twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
IRAK.gimero
Gimenoren errezeta zaharkituak garai berrietarako

Irakaskuntza 2020/09/15

Urtebete egin du karguan Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak. Egia da ez zaiola ikasturte erraza tokatu, baina egia da ere gauzak beste era batera egin zitezkeela. Nafarroako hezkuntza sistemaren beharrak handiak dira eta hezkuntza komunitateak heltzen ez diren erantzunak eta konponbideak behar ditu. Egin dezagun bere hanka-sartzeen errepasoa.

Las recetas obsoletas de Gimeno para los nuevos tiempos

Irakaskuntza 2020/09/15

Carlos Gimeno, consejero de Educación del Gobierno de Navarra, ha cumplido un año en el cargo y es verdad que no le ha tocado un curso fácil, pero también es cierto que las cosas se podían haber hecho de otra manera. Las necesidades del sistema educativo navarro son grandes y la comunidad educativa necesita respuestas y soluciones que no llegan. Repasemos sus errores.

 
IRAK.gimero

Gimenoren errezeta zaharkituak garai berrietarako

Irakaskuntza 2020/09/15

Urtebete egin du karguan Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak. Egia da ez zaiola ikasturte erraza tokatu, baina egia da ere gauzak beste era batera egin zitezkeela. Nafarroako hezkuntza sistemaren beharrak handiak dira eta hezkuntza komunitateak heltzen ez diren erantzunak eta konponbideak behar ditu. Egin dezagun bere hanka-sartzeen errepasoa:

Ezaguna da Gimenoren euskarafobia, bera izan zen aurreko legegintzaldian irakaskuntzan legez Zerrenda Bakarra galaraztea bultzatu zuena eta berari esker, besteak beste, gaur egun Nafarroako irakasleak bakarrak dira Estatuko administrazioetan bertako bi hizkuntzak menperatu arren, bakarrean lan egitera zigortuak direnak elebakarren pribilegioak elebidunen gainetik jarriz. Norabide berean, azken hilabeteetan Mendigorrian legez aitortzen zaien euskaraz ikasteko eskubidea galarazi du eta kontuak epaitegietan bukatu du. Lanbide Heziketan eta NUPen ez da aurrerapauso garbirik eman ikasle euskaldunek beren ikasketak euskaraz jarrai ditzaten.

Pasa zen ikasturte osoan zehar 0-3ko langileen eskaria izan da ratioak jaistea eta soldata hobetzea. 0-3 zikloari izaera hezitzailea praktika errealean aitortu behar zaio, ez asistentzial hutsa, langileen lan baldintzak homologatu eta duindu, eta Hezkuntza Departamentuaren eskumena izatera pasa behar da. Horretarako bazegoen plangintza zehatza prest, baina tiraderan gorde da eta ez da ezer egin.

Garai kritiko honetan non zerbitzu publikoak indartzea funtsezkoa den eta hezkuntzan inbertitzea estrategikoa den, Departamentuak COVID-19 garaia baliatu du murrizketak aplikatzen hasteko: ikasturte hasieran Skolae hezkidetza programa inplementatzeko baliabideak murriztu baziren, ikasturte honetan sinatutako irakaskuntza publikoko itunaren arabera inplementatu behar ziren bi neurriak ez dira aurrera eraman, eta ikastola eta itunpeko irakaskuntzako akordio murriztaile berria ordezkaritza sindikalaren %1arekin sinatu du. Parlamentuko gehiengoak konponbidea jarri dio horri, ea PSNk errespetatzen duen. Bestetik, itunpeko irakaskuntzako langileen ordezkariak negoziazio mahaitik bota ditu eta, ikasleek eta langile ez irakasleek bezala, ez dute elkarrizketa zuzenik Departamentuarekin pandemia egoerari buruz. Aurreko legegintzaldian ikastolei buruz abiatutako lan mahaiak ere ez du jarraipenik izan.

Izurritearen kudeaketan zentratuz, Gimenok argazki historikoa lortu du, Nafarroako irakaskuntzako sindikatu guztiak (sare publikoa eta itundutakoa) batu gaitu eta maiatzaz geroztik aurrez aurreko itzulerarako protokolo adostua eskatzen ari gara, osasunaz gain, irizpide pedagogiko-afektiboak kontuan hartuko dituena, zuzendaritza eta langileengan ardura guztia jarriko ez duena. Eragile batzuekin (ez guztiekin) ekainean eta orain bilerak egin badira ere, ez dira kontuan hartu momentuz beren proposamenak. Nafarroan ez da eginen behar den inbertsioa azken hilabeteetan ikasleek bizitako egoera pedagogiko eta emozional bereziari aurre egiteko era egokian ratioak jaitsiz eta baliabideak jarriz aniztasunari trataera egokia emateko eta konfinamenduan handitutako arrakalak gainditzeko. Ikasle askok sei hilabete eman dituzte euskararekin kontakturik izan gabe, baina ez da inongo plangintzarik diseinatu egoera horri aurre egiteko. Konfinamendu garaian ia-ia ez da ordezkapenik bete eta hasi berri den ikasturtean, egoera okertzen bada, giza eta hezkuntza baliabide eskasekin kinka larriari aurre egin beharko zaio irakasle eta ez irakasleen ahalegina biderkatuz. Hezkuntza langileek behar duten osasun eta teknologia berriei buruzko formazio egokirik ere ez da bideratzen ari. Nafarroako Eskola Kontseiluak ordea, prozesu parte-hartzailea egin zuen, bertan LABek bere ekarpenak egin ditu, eta ekainean ikuspegi pedagogikoa kontuan hartzen zuen dokumentua adostua osatu zuen, baina kontseilariak ere muzin egin dio. Departamentuak elkarrizketari uko egiteak, ikasleak, langileak eta gurasoak biltzen dituen Hezkuntza Foroa sortu du, eta Gimenok entzungor jarraitzen badu, protestak areagotuko dira.

Aukera ezin hobea galdu da hezkuntza eragileekin era adostuan agortuta dagoen hezkuntza sistema behetik gora eraldatzeko. Konpetentzietan eta metodologia aktibo eta kooperatiboetan oinarritutako hezkuntza eredu berria, ebaluazio hezitzailea, betaurreko moreak eta berdeak jartzeko, espazio berriak baliatuko dituena, deszentralizatua, parte-hartzailea, arrakalak gaindituko dituena... azken batean ikaslea subjektu gisa jarriko duena eta bere beharrak erdigunean. Pandemiak ageriago utzi du gure hezkuntza sistema bertatik eraikitzeko beharra, lege eta curriculum propioekin hemen adostua eta diseinatua, Madrili segidismorik egin gabe. Zer nolako irakaskuntza nahi dugun erabakitzeko eskubidea dugu.

Uda pasa da ezinbestekoak ziren hausnarketa, adostasun eta eraldaketarik gauzatu gabe. Berandu goaz eta orain petatxuak baino ez dira jarri. Familiak, langileak eta ikasleak oso kezkatuta gaude, baina Gimenok ez dizkigu behar ditugun erantzunak eta konponbideak ematen. Ezarritako protokoloa irizpiderik gabe aldatzen da egunetik egunera, ziurgabetasuna sortuz. Gure eskua luzatuta dago, baina kontseilariak negoziatzeko eta hezkuntza komunitatearekin akordioak lortzeko jarrera hartzen ez duen bitartean, Nafarroako ikasleen eta hezkuntzaren onerako, mobilizatzea besterik ez zaigu geratzen.

Las recetas obsoletas de Gimeno para los nuevos tiempos

Irakaskuntza 2020/09/15

Carlos Gimeno, consejero de Educación del Gobierno de Navarra, ha cumplido un año en el cargo y es verdad que no le ha tocado un curso fácil, pero también es cierto que las cosas se podían haber hecho de otra manera. Las necesidades del sistema educativo navarro son grandes y la comunidad educativa necesita respuestas y soluciones que no llegan. Repasemos sus errores.

Es conocida la euskerafobia que padece Gimeno, quien durante la anterior legislatura impulsó la prohibición por ley de la Lista Única en la enseñanza y gracias a ella, entre otras cosas, hoy en día los profesores navarros son los únicos en las administraciones del Estado que aún dominando sus dos lenguas, son condenados a trabajar sólo en una de ellas, poniendo los privilegios de los monolingües por encima de los bilingües. En la misma dirección, en los últimos meses ha impedido el derecho a estudiar en euskera que se les reconoce legalmente en Mendigorría y el conflicto ha llegado a los juzgados. En la Formación Profesional y en la UPNA no se han dado avances claros para que el alumnado euskaldun pueda continuar sus estudios en euskara.

Durante todo el curso pasado la demanda de las trabajadoras de 0-3 ha sido bajar las ratios y mejorar el sueldo. Al ciclo 0-3 hay que reconocerle en la práctica real el carácter educativo, no meramente asistencial, homologar y dignificar las condiciones laborales de las trabajadoras y pasar a ser competencia del Departamento de Educación. Para eso ya existía una planificación detallada, pero se ha guardado en el cajón y no se ha hecho nada.

En este periodo crítico en el que el fortalecimiento de los servicios públicos es fundamental y la inversión en educación estratégica, el Departamento ha aprovechado el periodo COVID-19 para empezar a aplicar recortes: si a principios del curso pasado se redujeron los recursos para implementar el programa de coeducación Skolae, las dos medidas que se iban a implementar este curso en virtud del pacto de enseñanza pública firmado no se han llevado a cabo, y el nuevo acuerdo mermado de ikastolas y enseñanza concertada lo ha aprobado con la firma del 1% de la representación sindical. La mayoría parlamentaria ha puesto solución a ello, veremos si el PSN lo respeta. Por otro lado, ha expulsado de la mesa de negociación a los representantes de los trabajadores de la enseñanza concertada y, al igual que el alumnado y las trabajadoras no docentes, no tienen interlocución directa sobre la situación de la pandemia con el Departamento. La mesa de trabajo sobre las ikastolas puesta en marcha en la anterior legislatura tampoco ha tenido continuidad.

Centrándonos en la gestión de la epidemia, Gimeno ha conseguido una fotografía histórica, nos ha unido a todos los sindicatos de la enseñanza de Navarra -red pública y concertada- que desde mayo estamos reclamando un protocolo consensuado para el retorno presencial que, además de la salud, tenga en cuenta criterios pedagógico-afectivos y que no ponga toda la responsabilidad en la dirección y los trabajadores. Aunque se han mantenido reuniones con algunos agentes (no con todos) en junio y agosto, no se han tenido en cuenta por el momento sus propuestas. En Navarra no se realizará la inversión necesaria para rebajar los ratios con el fin de hacer frente de forma efectiva a la especial situación pedagógica y emocional vivida por el alumnado en los últimos meses y poner los recursos necesarios para dar un tratamiento adecuado a la diversidad y superar las brechas agudizadas durante el confinamiento. Muchos alumnos han pasado seis meses sin tener contacto con el euskera, pero no se ha hecho ninguna planificación para hacer frente a esta situación. Durante el confinamiento apenas se han cubierto las sustituciones y en el curso que acaba de comenzar, si la situación empeora, habrá que afrontar la grave situación con escasos recursos humanos y educativos multiplicando el esfuerzo del profesorado y del personal no docente. Tampoco se está ofreciendo formación adecuada sobre salud y nuevas tecnologías que necesitan los trabajadores de la educación. En cambio, el Consejo Escolar de Navarra sí realizó un proceso participativo, en el que LAB ha hecho sus aportaciones, y en junio elaboró un documento consensuado que tenía en cuenta el enfoque pedagógico, pero el Departamento lo ha ignorado. La falta de diálogo del Departamento ha hecho surgir el Foro Educativo que agrupa a alumnado, trabajadores, padres y madres y, si Gimeno sigue haciendo oídos sordos, se intensificarán las protestas que ya se están realizando.

Se ha perdido una oportunidad inmejorable para transformar de forma consensuada con los agentes educativos de abajo a arriba un sistema educativo agotado, acordando un nuevo modelo educativo basado en competencias y metodologías activas y cooperativas, una evaluación educativa, con una perspectiva morada y verde, que aproveche nuevos espacios, descentralizado, participativo, que supere las brechas... que en definitiva ponga al alumno como sujeto y sus necesidades en el centro. La pandemia ha dejado más patente la necesidad de construir nuestro propio sistema educativo, consensuado y diseñado aquí con leyes y currículos propios, sin hacer seguidismo de Madrid. Tenemos derecho a decidir qué tipo de enseñanza queremos.

Ha pasado el verano sin que se llevaran a cabo las reflexiones, consensos y transformaciones que eran imprescindibles. Vamos tarde y ahora solo se están poniendo petachos. Familias, trabajadores y alumnos estamos muy preocupados pero Gimeno no nos da las respuestas y soluciones que necesitamos. El protocolo impuesto cambia día a día sin criterio creando incertidumbre. Nuestra mano está tendida pero mientras el consejero no tome una actitud negociadora y de llegar a acuerdos con la comunidad educativa por el bien del alumnado y de la educación navarra, solo nos queda movilizarnos.