matxoak 8

Manifestazioa IRUÑEA Gaztelu Plaza - Plaza del Castillo 20:00

Sindikalgintzak urrats feminista

descargas de archivos PDF kartela eskuorria

Emakumeak 2017/03/01

Ba al zenekien...

... Estatu mailan gizon eta emakumeen arteko soldata arrailarik handiena Nafarroakoa dela? Hots, gizon eta emakumeen arteko soldata parekatzeko, emakume langileen soldata %44a igo beharko lukete.
... pentsio sistemak sexuen arteko diskriminazioa iraunarazten duela? Hots, emakume pentsiodunek 659 € jasotzen duten bitartean, gizon pentsiodunek 1067€ kobratzen dutelarik.
... lanaldi partzialen % 78,3a emakumeek betetzen dutela?
... sexuen arteko lan-banaketaren ondorioz, industria eremuan soilik langileen %15a emakumezkoa dela eta zerbitzu eremuan ordea, langileen %85a emakumezkoa dela? Sektorerik prekarioena zerbitzuak izanik, lan-baldintza prekarioenak emakumezkoak dituztelarik.

Emakumeak lan merkatura sartu izanak ez du ekarri lan merkatuan lan baldintzen parekatzea batetik, ezta, zaintza lanen banaketa erantzunkidea bestetik.
Lan merkatuan emakumeen presentzia handitzeak eta nolabait “normalizatu” izanak, lan merkatua arautzen duten printzipio androzentrikoak eta logika heteropatriarkala ez ditu aldatu.

Emakume langileok pairatzen dugun diskriminazioa egiturazkoa baita.
LABen ustez, bada garaia sistema kapitalista hetero-patriarkalaren logikaren baitan kokatzen diren berdintasun lege, politika eta neurrietatik haratago benetako politika feminista ausartetara jauzia emateko.

Praktika feminista ekintza sindikalean txertatuz, sindikalgintzak urrats feministak eman behar ditu. Eta norabide horretan, emakume langileen egoerak ikustarazteko, protagonismoa emakume langileengan jartzeko, emakume langileak ahalduntzeko, lan eremuan pairatzen dugun errealitatearen bozgorailu zein motorea izateko eta emakume langileen arteko aliantza lortzeko PIKETE FEMINISTA bezalako tresna bat behar dugula uste dugu.

Eskolan lantzeko materiala. Martxoak 8

Un paso feminista desde el sindicalismo

descargas de archivos PDF cartel hoja

Emakumeak 2017/03/01

¿Sabías que...

...la mayor brecha salarial del Estado español se da en Nafarroa? Para equiparar sueldos entre hombres y mujeres, el de las mujeres debería aumentar en un 44%.
... el actual sistema de pensiones perpetua las desigualdades entre hombres ymujeres? Las pensionistas perciben de media 659 euros, frente a los 1067 que
perciben los hombres.
... el 78,3% de las jornadas parciales las cubren las mujeres?
... según la división sexual del empleo, en industria solo un 15% de las personas trabajadoras es mujer y sin embargo, en el sector servicios, el 85% son mujeres? Siendo éste el sector más feminizado y en algunos ámbitos el más precario.

La entrada de las mujeres al mercado laboral no ha traído una equiparación de las condiciones laborales, ni un reparto corresponsable de los trabajos de cuidado.
El aumento y “normalización” de la presencia de las mujeres en el mercado laboral no han cambiado los principios androcéntricos y la lógica heteropatriarcal que regulan el mercado laboral.

Ya que la discriminación que padecemos las trabajadoras es estructural.
Desde LAB pensamos que ya es hora de dar un salto de las leyes, políticas y medidas de igualdad que se encuentran dentro de una lógica del sistema capitalista-heteropatriarcal, a verdaderas políticas feministas.

Para integrar la práctica feminista en la acción sindical, el sindicalismo debe dar un paso feminista. En esta dirección, pensamos que necesitamos una herramienta como el PIQUETE FEMINISTA. Para visibilizar la situación de las trabajadoras, dar protagonismo a las mujeres trabajadoras, apoderarnos, ser el altavoz y motor de las realidades que vivimos en el mundo laboral y lograr alianzas entre las mujeres trabajadoras.

Eskolan lantzeko materiala. Martxoak 8

martxoak8 hezkuntzaMartxoak 8:

hezkuntza berri bat helburu, feminismoaren garaia da!

Irakaskuntza 2017/02/27

Martxoaren 8a hurbil dugun honetan, jendarte ez patriarkal baten bidean, hezitzaileok konpromezu berriak har ditzagun animatu nahi zaituztegu berriz ere. Berdintasuna bilatzen duen eredu konpentsatzailea gainditu eta paradigma aldaketa ekarriko duen jarduera hezitzaile feminista baten alde egin beharko dugu egungo egoera errotik irauliko badugu.
Aniztasuna arazo baino aberastasuna dela ulertu eta ulertarazteko garaia da. Patriarkartuak baldintzatutako botere harreman eta menpekotasunak deseraikitzeko garaia da. Periferiak erdigunera ekartzeko garaia da. Feminismoaren garaia da!

LAB Irakaskuntzatik baliabide zenbait eskaini nahi dizkizugu, gelarako zure jardun hezkidetzailean lagungarriak izanen zaizkizulakoan. Oraingo honetan, ARTEA ardatz izaki, ikastetxean lantzeko material eta proposamen zenbait eskaini nahi dizkizugu. Heziguneetan hoberen deritzozuen moduan erabiltzeko baliabide multzoa.



 

Ainara"Euskaraz bizi nahi dut" erabakia

Iritzi artikulua 2017/02/23  Ainara Oiz Ingeles irakaslea

Euskararen erabilera ezagutzaren azpitik dago, hau da dagoena. Badirudi azken boladan gazteengan igo dela ezagutza, eta deigarria egiten zait, hain zuzen ere haiek baitira bereziki erabileran kale egiten dutenak, nire irudikoz. Baina tira, nik nire ikuspegitik aztertu nahiko nuke afera; izan ere, aspalditxo hartu bainuen euskaraz bizitzeko hautua, eta oso serio gainera. Nik ez dut ezer gaztelaniaren aurka, berez nire ama hizkuntza da, niregan dago, eta bizi naizen lekuan, Nafarroan, Iruñerrian, pisu handia dauka gainera. Hala ere, euskarak gaztelaniak ematen ez didan beste zerbait ematen dit, hitzekin azaldu ezin dezakedana. Euskaraz eroso sentitzen naiz, natural, nire identitatea eraiki dut bere inguruan, nire izaeraren zati handia azaltzen du euskarak.
 
Askotan esaten da euskara altxorra dela, asko zaindu beharrekoa. Eta noski, bat nator horrekin, baina arriskua dakar horrek;  kotxea erosi eta apurtu ez dadin garajean erabili gabe manta baten azpian izango ez genukeen moduan, euskara erabiltzeko dago, kalera ateratzeko, harramaskak egiteko, eta tarteka kolpeak emateko ere bai, zergatik ez.

Euskaraz bizitzea erabakitzean hiru aspektu bereizten ditut nik nire bizitzan: batetik, nik neuk, pertsona bezala, hartutako hautua; nik eraikitako inguruan, bikotea eta lagunak esaterako, euskaldunak dira nagusi, sinpleki esanda, ezaugarri horrek beraiekin identifikatuta egotea sentiarazten baitit, hurbilago, eta orokorrean interes eta balore antzekoak baititugu, bizitzari leiho beretik begiratzen diogu. Bigarrenik, arlo profesionala dago; irakasle izan nahi nuela argi neukan, hizkuntza irakatsi nahi nuela ere bai, eta ingelesa atzerriko hizkuntza gisa izango zela irakasgaia ere; baina argi baino argiago neukan hori guztia inguru zehatz batean gertatu behar zela, eta hori euskarazko irakas-ereduan zen, D ereduan. Eta hala egin nuen, lanean euskaraz aritzeko hautua egin nuen. Hirugarrenik, nire ama izaera dago. Nire bikoteak eta biok argi genuen gure seme-alabek euskara izango zutela ama hizkuntza, ahalik eta atxikimendu gehien transmitituko geniela eta euskaraz nola bizi irakatsi ere. ERABAKI BAT, HORIXE DA EUSKARAZ BIZITZEA NIRETZAT.

Baina erabakia hartzea ez da nahikoa tamalez; errealitatearekin aurrez-aurre egiten dugu euskaldunok uneoro. Trabak, mugak, aurreiritziak … mugagabea da euskaraz bizitzea galarazten duten oztopoen zerrenda. Horregatik egiten du kale erabilerak, jende orok ez baitu borroka etengabe horretan aritzeko indar, gogo edo borondaterik; badirudi anbizio handiko bizi proiektua bilakatu dela nahi hori, eta hala den bitartean, euskara berez dagokiona baino txikiagoa izaten segituko du.  ERABAKI BAT DA EUSKARAZ BIZITZEA; horregatik, ahal eta nahi duzuen horiei, eta eraiki nahi dugun herriarekiko koherentziaz, konpromisoa hartzera animatzen zaituztet, izan ere nik ez baitut euskararik gabeko Euskal Herririk irudikatzen. Eskubide osoz eta zilegia zaigulako, konplexurik gabe erabili eta exijitu EUSKARA, gutxi izan arren BAGARELAKO, ETA IZANGO GARELAKO. ZUK ERABAKI, ZURE ESKU DAGO ETA.

pizarra 1


Irakasleak eta langile laguntzaileak, zaintzaileak...
Personal docente y asistencial, personal cuidador...

Urriaren 1 baino lehen kontratua sinatu dutenek udan kobratuko dute

LABek Administrazioak egindako proposamena urritzat jotzen du

Administrazioa 2016/05/17

Atzokoan, maiatzak 16, egindako Mahai Orokorrean Administrazioak Foru Dekretu bidezko aldaketa proposamena luzatu zigun behin behineko irakasle eta langile laguntzaileen kontratuen luzapenei dagokiona.

Los-as contratados-as antes del uno de octubre cobrarán los meses de verano

LAB considera insuficiente la propuesta de la Administración

Administrazioa 2016/05/17

En la Mesa General celebrada ayer 16 de mayo, desde la Administración se trasladó una propuesta de cambio a traves de un Decreto Foral para determinar la duración máxima de los contratos de personal docente y asistencial en centros docentes adscritos al Departamento de Educación.

Etxerako lanak aztertzen

•Eztabaida •Debate  2016/04/29 |Sortzen Komunikazioa|

Etxerako lanen inguruko eztabaida tailerra egin zuten 2016ko Martxoaren 19an. Bertan hartutako irudiak eta elkarrizketatxoa dira bideoan agertzen direnak.