Irak pacto educativo20 09 25

LABen eta beste sindikatuen lanari esker sare publikoko hezkuntza-ituna beteko da eta itunpekoan ez da murrizketarik egongo

Irakaskuntza 2020/10/07

57 urtetik gorako irakasleentzako ordutegia murriztea eta sare publikoko zuzendaritza-taldeentzako orduak luzatzea, eta itunpeko langileei murrizketarik ez aplikatzea (ekainean sinatu ziren sindikatuen ordezkarien % 1ekin) errealitate bihurtzetik hurbilago dago.

Gaur goizean jakin dugu Nafarroako Parlamentuak onartutako legea aplikatu ahal izateko finantzaketa onartzen duten gobernu-akordioak sinatu direla. Lege horri esker, sare publikoko Hezkuntza Itunean jasotako neurri horiek bete ahal izango dira, eta itunpeko eta ikastoletako plantillei erangindako murrizketak saihestuko dira.

LABek, beste sindikatu batzuekin batera, egin dituen elkarretaratzeak eta mobilizazioak erabakigarriak izan dira legebiltzarreko gehiengoak lege hau onar dezan, bere errebindikazio bidezkoei erantzuteko, eta, aldi berean, Hezkuntza Departamentuari egindako kudeaketa txarrarengatik belarondokoa emateko. Gogora dezagun Itunaren Batzorde bana dagoela, bata sare publikoarena eta bestea itunpeko sarearena, eta horrelako akordioak batzorde horietan eztabaidatu eta negoziatu behar direla. Itunpekoan sindikatuak mahaitik kanporatu ere egin dira. Hala ere, Foru Parlamentuak behartu behar izan du Hezkuntza Departamentua sare publikoko ituna betetzera eta itunpekoan murrizketak saihestera.

LABen ustez, tamalgarria da Parlamentura iritsi behar izatea, esan bezala, gai horiek lantzeko batzordeak daudenean. Horrez gain, Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilarikak bere departamentuko gaien aurrean erakusten duen erabateko mespretxua nabarmendu nahi dugu. Azken asteetan kontzentratu egin gara eta idatziz eskatu dugu Gimenorekin bilera bat egitea sare publikoko ituna aztertzeko, baina oraindik ez dugu erantzunik jaso. Hor argi ikusten dugu zein den Gimenok Hezkuntza Ituna gauzatzeko duen benetako interesa, eta jarrera hori LABek salatzen jarraituko du, baita beste edozein murrizketa ere.

Gracias al trabajo de LAB y de otros sindicatos se aplicará el pacto educativo en la red pública y no habrá recortes en la concertada 

Irakaskuntza 2020/10/07

La reducción horaria a docentes mayores de 57 y la ampliación de horas a equipos directivos en la red pública y la no aplicación de recortes a las trabajadoras de la concertada, firmados en junio con el 1% de la representación sindical, están cerca de hacerse realidad.

Esta mañana hemos sabido que se han firmado los acuerdos de gobierno por los que se aprueba la financiación para poder aplicar la ley aprobada por el Parlamento Navarro que permitirá adoptar estas medidas recogidas en el Pacto Educativo de la red pública y evitar los recortes a las plantillas de la concertada e ikastolas.

Las concentraciones y movilizaciones que hemos realizado desde LAB, junto con otros sindicatos, han sido decisivas para que la mayoría parlamentaria aprobase una ley que atiende sus justas reivindicaciones, y a la vez, supone un tirón de orejas al Departamento de Educación por su mala gestión. Recordemos que existen sendas Comisiones del Pacto, una para el de la red pública y otra para el de la red concertada, y este tipo de acuerdos se deben debatir y negociar en ellas. En la de concertada incluso se ha expulsado a los sindicatos de la mesa. Sin embargo, ha sido el Parlamento Foral el que ha tenido que obligar al Departamento de Educación a cumplir el pacto de la red pública y evitar los recortes en la concertada.

Desde LAB creemos que es lamentable que hayamos tenido que llegar hasta el Parlamento cuando, como decimos, ya hay comisiones donde trabajar estos temas. A este hecho se suma el desprecio total que muestra el Consejero de Educación, Carlos Gimeno, ante los propios asuntos de su consejería. En las últimas semanas nos hemos concentrado y hemos pedido por escrito una reunión con el Consejero para tratar el pacto de la red pública, a lo que aún no hemos recibido respuesta alguna. Ahí vemos claro cuál es el interés real de Gimeno para llevar a cabo el Pacto Educativo, una actitud que seguiremos criticando y denunciando desde LAB, así como cualquier otro recorte.