Irak portada31

Ikasturte osorako itzulera hitzartu, seguru eta aurrez aurreko baten alde

Irakaskuntza 2020/08/31

descargas de archivos.orig Irailaren 2ko mobilizazioaren afixa 

LAB Irakaskuntza, Hezkuntza-Komunitateko Foroko kide izaki, duela gutxi bildu da gainerako eragileekin (sindikatuak, ikasleen elkarteak eta gurasoen plataformak), ikasgeletara itzultzeari buruzko xehetasunak jorratzeko. Horiei dagokienez, LABek honako hau adierazi nahi du:

  1. Oraindik ere ziurgabetasun eta desinformazio handia dago hezkuntza-komunitateko eremu guztietan; familiek, irakasleek, irakasle ez diren langileek eta ikasleek ez dute behar adinako informaziorik.
  2. Hezkuntza Departamentuak gure kezka areagotu egin du, kontingentzia-planaren ezarpenari buruzko alderdiak argitu beharrean. Izan ere, jakin dugu irakasleen kopurua indartzeko iragarri zituzten 666 kontratazioak gaur egun 173 bakante izatera murriztu direla, gaurko datuen arabera.
  3. Jantoki eta garbiketa zerbitzuak indartzeko iragarri zuten 200 pertsonen kontratazioa ere baieztatzekoa dago orandik orain. Are gehiago, arlo horietan murrizketak izan direlako salaketak iristen ari zaizkigu forora.
  4. Ez dute argitzen nola ezarriko diren kontingentzia-planak, ezta ikastetxeek zer baliabide izango dituzten ere.

Beraz, honako hauek eskatzen ditugu:

  • Benetako negoziazioa hastea hezkuntza-komunitate osoarekin, orain arte bazter utzitako alderdi pedagogikoak, funtzionalak eta emozionalak kontuan hartu eta errefortzuei zentzua emango dien plan integral bat osatze aldera.
  • Irakasleen eta irakasle ez diren langileen kontratazioen datuei buruzko azalpenak ematea.
  • Sortuko diren premia errealei erantzungo dieten kontratazioen kopurua egiazki handitzea, bai irakasleei dagokiena eta baita irakasle ez diren langileei dagokiena ere: garraioa, garbiketa, jantokiak...
  • Ratioak jaistea eta azpiegitura-zerbitzuaren espazioei buruzko txostena argitara ematea.
  • Kontingentzia-protokolo espezifikoak diseinatzea irakasle ez diren langileentzat.
  • Izan ditzala ikastetxe bakoitzak osasun-langileak eta lan-osasuneko figura bat.
  • Ezar daitezela kontziliazio-neurriak eta aurreikuspenak, etorriko zaizkigun berrogeialdiei behar bezala erantzuteko.
  • Familia eta lana bateragarri egiteko beharrezkoak diren zerbitzu osagarri guztiak bermatzea, hala nola goiztiarren gela, espazioak zentro bakoitzaren beharretara egokituz.
  • Unibertsitate-eremua kontingentzia-protokolo guztietan sartzea.
  • Pertsona zaurgarri guztiak modu berezian aintzat hartuak izan daitezela, ikasleak eta langileak, ikastetxeetara itzultzean haien segurtasuna bermatuz.

Aurkeztu dizkiguten erabakiak berandu iritsi dira eta ez dira nahikoak; beraz, datorren asterako ondorengo ekintzak iragartzen ditugu:

  • Sinadura bilketa masiboa eta kartelak ikastetxeetan.
  • Kanpaina bat sare sozialetan.
  • Hezkuntza Komunitate osoaren kontzentrazioa irailaren 2an, Nafarroako Jauregiaren aurrean.

Ikasturte osorako itzulera hitzartu, seguru eta aurrez aurrekoa.
Osasuna bermatu eskoletan!

Por un regreso pactado, seguro y presencial para todo el curso

Irakaskuntza 2020/08/31

descargas de archivos.orig Cartel movilización 2 de septiembre

LAB Irakaskuntza, como integrante del Foro de la Comunidad Educativa, se ha reunido recientemente con el resto de agentes del mismo (sindicatos, asociaciones de estudiantes y plataformas de padres y madres) para abordar los detalles de la vuelta a las aulas. En ese sentido, desde LAB queremos manifestar lo siguiente:

  1. Sigue existiendo un alto grado de incertidumbre y desinformación en todos los ámbitos de la comunidad educativa; familias, alumnado, personal no docente y personal docente no cuentan con la información necesaria.
  2. El Departamento de Educación, lejos de aclarar los aspectos relativos a la implantación del plan de contingencia, ha añadido mayor preocupación tras descubrir que el refuerzo anunciado de personal docente (666 trabajadoras y trabajadores) se reduce a 173 vacantes a día de hoy.
  3. No nos confirman ninguno de los 200 refuerzos anunciados para los servicios de comedor y de limpiezas. Es más, el foro está recibiendo denuncias de recortes en estos ámbitos.
  4. No aclaran ni cómo se van a implantar los planes de contingencia, ni con qué recursos van a contar los centros.

Por lo tanto, exigimos lo siguiente:

  • Que comience una negociación real con toda la comunidad educativa, para la elaboración de un plan integral que tenga en cuenta los aspectos pedagógicos, funcionales y emocionales obviados hasta el momento y den sentido a los refuerzos planteados.
  • Que ofrezcan todas explicaciones necesarias sobre los datos de contrataciones, tanto de personal docente como no docente.
  • Que se lleve a cabo un aumento verdadero de contrataciones que responda a las necesidades reales que van a surgir tanto en personal docente como en no docente: servicios de transporte, de limpieza, de comedores…
  • Que se garantice la bajada de ratios y que se haga público el informe sobre espacios del servicio de infraestructuras.
  • Que se diseñen protocolos de contingencia específicos para el personal no docente.
  • Que cada centro escolar cuente con personal sanitario y una figura de salud laboral.
  • Que establezcan medidas de conciliación y previsión ante las situaciones de cuarentena que se avecinan.
  • Que se garanticen todos los servicios complementarios necesarios de conciliación familiar como el aula de madrugadores, adecuando los espacios a las necesidades de cada centro.
  • Que se incluya al ámbito universitario en todos los protocolos de contingencia.
  • Que se tenga en especial consideración a todas las personas vulnerables, tanto alumnado como trabajadoras y trabajadores, garantizando su seguridad en la vuelta a los centros.

Las actuaciones que nos han presentado han llegado tarde y son insuficientes, por lo que anunciamos las siguientes acciones para la semana próxima:

  • Una recogida de firmas masiva y cartelería en los centros.
  • Una campaña en redes sociales.
  • Concentración de toda la Comunidad Educativa el próximo 2 de septiembre ante el Palacio de Navarra.

Regreso a las aulas pactado, seguro y presencial para todo el curso.
Osasuna bermatu eskoletan!