centro en el que se han declarado ya varios casos entre pacientes.

Es irresponsable por parte de la dirección del centro no proveer de mejores medidas de protección a la plantilla.

LAB exige que la plantilla del psicogeriátrico sea provista de EPIs en condiciones y se les proteja como corresponde.

    UCIs: alta infectabilidad entre su personal

Nos preocupa la situación de las UCIs del CHN, por la información que nos trasmite su personal, afirman que cada día una o dos compañeras van dando positivo en Covid-19.

La información que nos trasmite el Servicio de Prevención no nos detalla por servicios o unidades el número de positivos en covid-19, por lo que nuestra información a ese respecto se limita a la información que nos dan las plantillas.

LAB exige que se traten los datos por servicios o unidades y que, a tenor de esos indicadores, se compruebe si existen servicios o unidades que precisen de mayores medidas de protección para su plantilla o que se revisen las existentes para detectar fallos.

    Pruebas de PCR para la plantilla: asignatura pendiente

Estamos comprobando que en el momento de acabar el aislamiento no se realizan pruebas a nadie para comprobar si ya es un caso negativo, con lo que la incertidumbre de si se es portador se mantiene.

Nos llegan algunos casos de personal de Osasunbidea que pese a tener síntomas y ser dado de baja para mantener aislamiento no se le ha realizado la prueba en todo el proceso.

LAB insiste en realizar la prueba a toda la plantilla de Osasunbidea y que se realicen seguimientos rigurosos que garanticen la salud de las profesionales y la de los pacientes, para no convertirnos en vectores de contagio.

 

 

BOTON Osasunbidea