LOGO mahai orokorra

Lekualdatze lehiaketa azaroaren 5ean hasiko da eta LABen dudak argitzeko hitzaldia egingo dugu

Irakaskuntza 2020/10/29

Azken Mahai Sektorialean Hezkuntza Departamentuak ondoko gaien berri eman digu:

Lekualdatze lehiaketa

Hezkuntza Departamentuak Mahai Sektorialean baieztatu du lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko datak (aurten Estatukoa izango da) azaroaren 5etik 26ra izango direla eta ebazpena ostiralean argitaratuko dela. Pandemia dela eta, dokumentazio aurkezpena online egin beharko da.

LABek informazio hitzaldia antolatuko du lekualdatze lehiaketari buruzko zalantzak argitzeko. Bilera, seguruenik, telematikoki eta azaroko bigarren astean egingo da.

LABek mahai gainean jarri du oraindik behin betiko destinoa ez duten funtzionarioen gaia, batzuk 2010etik. Egoera hau publikoki salatu dugu eta Departamentuari eskatu diogu gai honetan lehenbailehen lan egiteko. Laster mahai tekniko batera deituko gaituztela esan digute. Mahai horretan, ikastetxeetako plantillak egiteko irizpideei buruz ere hitz egingo da, malguagoak izan daitezen.

Beste gai bat ere egiaztatu da, ingelesaren eskakizuna dela eta, lekualdatze-lehiaketan hutsik geratu diren plaza hutsen kopuru handia. Iaz, ia %40 izan zen. LABen ikusten dugunez, datu horiek urteak kritikatzen aritu garenaren porrotaren isla dira: PAI programa. Bistan da PAI-a irakasleak aurreikusi eta behar bezala prestatu gabe aplikatu zen programa bat dela, eta gaur egun datu eskandalagarri horiek utzi dituela.

Beste gai batzuk

  • Kontratuen orduak gehitzea. 57 urtetik gorako irakasleen ordu-murrizketari esker, egun hauetan irakasle askok ikusi dute beren kontratuen orduak gehitzeko aukera. Hezkuntzak zabaltze hori 2021eko ekainaren 30era arte aplikatuko die, baina Departamentuak baieztatu du 5 hilabete eta erdi baino gehiago lan eginez gero (eta horrela jasota dago Hezkuntza Itunean), zabaltze hori udako hilabeteetan ere aplikatuko zaiela.
  • Hezkuntzan fase-aldaketa pandemiaren ondorioz. Hezkuntzatik lasaitasun mezua bidali nahi izan dute, oraingoz ez baitute fasez aldatzea eta neurriak murriztea planteatzen.
  • In streaming saioak. Ikasle konfinatuak dituen irakasle batek eskolako ordutegitik kanpo, bigarren hezkuntzan eta batxillergoan, on line klaseak eman behar ote dituen galderaren aurreran, Departamentuak ezezko erantzuna eman du. COVIDek konfinatutako ikasleek beste edozein gaixotasunengatik etxean geratzen direnek bezalako tratua jaso behar dutela argitu du.
  • Bilera Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiarekin. Departamentuak, LABek eskatuta, sindikatuekin eta Gil Sevillano zuzendari nagusiarekin bilera bat deitzea onartu du, ikasturtearen hasieratik sortu diren gorabeherei ekiteko eta airean dauden irizpide pedagogikoak birplanteatzeko.

El concurso de traslados comenzará el 5 de noviembre y en LAB daremos una charla informativa

Irakaskuntza 2020/10/29

En la última Mesa Sectorial el Departamento de Educación nos ha informado de los siguientes temas:

Concurso de traslados 

El Departamento de Educación ha confirmado en Mesa Sectorial que las fechas para participar en el concurso de traslados, que este año será estatal, serán del 5 al 26 de noviembre y que la resolución será publicada el viernes. Dada la situación de pandemia, la documentación deberá presentarse online.

Desde LAB organizaremos una charla informativa para resolver dudas sobre del concurso de trasladados. La reunión probablemente se celebre la segunda semana de noviembre y de manera telemática.

Desde LAB hemos puesto sobre la mesa el tema de los y las funcionarios que aún no tienen destino definitivo, algunos desde 2010. Hemos denunciado esta situación públicamente y hemos exigido al Departamento que se ponga a trabajar en este tema con urgencia. Nos han dicho que en breve nos convocarán a una mesa técnica para trabajarlo. En dicha mesa también se hablará de los criterios para elaborar las plantillas de los centros con el objetivo de que sean más flexibles.

Otro asunto que se ha constatado ha sido el alto número de vacantes desiertas que quedan en el concurso de traslados debido a la exigencia del perfil de inglés. En concreto el año pasado casi un 40%. Desde LAB vemos como estos datos son un reflejo del fracaso de lo que llevamos criticando años, el programa PAI. A la vista está que el PAI es un programa que se aplicó sin previsión ni preparación suficiente del profesorado y que ha dia de hoy deja estos datos escandalosos.

Otros temas

  • Ampliación horas de contratos. Gracias a la reducción de horas de los docentes mayores de 57 años, estos días son muchos los casos de docentes que han visto la posibilidad de ampliar las horas de sus contratos. Desde Educación se les aplicará dicha ampliación hasta el 30 de junio de 2021, pero el Departamento ha confirmado que al trabajar más de 5 meses y medio (y así está recogido en el Pacto Educativo), se les aplicará esa ampliación también a los meses de verano.
  • Cambio de fase en educación por la pandemia. Desde Educación han querido mandar un mensaje de calma porque por el momento no se plantean cambiar de fase y restringir medidas.
  • Sesiones in streaming. Ante la duda de si un docente con alumnos confinados debe atenderlos con clases on line fuera del horario de clase, en secundaria y bachillerato, el Departamento ha confirmado que no, que los alumnos confinados por COVID deben recibir el mismo trato que aquellos que se quedan en casa por cualquier otra enfermedad.
  • Reunión con la Dirección General de Educación. El Departamento, a petición de LAB, ha aceptado convocar una reunión con los sindicatos y el Director General, Gil Sevillano, para abordar las incidencias que han ido surgiendo desde el inicio del curso y replantear los criterios pedagógicos que están en el aire.
   
 LOGO LAB NA

LAB Irakaskuntza Tfno 948 38 24 74 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Arga 12-14. IRUÑEA