OSA santos1

Osasuneko kontseilari

Santos Indurainek ez du neurria ematen

Osasunbidea 2020/01/09

descargas de archivos.orig PDF INFOadm Osasun Departamentuaren eta kontseilariaren jarrera ezin argiagoa da. Hala kontseilariak -medikua lanbidez- nola Carlos Ortundo Osasuneko zuzendari nagusiak -hau ere medikua- oso argi dituzte lehentasunak: Lehenik eta behin, medikuak! (baina bakar batzuk bakarrik)...

SMN sindikatuak negoziatutako neurriek gradua kobratzearen pareko gastua ekarriko lukete, 70 milioi euro guztira, baina difrentzia nabarmen batekin: graduaren ordainketa zeharkako neurri bat izan zen langile publiko guztientzat. Indurainek onartu dituen lehenengo neurriek 5 eta 7 milioi euro arteko gastua dakarte, Aurrekontu Orokorren 1. kapituluaren kargura -langileria gastuak- ordain-duko dena, eta horrek zuzeneko eragina izanen du ezinbestez langile guztien kontratazioetan, ordez-kapenetan eta baimenetan.

Bidegabekerien eta diskriminazioaren adibide ezin argiago bat jaiegun bereziak kobratzeko modua-rena izanen da. Izan ere, soilik lanaldia guardia-kontzeptuan egiten duten medikuek kobratuko dute plus hori, eta kanpoan geldituko dira egun horiexetan ohiko lanaldia daukaten gainerako langileak. Hala, egoera batzuetan, lan bera egiten ari diren langileek soldata desberdina izanen dute (kasu askotan, erdia kobratuko dute).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileak aspaldi ohartu gara lanean jasaten ari garen egoera larriaz: gehiegizko lan-kargak, bidegabekeriak hautaketa-prozesuetan, familia eta lana bateragarri egiteko eskubideen ezabaketa, sukaldeen egoera tamalgarria, euskararekiko bidegabekeriak, aplikatu ziguten soldata-jaitsiera, zeina A mailako gainerako langileek, B mailako langile guztiek eta plantillaren zati handi batek oraindik errekuperatu ez duten, demokratizazio falta burutzak betetzeko prozesuetan -ia denak behatzez izendatuak dira-, prestakuntzaren kudeaketa opakua, eta hainbat eta hainbat kontu gehiago, gardentasun falta eta kontu ilunak agerian uzten dituztenak.

Orain inoiz baino gehiago borrokatu behar dugu gure eskubideen alde eta legealdi honetan zabaltzen ari diren kudeaketa estilo bidegabeen aurka.

LAB sindikatutik dei egiten dizuegu urtarrilean zehar lantokietan eginen diren elkarretaratzeetan parte hartzera.

Soldata-arrakala desagertzearen alde, langileen eskubideen alde eta plantillan gertatzen diren bidegabekeria guztien aurka, mobiliza zaitez!

La consejera de salud

Santos Indurain no da la talla

Osasunbidea 2020/01/09

descargas de archivos.orig PDF INFOadm La actitud del dpto. de Salud y de su consejera no puede ser más clara. La consejera -médico de profesión- y el director general de Salud Carlos Ortundo -médico también- tienen muy claras sus prioridades: ¡Primero los facultativos! (pero sólo algunos)...

Las medidas negociadas por el SMN supondrían un gasto equivalente al cobro del grado, que fue una medida transversal para todo el personal público, un total de 70 millones de euros. Solo las primeras medidas que ha aceptado Induráin van a suponer un gasto de entre 5 y 7 millones de euros que va a repercutir directamente en el capítulo 1 -el capítulo de personal- y afectará directamente a contrataciones, sustituciones y permisos de toda la plantilla.

Un ejemplo claro de agravio y discriminación va a ser el cobro de festivos especiales sólo para aquel personal facultativo que realice su jornada en concepto de guardia, dejando fuera al resto de personal que trabaje esos mismos días en su jornada laboral. Se van a dar situaciones en las que el mismo personal realizando el mismo trabajo tenga un sueldo diferente (la mitad en muchos casos).

La plantilla del Servicio Navarro de Salud nos damos perfecta cuenta de los recortes laborales que sufrimos desde hace muchos años: las cargas de trabajo abusivas, las injusticias en los procesos selectivos, la eliminación de los derechos para la conciliación familiar, la lamentable situación de las cocinas, los agravios al euskera, la bajada salarial no recuperada por el resto de nivel A, todo el nivel B y gran parte de la plantilla, la falta de democratización de jefaturas -casi todas designadas a dedo-, la gestión opaca de la formación y una larga lista de faltas de transparencia y oscurantismo.

Ahora más que nunca debemos pelear por nuestros derechos y contra las injustas formas de gestionar que parece que van a ser la tónica general esta legislatura.

Desde el sindicato LAB os animamos a participar en las concentraciones que se van a realizar en los centros de trabajo a lo largo del mes de enero.

Por la eliminación de la brecha salarial, los derechos de los-as trabajadoras y la denuncia de todo agravio en la plantilla ¡movilízate!

OSA Movilizacin
 

 

BOTON Osasunbidea