Murrizketarik gabeko Nafarroako itunpeko akordio berria lortu dugu

Irakaskuntza 2020/10/16

LABek SEPNA eta UGTrekin batera uda osoa iraun duen borrokaldiaren ostean, ekainean ordezkaritza sindikalaren %1rekin patronalek sinatutako murrizketak bertan behera uztea, eta akordio berrian 2017an sinatu genuen akordioarekin parekatzen dituen neurriak sartzea lortu dugu.

Pasa zen ikasturte amaieran jakinarazi genizuen Hezkuntza Departamentuak sindikatuak negoziazio mahaitik bota eta ontzat eman zuela patronalek hurrengo bi urteetarako USO eta CCOOrekin (bien artean %1) ekainaren 30ean sinatu zuten akordio murriztailea. Murrizketak hauexek ziren:
- Errelebu kontratuan sartzen diren langileak lehengo soldata berdintzeko osagarria desagertzea.
-  57 urtetik aurrera ikas orduen arintzea bi ordukoa izatea soilik errelebu kontratua izan arte, aurreko lau urteetan lau ordu gutxitzeko aukera desagerraraziz.

Ekainetik LABek SEPNA eta UGTrekin batera (ELAri bat egitera gonbidatu zitzaion baina berehala uko egin zion batasun sindikalean parte hartzeari) elkarretaratze ugari, Hezkuntza eta patronalekin bilera dezente, hainbat prentsa-ohar, prentsaurreko bat eta alderdi politikoekin bilera erronda egin ondoren, Parlamentuak gure aldeko bi adierazpen onartu zituen, Parlamentuaren lan-saio batean parte hartu genuen eta Parlamentuak berak gehiengo osoz onartu zuen lege bat zeinek, besteak beste, sinatutako akordioaren murrizketak bertan behera uzten zituen.

LABek afiliatu eta delegatuekin kontrastatu ondoren murrizketarik izanen ez duen eta 2022ko ekainera arte iraunen duen Akordioari gehiengo sindikalarekin batera atxikitzea erabaki du. Honen ondorioz Akordioa aplikazio orokorrekoa izanen da: errelebu kontratua, adinagatik ikas orduen murrizketa, e.a. Nafarroako Gobernuak edo Espainiako Gobernu Delegazioak legea inpugnatuko balute, aurrean izanen gintuzkete.

LABek lanean jarraituko du besteak beste, orain arte langileoi hainbat soldata igoera suposatu digun Akordioa bere osotasunean bete dadin, ahalik eta lasterren galdutako soldaten analogia berreskura dezagun, sindikatuak, patronalak eta administrazioa barnebilduko dituen mahaia berreskuratzeko eta Nafarroako Itunpeko Lan Hitzarmen duina lortzeko.

descargas de archivos.orig PDF Hemen ikusi INFO guztia

Conseguido nuevo acuerdo para la concertada Navarra sin recortes

Irakaskuntza 2020/10/16

Tras la lucha que LAB junto a SEPNA y UGT ha llevado a cabo durante todo el verano, hemos conseguido la suspensión de los recortes firmados por las patronales en junio con el 1% de la representación sindical, e incluir en el nuevo acuerdo medidas que equipara al Acuerdo que firmamos en 2017.

Al final del curso pasado os comunicamos que el Departamento de Educación había expulsado a los sindicatos de la mesa negociadora y dado el visto bueno al acuerdo restrictivo que las patronales firmaron el 30 de junio con USO y CCOO (1% de la representación sindical entre ambos) con una duración de dos años. Los recortes firmados consistían en:

-  Desaparición del complemento de equiparación salarial de lxs trabajadorxs incluídxs en el contrato de relevo.
- A partir de los 57 años la reducción de las horas lectivas sólo serían de dos horas hasta el contrato de relevo, eliminando la posibilidad de reducir cuatro horas en los cuatro años anteriores al mismo.

Desde junio LAB, junto a SEPNA y UGT (ELA fue invitado a tomar parte en esta unidad de acción sindical pero se descolgó enseguida), tras numerosas concentraciones y reuniones con Educación y las patronales, varias notas de prensa, una rueda de prensa y una ronda de contactos con los partidos políticos, consiguió que el Parlamento aprobara dos declaraciones a nuestro favor, participamos en una sesión de trabajo del Parlamento y el propio Parlamento aprobó por mayoría absoluta una ley que, entre otras cosas, anulaba los recortes del acuerdo firmado en junio.

Una vez contrastado con afiliadxs y delegadxs, LAB se ha adherido junto con la mayoría sindical al Acuerdo que no sufrirá recortes y que se mantendrá hasta junio de 2022. En consecuencia el Acuerdo será de aplicación general: contrato de relevo, reducción de horas lectivas por edad, etc. Si el Gobierno de Navarra o la Delegación del Gobierno impugnaran la ley, nos tendrían enfrente.

LAB va a seguir trabajando para que el nuevo Acuerdo que hasta ahora nos ha supuesto a todxs lxs trabajadorxs varios incrementos salariales, se aplique en su totalidad, recuperemos cuanto antes la analogía retributiva, por una mesa del Acuerdo a tres (sindicatos, patronales y Educación) y para que la enseñanza concertada en Navarra tenga su propio Convenio.

descargas de archivos.orig PDF Ver aquí todo el INFO