|
POLITA
Canizales. Denonarteande
Kaixo, Sorgina nauzue. Poz-pozik nabil hitzordu bat dudalako. Nire ustez oso POLITA nago, baina denak ez dira iritzi berekoak. Etengabe aholkuak ematen dizkidate, eta ez dakit zer egin. Zuzen ote dabiltza? Posible al da besteen gogokoa izatea eta aldi berean nire buruarekin ondo sentitzea?
|
|
|
EMOZIOAK NONAHI!
Daniel Roode
Animaliak protagonista diren egoera desberdinen bitartez, oinarrizko emozio ezberdinak aurkezten dira. Orrialde bikoitz bakoitzean, pertsonaia batek bere aurpegian agertzen den emozio bat erakusten du. Testuak emozioa aipatuz eta emozioa eragiten duen egoera azalduz laguntzen du. Liburuaren amaieran gurpil bat dago, mugitzean emozio desberdinak erakusten dituena, horiek sentitzen dituen animaliaren aurpegiarekin batera.
|
Lehen Hezkuntza - Educación Primaria
|
|
BESTIARO SEKRETUA. NESKATILA GAIZTOAK.
Miriam Cameros Sierra. Gabriela Larralde. Denonartean
Munduko neskatila guztiak ONAK dira, eta ESANEKOAK. Esnatzen direnean, ohea egin, hortzak garbitu eta fruta jaten dute gosarian. Neskatila bat marruka goxoki bat nahi duelako? Bai zera! Inoiz ez da halakorik ikusi!
|
|
|
MARIMATRAKAK. ASTINDU GORPUTZAK!
Ana Jaka Garcia. Elkar
Zazpi-zortzi urteko neska-mutilei zuzendutako bilduma da. Askatasunean eta aurreiritzirik gabeko haurtzaroaren aldarrikapena egingo dute neska alai, bihurri eta jakingura pareak. Noak eta Leak gogora ekarriko digute hazteak berarekin dakartzan pozak. Bizitza jolasa ere badela gogorarazi nahi digute helduoi.
|
Bigarren Hezkuntza - Educación Secundaria
|
|
ERREBELDE 50 BIDER
Maria Orcasitas, Ángela García Mardones eta Andrea Perales. Erein.
Txikitatik entzuten ditugu istorioak. Gazteluetan dauden printzesen istorioak, umeak jaten dituzten sorginenak… baina sarri askotan beren komunitatean eta komunitatearentzako lan egin duten emakumeen historiak falta zaizkigu. Emakume hauek historia aldatzera iritsi dira beren aurkikuntza, erronka eta pentsatzeko eta egiteko era iraultzailearekin. Liburu honetan, komunitatean bizi eta pentsatzen duten emakume borrokalari, ausart, eraldatzaile eta langileen historiak kontatzen zaizkigu. Emakume errebeldeen historiak.
|
|
|
EMARIAK
Mahai Jolasa. Nerea Uria eta Ilazki Gainza. Kalaka
Kalaka komunikazio taldeak Emariak emakume erreferenteen liburua argitaratu zuen joan den urtean, eta orain, mahai jolasa sortu dute, izen eta asmo berarekin: emakume horiek ezagutzera ematea, «modu dinamiko eta pedagogikoan».
Informazio gehio honoko estekan.
|
|
Batxilergoa - Bachillerato
|
|
TUPUST!
Tupust kolektiboa. Txalaparta
Euskal komikigintza feministarantz.Hamalau komiki, hogei egile, helburu bakarra: komikigintzatik eta euskaraz, eredu tradizional heteropatriarkalaren deseraikitzea. Egitasmo honek tupust egin ez dezan irakurleari dagokio orain konplize bihurtzea, antologian barrena murgildurik.
|
|
|
“¿CÓMO TE SUENA?”
El video viral que demuestra el machismo que hay en la música.
Un grupo de estudiantes de segundo de bachillerato de la Escuela de Arte de Cuenca han realizado un vídeo en el que denuncian actitudes machistas reproduciendo versos de la música popular que cuentan con una profunda carga sexista.
|
|