Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 
 JUS gripe

Gripearen aurkako 2020-2021 txertaketa-kanpaina

Justizia 2020/10/07

Gripearen aurkako 2020-2021 txertaketa-kanpaina gaur egungo Covid-19 pandemiaren esparruan eginen da. Txertaketa-kanpaina honi buruzko albiste nahasiak saihesteko, MUGEJUk mutualistei gogorarazi nahi die sistemak bermatzen duela 2018tik indarrean dagoen egutegi komuna betetzea.

Aurten, Osasun Ministerioak eta autonomia-erkidegoek modu zentralizatuan erosi dituzte txertoak. Gripearen kanpainan beharrezkoak diren txerto-dosien hornidura (laster hasiko da kanpaina) ziurtatuta dago bai sistema publikoko mutualistentzat, bai erakunde itundukoentzat. Txerto horiek, aurreko kanpainan bezala, txertaketa-zentro publiko edo itunduetan jarriko dira, mutualistaren estalduraren arabera. Farmazia-bulegoen bidezko eskurapena mugatua izango da, txertoen hornidura mugatua baita.

Arrisku taldeak

Gripearen aurkako txertoaren kasuan, sistema publikoko mutualistak (GSIN) beren medikuarekin edo osasun-etxearekin harremanetan jarri beharko dira. Itundutako erakunderen batera atxikitako mutualistak, berriz, beren erreferentzia-zentroarekin harremanetan jarri beharko dira, eta behar den medikuak aginduko die arrisku-taldeetan dauden pazienteei txertoa jartzeko. Kontuan hartu behar da medikuaren txostena behar dela 65 urtetik gorakoak ez diren arrisku-pertsonei txertoa jartzeko.

Erakunde bakoitzak txertaketa zein egutegi, zentro eta ordutegitan eginen den jakinarazi behar die mutualistei, eta Zerbitzuen Zorroan sartutako prebentzio-programak gauzatzeko behar diren baliabideak izan behar ditu.

Farmazia-bulegoak

Erosketa farmazia-bulego batean egiten bada, kontuan hartu behar da mutualistak txertoaren prezio osoa ordaindu beharko duela eta, ondoren, farmaziaren fakturarekin, atxikita dagoen erakundeari eskatu beharko diola osorik itzultzeko. Itzultzeko eskubidea izango du baldin eta 65 urte baino gehiago baditu edo arrisku-talde bateko kidea bada eta dagokion txosten medikoan hala adierazten bada.

Campaña de vacunación de la gripe 2020-2021

Justizia 2020/10/07

La campaña de vacunación de la gripe 2020-2021 se va a desarrollar en el marco de la actual pandemia de Covid-19. Para evitar noticias confusas sobre la presente campaña de vacunación, MUGEJU recuerda a los mutualistas que el sistema garantiza el cumplimiento del calendario común vigente desde 2018.

Este año, la compra de vacunas se ha realizado de manera centralizada desde el Ministerio de Sanidad y las comunidades autónomas. El suministro de las dosis necesarias de vacunas en la campaña de gripe, que comenzará próximamente, está asegurado tanto para los mutualistas de opción pública como para los de entidad concertada. El acceso a estas vacunas será, como en la campaña anterior, a través de los centros de vacunación, públicos o concertados, según la cobertura del mutualista. El acceso a través de oficinas de farmacia estará limitado al haber un suministro restringido.

Grupos de riesgo

En el caso de la vacuna contra la gripe, los mutualistas de opción Pública (INSS) deberán contactar con su médico o centro de salud. Los mutualistas adscritos a alguna de las entidades concertadas deberán contactar con su centro de referencia, y será el facultativo correspondiente quien prescriba la administración de la vacuna a los pacientes incluidos en los grupos de riesgo. Debe tenerse en cuenta que es necesario un informe del facultativo para personas de riesgo que no sean mayores de 65 años.

Cada entidad debe informar a los mutualistas sobre el calendario, centros y horarios en los que se llevará a cabo la vacunación, disponiendo de los medios necesarios para ejecutar los programas preventivos incluidos en la Cartera de Servicios.

Oficinas de Farmacia

Si la adquisición se realizara en la Oficina de Farmacia, debe tenerse en cuenta que el o la mutualista deberá abonar el precio íntegro de la vacuna y, posteriormente, con la factura de la farmacia, solicitar el reintegro íntegro de la misma a la entidad a la que esté adscrito. Tendrá derecho a reintegro siempre y cuando tenga más de 65 años o pertenezca a grupo de riesgo, y así esté expresado en el informe médico correspondiente.