IRAK iritzia201029

Kapitalaren aurretik pedagogia, osasuna, euskara eta lan baldintza duinak!

Irakaskuntza 2020/10/29

descargas de archivos.orig PDF Iritzi-artikulua

descargas de archivos.orig PDF Kartela

Euskal Herriko ikastetxeetan aurreko ikasturte amaiera eta honen hasiera zaila izan dugu ikasle, familia zein langileok. Zaila diogu, sistema neoliberal honetan kapitala ezeren gainetik lehenetsi dutelako des-gobernatzen gaituzten gobernuen menpe dauden Hezkuntza Departamentuek. Pandemiaren lehen olatuan, Ipar Euskal Herrian lehenago eta Hego Euskal Herrian ondoren egin zen aurrez aurreko irakaskuntzara bueltan izandako esperimentu eta irakaspenak ez dituzte inolaz ere kontuan hartu. Are gehiago, aurreikusten zituzten eszenatoki ezberdinetarako ere ez ziren prestatu eta 2020-2021eko ez-ohiko ikasturte hasiera langileoi esker atera da aurrera.

Ez-ohikoa izan den aurtengo ikasturte honetan, neurri ekonomizistak izan dira ditugun hezkuntza sistemen ardatz, eta horri jarraiki, hezkuntza eredu autoritario eta bankarioak atera dira garaile pedagogiaren kaltetan. Zergatik ez dira gure ikastetxeetako hezkuntza proiektuak eta horietan borondate onenarekin martxan dauden metodologia aktiboak babestu? Antolaketa esfortzu handia eta diru inbertsio handiagoa eskatzen dutelako, ez besterik. Hori babesteko argudio bakarra daukate: ez dagoela espazio fisikorik. Lankidetzarik egin al dute tokiko instituzio publikoekin eta erabaki ausartak hartu? Hezkuntzan egoera honi aurre egiteko diru inbertsio gehigarriak egin al dituzte? Euskararekiko ikasle askok izan duten arrakala gainditzeko eta murgiltze eredua babesteko neurririk ere ez da egon eta ikasleen arteko egoera sozio-ekonomikoagatik arrakala handitu da. Azken urteotan aurreratutakoa arriskuan jartzen ari dira administrazioak, jatorri atzerritar zein maila ekonomiko baxuena duten ikasleak izanik arrakalen ondorioz kalte gehien pairatzen ari direnak.

Euskal Herrian, hiru administrazioek ez dituzte langileen kolektibo ezberdinetan ratioak aztertu eta jaitsi edota plantillak handitu. Apurrak eman dizkigute kasurik onenean. 0-3 zikloko haur hezitzaileak eta heziketa bereziko langile kolektiboak guztiz ahaztuta dituzte. Eta feminizaturiko langile-kolektiboen kasuan egoera prekarizatuagotu dute; garbitzaile, sukaldari eta jangeletako begiraleei lan zama areagotu eta lan baldintzak kaskartu dizkiete. Azken hauen kasuan langile asko enplegua galtzeko arriskuan dago. Jangelak zabalik mantentzea eta ikasleen elikadura bermatzea oinarrizko eskubidea da, administrazioek hori betetzeko ardura dute.

Kapitalaren aurrean ikasleak eta langileak erdigunean jartzeko ordua da, eta horretarako mobilizazio, greba eta borroka planteamenduak ezinbestekoak dira. Hezkuntza Agintariek adierazi digute zein den haien borondatea: aurrez aurreko hezkuntza bai, baina kalitatea bermatzeko baliabiderik ez. Eta osasuna bermatzeko diru-inbertsiorik txikiena, legez derrigortuta dutena. Langile zaurgarrienak babesteko neurririk ez dago, ikastetxeetan lanean ditugu batzuk, eta gainerako langileon arrisku-esposizioa txikitzeko neurririk ere ez da hartzen. Ikastetxeetan ikasle eta lankide askorekin ditugu harremanak, taldeak ez dituzte txikitu eta gero eremu informaletan dekretu bitartez gure harremanak murrizteko galdegiten digute.

Osasunari loturiko neurri ekonomizisten muturreko egoera Ipar Euskal Herritik etorri zaigu, positiboa den ikaslea soilik konfinatzeko erabakiarekin. Ikasle eta langileon osasuna babesteko neurri paregabea! Ikaskideak konfinatu eta osasun egoera aztertzetik, ikasle hori soilik konfinatzeko saltoa eman dute. Laster positiboekin (izan hau ikasle zein langile) egondako langileoi neurririk ez hartzeko eskatuko digute, musukoa eta distantzia fisikoa dagoela argudiaturik. Hori bai, ikastetxetik etxera joateko eta soilik familiarekin erlazionatzeko agindua eman digute, osasuna bermatzea eta COVID-19aren kutsatzea ez zabaltzea langileon esku dagoela esango digute, beraien ardurak gure bihurtuz. Noiz arte?

Aurrez aurreko kalitatezko hezkuntzaren berme handi bat langileak zaintzea da. Batetik, aurretiaz aipatu bezala, osasuna zainduz; eta bestetik, langileon lan baldintza egoki eta duinekin. Langileok kontziliaziorako baimen ordainduak behar ditugu, prekarietatean sakonduko ez duten kontratazioak, ordezkapenak lehen egunetik betetzea, gure lanpostuetatik ez desplazatzea, egonkortasun egoerak eta ez behin-behinekoak, enplegua bermatzea eta ez suntsitzea, murrizketarik ez aplikatzea, lan hitzarmen zaharkituak berritzea; eta nola ez, hau guztia lortzeko negoziazioari eustea. Ez dago kalitatezko hezkuntzarik langileon lan baldintzak duindu gabe, haur eskoletan, sukaldeetan, jangeletan, garraioan, garbiketan, zuzendaritzetan, heziketa berezian edota irakasleen eremuan. Garai gogorra bizi dugu, batez ere langile laboralen eta azpikontratatuen eremuan, baina, borroka molde anitzen bitartez, elkar defendatzeko garai da ere. Kalitatezko aurrez aurreko hezkuntzaren alde eta lan baldintza duinen defentsan, borrokatzeko ordua ere bada! Eraiki ditzagun gaurdanik etorkizuneko Euskal Herrirako Hezkuntza Sistema burujabearen oinarriak.

Euskal Herrian, 2020ko urriaren 29an

 

¡Frente al capital, pedagogía, salud, euskara y condiciones laborales dignas!

Irakaskuntza 2020/10/29

descargas de archivos.orig PDF Artículo de opinión

descargas de archivos.orig PDF Cartel

El final del curso anterior y el inicio del nuevo han sido, ambos, difíciles tanto para alumnos, familias y trabajadores y trabajadoras. Decimos que difícil porque, en este sistema neoliberal, todos los Departamentos de Educación que dependen de los gobiernos que nos des-gobiernan han primado el capital por encima de todo. No se han tenido en cuenta los experimentos y enseñanzas aprendidos en la vuelta a la educación presencial que, en la primera ola de la pandemia, se hizo primero en Iparralde y después en Hego Euskal Herria. Es más, tampoco se prepararon para los diferentes escenarios que preveían, y el inicio del curso 2020-2021 ha salido adelante gracias a los trabajadores y trabajadoras.

En este curso, que ha sido extraordinario, las medidas economicistas han sido el eje de los sistemas educativos, y, por tanto, los modelos educativos autoritarios y bancarios se han impuesto en detrimento de la pedagogía. ¿Por qué no se han apoyado los proyectos educativos y las metodologías activas que, con la mejor voluntad, están en marcha en nuestros centros? Porque requieren un gran esfuerzo organizativo y una mayor inversión económica, no hay otra razón. Sólo tienen un argumento para apoyar su falta de apoyo: que no hay espacio físico. ¿Han colaborado con las instituciones públicas locales y tomado decisiones valientes? ¿Han hecho inversiones económicas complementarias para hacer frente a esta situación en educación? Tampoco ha habido medidas para superar la brecha que ha sufrido gran parte del alumnado respecto al euskera, ni para apoyar el modelo de inmersión, y la brecha provocada por la situación socio-económica ha aumentado más entre el alumnado. Las administraciones están poniendo en peligro lo avanzado en los últimos años, siendo el alumnado de origen extranjero y el de menor nivel económico el más afectado por todas estas brechas.

En Euskal Herria, las tres administraciones no han analizado y rebajado las ratios en los diferentes colectivos de trabajadores y trabajadoras o incrementado las plantillas. En el mejor de los casos, nos han dado migajas. Tienen totalmente en el olvido al colectivo de educadoras y educadores infantiles del ciclo 0-3 y a los colectivos de educación especial. Y en el caso de los colectivos más feminizados su situación se ha precarizado; al personal de limpieza y cocina y monitoras de comedores les han aumentado la carga de trabajo y han empeorado sus condiciones laborales. En el caso de este último sector, muchas trabajadoras y trabajadores están en riesgo de perder su empleo. Mantener los comedores abiertos y garantizar la alimentación del alumnado es un derecho fundamental, las administraciones tienen la responsabilidad de cumplirlo.

Es hora de poner en el centro a estudiantes y personal frente al capital, y para ello los planteamientos de movilización, huelga y lucha son imprescindibles. Las Autoridades Educativas nos han manifestado cuál es su voluntad: educación presencial sí, pero sin recursos para garantizar su calidad. Así como la menor inversión económica legalmente obligatoria para garantizar la salud. No hay medidas para proteger al personal más vulnerable, nos encontramos a personas especialmente sensibles en nuestros centros, y tampoco se toman medidas para reducir la exposición de riesgo del resto de trabajadores y trabajadoras. En los centros tenemos relaciones con muchos alumnos y alumnas y compañeras y compañeros, no han reducido los grupos, y luego nos exigen por decreto que reduzcamos nuestras relaciones en otros ámbitos informales.

La situación extrema de las medidas economicistas relacionadas con la salud nos llegan de Ipar Euskal Herria, con la decisión de confinar sólo al alumno o alumna con PCR positivo. ¡Una medida brillante para proteger la salud de estudiantes y personal! Han pasado de confinar a todas las personas con las que se relacionaba y analizar su estado de salud, a confinar sólo a quien da positivo. En breve nos pedirán a quienes hayamos tenidos relación con alguna persona con PCR positivo que no tomemos medidas (ya sean estudiantes o trabajadoras y trabajadores), alegando que usamos mascarillas y mantenemos la distancia física. Eso sí, nos han dado la orden de ir del colegio a casa y relacionarnos sólo con la familia, nos dirán que garantizar la salud y no difundir el contagio del COVID-19 está en manos de las trabajadoras y los trabajadores, convirtiendo sus responsabilidades en las nuestras. ¿Hasta cuándo?

Garantía de una educación presencial de calidad es el cuidado de las trabajadoras y trabajadores; por un lado, cuidando su salud, como se ha mencionado anteriormente, y por otro, con unas condiciones laborales adecuadas y dignas. Los trabajadores y trabajadoras necesitamos permisos retribuidos para la conciliación, contrataciones que no profundicen en la precariedad, cubrir sustituciones desde el primer día, que no nos desplacen de nuestros puestos de trabajo, situaciones de estabilidad y no eventuales, garantizar el empleo y no destruirlo, no aplicar recortes, renovar convenios laborales obsoletos; y, cómo no, mantener la negociación para conseguir todo esto. No hay educación de calidad sin dignificar las condiciones laborales de los trabajadores y las trabajadoras, en escuelas infantiles, cocinas, comedores, transporte, limpieza, direcciones, educación especial o en el ámbito docente. Vivimos una época dura, sobre todo en el colectivo del personal laboral y subcontratado; pero también es tiempo de defendernos mutuamente a través de múltiples formas de lucha. ¡Por una educación presencial de calidad y en defensa de unas condiciones laborales dignas, también es hora de luchar! Construyamos desde hoy las bases del futuro Sistema Educativo soberano para Euskal Herria.

En Euskal Herria, a 29 de octubre de 2020